Recherche

L,M = Trinitate / Bihotz Sakratua - Trinité / Dieu

L 02 - Trinitate saindu saindua

Trinité Sainte, nous t'adorons
 
Trinitate saindu saindua :
Aita, Semea, Gogoa,
Zuk derabilazu mundua,
Zu zare denen Jainkoa.
 
2 - Aita indartsua, egizu
Orotan zure nahia,
Zorionerako baituzu
Deneri eman bizia.
 
3 - Ospe zuri, Jainko Semea,
Osoki Aita iduri,
Zure odol hoben gabea    
Baituzu maitez ixuri.
 
4 - Pitz argi, zorion eta su,
Oi Jainko Gogo saindua,
Oraidanik gaiten dohatsu
Fedez gozatuz zerua.
 
5 - Aita, Seme, Gogo Jaunari
Ospe menderen mendetan.

M 09 - O Jesusen bihotz maitagarria

Coeur de Jésus, refuge des pécheurs
 
1 - O Jesusen bihotz maitagarria ,
Amodioz beti gainditua.
O grazia guzien iturria,
Zu zare zu gure ihes lekua.
Bihotz hortan, oraino flako denak
Kausitzen du bere sosegua ;
Tristezian eta penetan denak
Aurkitzen du kontsolamendua.
 
2 - Zuek, dio bihotz aberatsenak,
Penatuak bizi zaretenak,
Ene haurrak, zatozte, ene ganat,
Nik kenduko ditut zuen penak.
Entzuten dut bai gonbidu eztia,
Ikusten dut zoin maitagarria
Zoin ona den zuk eman lokarria,
Zoin arina zure uztarria.
 
3 - Zuk erraiten daukuzu : “ Noiz artean
Ene ganik urrun, o gizona,
Bilatuko duk beti gezurrean,
Bekatuan, hire zoriona ? “
Zu izanen zare ene bizia
Beti Bihotz adoragarria,
Ontasuna, esperantza guzia,
Zu bakarrik ene gutizia.

L 03 - Trinitate Saindua

Trinité Sainte, à Toi nos hommages
 
Trinitate saindua, Zu, gure Jainkoa,
Zerukoen batasun amodiozkoa !
hel bekizu lurraren goresmen leloa !
 
1 - Jesusek du salatu egia,
Badugula zeruetan Aita.
Berak dauku zabaldu berria
Zenbat diron Jainko batek maita.
 
2 - Aita onak eskaini Semea
Zare, Jesus, Aita bezain Jainko.
Lur hotz hunek nor zuen hobea
Maitasunez gure salbatzeko.
 
3 - Izpiritu saindua lokarri
Hiru dira, eta bat Jainkoa.
Hortik zaio emana lurrari
Bizi saindu, sugar betikoa.
 
4 - Aita, Seme, Izpiritu Saindu,
Guretako Jainko bat ber bera.
Iturrira nahi gaitu bildu
Edan eta hartan saindutzera.

M 10 - Gorets dezagun Kristo Errege

Christ, notre roi, nous te louons !
 
Gorets dezagun Kristo Errege,
Jaungoikoaren Semea.
Gorets dezagun, kristau guziek,
Diren guzien Jabea. (2)
 
1 - Jainko izanez Errege dela guziek dugu sinesten.
Gizon izanez Nausi dugula bihotzez dugu aitortzen.
 
2 - Zu, dio Aitak, nere Semea, jar nere eskuin aldean :
Zuk duzu nere ahal osoa zeruan eta lurrean.
 
3 - Harenak gare, harek eginak : Kristo da gure Jabea.
Harek odolaz erosi gaitu : Kristo da gure Errege.
 
4 - Guk Kristo dugu Kristo egia, hura bakarrik legea.
Guk Kristo dugu Kristo bizia, hura bakarrik bidea.
 
5 - Etsai harroak oihuka daude : Ez bedi hura Errege.
Kristau guziek dugun ihardets : Kristo da gure Jaun Jabe.

