Christ est parmi nous, il était mort, il est vivant
Gizon egin Jainkoari Agur, ospe, laudorio.
Jesu Kristo Erregeri Esker, otoitz, amodio.(2)
Edo
Hor da Kristo gutartean : hil zen eta bizi baita.
Bai piztu da, piztu gaitzan : nor geroaz beldur izan ? (2)
1 - “ Piztea ni naiz eta Bizia, ni biziaren Ogia.
Nik hazi-eta erabilia : geroko gizon berria ”.
2 - Garraitua du Kristok hiltzea,
munduak zaukan gaizkia.
Ezarria du Bazkoz, piztean, gu baitan goiko argia.
3 - Gurekin, bainan ixil ixila, bidean Jesus dabila.
Emauzeko biak bezala, argi ta susta gaitzala.
4 - Zeruko Aita gorets dezagun
bai eta Jainko Semea.
Azkartu beza gutan gau-egun Izpirituak fedea.