L 10 - Kreazionearen Salmoa

Psaume de la Création
 
Aita, hain haundi, hain eder
Hain bizi ahaltsu,
Amodio zira,
Aita, hain haundi, hain eder,
Hain bizi ahaltsu,
Zuk egin orotan hor zira.
 
1 - Zeru zoragarri, zuk eginarekin,
hain handi hain ttipi den guziarekin,
Izarrez distiran den zeruarekin,
Jaun Iguzkirekin, egin oihu :
 
2 - Itsaso denekin, ibai guziekin,
lur zabal orokin, ta ur nasaiekin,
Suzko sasi gorri orroitgarriekin,
haize firfirekin, egin oihu :
 
3 - Mendi gorenekin, zelai zabalekin,
itzal goxoekin, larreko lorekin,
Zuhaitz muskilekin, pentze belarrekin,
ogi buruekin, egin oihu :
 
4 - Ur eta lurretan bizi direnekin,
xorien tiruri ta bizi hotsekin
gizon emaztekin, zu iduriekin,
gazte guziekin, egin oihu :
 
5 - Dantzarako keinu esku-deiarekin,
itxaropen berriz bete pottarekin
amodio beroz bota soarekin,
ur et’arnorekin, egin oihu :

M 11 - Kristo gur’errege

Honneur et gloire au Christ-Roi !
 
Kristo gur’Errege adora dezagun,
Zeru-lurren jabe ezagut dezagun.
 
1 - Oi fededun jende dohatsua,
Erraustu dauk harek ifernua (bis)
Hara zeru-gaina zabaldua.
 
2 - Goazen oro Kristo aintzidari :
Gizonen bihotzak beude Hari (bis)
Mendez mende eta herriz herri.
 
3 - Mundua ahuspez begokio,
Orotan dadien bozkario : (bis)
Kristo Erregeri laudorio.
 

M 04 - Kristo ganik

"Qui nous séparera de l'amour du Christ ?"
 
Ikusten dut zerua zabaldua:
Han behar dut egun batez sartu.
Bai, Kristok du mundua garraitua:
Zeruraino eremanen gaitu.
 
1.  Kristo ganik zerk urrun, nork berex gu ?
Jainko dugu: gu baitan da bizi.
Dugularik lan, gudu, gaitz eta min,
Kristorekin lur huntan zerk izi ?
 
2.  Mundukoen zaintzale gurekin da:
Hari galda goi argi, goi indar.
Haren argi dirdiran, bat gaiten joan:
Ilunbetan gaitzeri gaur oldar.
 
3.  Odoletan da Kristo gu maitez hil,
Gaiten ibil kar pizten gu ere.
Jautsia zen sor zadin lurrean su :

M 12 - Kristo Erregeri

Hymne au Christ-Roi
 
Kristo Erregeri, Eskualdunek agur !
Kristo Erregeri agur, agur ! (bis)
 
1 - Nor da egundaino erregerikan
Zu,  Jesusen pare, besterik izan ?
Bihotzez dautzugu otoitz errepikan
Kristo, Agur.
 
2 - Jin zinen Aitari obeditzera
Jesus, hiltzeraino jautsia zira.
Aitak igan zaitu errege-alkira
Kristo, Agur.
 
3 - Lurraren gainean manatu nahiz
Gerlan bizi dira haurride ainitz.
Anai-erresuma zuk egizu berriz
Kristo, Agur.
 
4 - Nola etzintazke zu erregea
Nork luke guretzat bihotz hobea !
Izan zaite gure gogoen jabea
Kristo, Agur.
 
5 - Errege horrek du zerbitzaria
Errege-tronuan berak jarria.
Aldiz zerbitzari eman da nausia
Kristo, Agur.
 
6 - Iragankorra da gure mundua
Lur huntan laster da geldi ordua,
Zuk, betiko duzu zeru erreinua,
Kristo, Agur !
 
7 - Zorion goseak dauka gizona
Hori lurrak eman ez lezaiona :
Jesus berbera da gure zoriona
Kristo, Agur.
 

M 05 - Kristoren bihotza

Le coeur du Christ nous appelle à aimer avec lui
 
Zu lagun, lan egin dezagun elgarrekin
Mundua zu ganat bil dadin.
Gu denak zuk bat egin eta
Gu baitan zuk maita zeruan den Aita.
 
1- Kristoren bihotza dena su da,
Nahi du mundua bat egin.
Gurutze gainetik dago deika
Maitatzen har gaiten Harekin.
 
2 - Gizonen onetan moldatu du
Zeruko Jainkoak mundua,
Bakotxa betitik du hautatu
Bai eta Semean deitua.
 
3 - Herriak, mintzairak, jendeak bat,
Izanen baitira zeruan,
Gogotik dezagun zuk bezenbat

M 12b - Kristo Erregeri

Gloire au Christ, notre Roi !
 
Kristo Erregeri, Eskualdunek agur !
Kristo Erregeri agur, agur ! (bis)
 
1 - Itsaso, mendiak, ibai, zelaiak,
Zuretzat eginak, dira zureak,
Ureko uhainek, mendiko oihanek :
Kristo, Agur !
 
2 - Airean doatzan xori ederrek
Lurreko ihizi handi azkarrek,
Pentzeko loreak, zeruko izarrak :
Kristo, Agur !
 
3 - Aingeru guzien errege Jauna,
Errege’re zira, gizonarena.
Nun da Erregerik, zu bezalakorik ?
Kristo, Agur !
 
4 - Erregen Errege hola zirena,
Nola ote zira atze egina
zuhauren etxean, zure erresuman ?
Kristo, agur !
 
5 - Tokiz-toki zira herrestatua,
Mihi guzietan laidostatua !
ororen Errege, trufatzen zaituzte !
Kristo, agur !
 
6 - Orotarik kanpo emana zira...
Zato gurekilan Euskal-Herrira :
Zure gira oro, orai eta gero !
Kristo, agur !
 
7 - Lur hau oro zuri kendurik ere,
Zerua gelditzen zauzu halere :
Zeru hortarat gu hel-araz gaitzazu !
Kristo, agur !
 
 

M 06 - Jesusen bihotza, zoin maitea

Adorons notre Sauveur, qu'Il nous entraine vers le Père
 
1 - Jesusen bihotza, zoin maitea zu zare neure guzia
Zu ganat bakarrik izanen da betikotz ene lehia.
 
Adora, ohora dezagun, Orok egun,
Gure Salbatzaile ona.
Helaraz, helaraz gaitzazu zerurat,
Zu ganat, zure loriarat.
 
2 - Nork erran Jesusen Bihotzerat ez dakiela bidea ?
Soldadoak lantzaz ideki du guretzat hango bidea.
 
3 - Munduko edozoin lore baino ederragoko delarik,
Zergatik hain bihotz maite hori, arantzez dago beterik ?
 
4 -  Amodioaz amodioa pagatzen bada munduan,
Ordainez merezi duzu, Jauna, neurea Ogi Sainduan.
 
5 - Urrun naiz ibili orai arte Kurutze saindu bidetik,
Orai naiz zure bi besoetan biziko beti josirik.
 
6 - Bihotzak munduko lillurentzat atxiki badu lehia,
Zu hartuz dut orai atxikiren lurkerientzat hetsia.
 

M 18 - Argiz argi argiraino

Marchons dans la lumière !
 
Argiz argi argiraino gaiten denak lehia :
Fededunak,  Jaunari so, oraitik bozkaria.
 
1 - Ganderailuz har eskutan, fedearen argia :
Denak bozik zeru alde Jesusekin abia.
Ilunberi nor ez nausi zurekilan, Maria
Zure ganik baita jali zeruko iguzkia.
 
2 - Ez mundurik, ez jenderik, ez zen nihun ageri ;
Zuk daukuzu, Jauna, piztu bizi-argi den hori.
Zuk daukuzu maitasuna bihotzean ixuri :
Denen gatik, bat gabiltza Zuri so kantuz ari.
 
3 - Argi-guzu dirdiraka zerurako bidea :
Indar beltzak heziz eman Jainkoraino heltzea.
Goiko bake, goiko argi zuk pitz, Ama maitea,
Bi besoak maitez luza, zaude gu ganat beha.
 
4 - Gu egin zuk argi-seme, egin argi-alaba :
Dugun garrait, dugun gaindi gau indarren burrunba.
Bai, gu egin argi-seme, egin argi-alaba :
Jainkoaren nahiari diogun beti guk : « Ba. »

M 07 - Bihotz Jesus maitearena

Coeur de Jésus, source de grâce
 
1 - Bihotz Jesus maitearena
Graziaren iturria :
Hemen naiz bihotz samurrena
Zure ganat etorria.
 
Oi ezin aski laudatuzko
bihotz garbi sakratua,
Noiz zaitut bada maitatuko ?
Zerk nauka sorraiotua ?
 
2 - Alferretan nauzu bilatu,
Bihotz beti zabaldua ;
Zure ganik naiz aldaratu :
Oi hau da zoramendua !
 
3 - Bihotz ihes-leku segura
Kreatura guzientzat :
Amodiozko gaindidura,
Zer egiten dut zuretzat ?
 
4 - Bihotz guziz ona zarena,
Hasten naiz zure maitatzen ;
Zu gabe bizi daitekena
Osoki zait urrikaltzen.
 

M 19 - Jesus Jauna, maitez jina

Seigneur Jésus, venu par amour parmi nous !
 
1 - Jesus Jauna, maitez jina,                 (2)
Nun zaude nun, erran Jauna.                 (2)
Jesus Jauna, gu Zu-gana,                 (2)
Goazilarik gauan barna.                     (2)
Jesus Jauna, Zuk dei egin,                 (2)
Ibil gaiten gu zurekin.                                 (2)
 
2 - Jesus Jauna, har Zuk dena :   (2)
Pobrena da Zuk maitena.                 (2)
Jesus Jauna, argi eman :                 (2)
Denen mutil zira izan.                       (2)
Jesus Jauna, Zuk trabak ken :                 (2)
Gu zurekin egin azken.                    (2)
 
3 - Jesus Jauna, eman argi,                 (2)
Zu betiko goi-iguzki.                   (2)
Jesus Jauna, barka guri,                         (2)
Hoin baitzira urrikari.                                 (2)
Jesus Jauna, indar eman,     (2)
Sinestea flakatzean.                            (2)
 
4 - Jesus Jauna, beldur gaude :                 (2)
Barnetik jar gure alde.                       (2)
Jesus Jauna, beha gaude : (2)
Dirdiraraz goiko ospe.                      (2)          
Jesus Jauna, beha gaude : (2)
Ager denen adixkide.                              (2)
 
 

M 08 - O Jesusen bihotz samur

Coeur de Jésus, fais-moi brûler d'amour pour toi !
 
O Jesusen bihotz samur, enetzat idekia,
Otoi, emazu neurean zu ganako lehia.
 
1 - Ikusiz zure burua arantzez betea,
Niholere ez dut nahi lorepean neurea.
 
2 - Gurutzea dakarkezu zure bihotz garbian :
Nik ere dut ekarriren neurearen erdian.
 
3 - Jasanen dut gurutzea gogotik, zuk bezala :
Sekulan salbamendurik ezin duket bertzela.
 
4 - Egizu onets dezadan zuk onesten duzuna,
Dezadan higuin osoki higuingarri zaitzuna.
 
5 - Irakasten darotazu umil, ezti izaiten,
Ene jaidura gaixtoak artarekin zehatzen.
 

M.20 - Kristoz gaitu

Christ en nous, nous en Christ
 
Kristoz gaitu Kristok hazi,
Nahiz gutan bizi.
Kristoz gaitu Kristok hazi,
Gaiten hartan bizi.
 
1 - Izan suhar, izan ezti,
Kristoz denak bezti.
Esker onak eman beti
Izan « Eukarizti »
 
2 - Kristorekin gaizkiari
Gaiten gogor ari.
Kristo dugun aintzindari
Eta goiko sari.
 
3 - Kristo lagun, Kristo bide.
Goazen dena fede.
Denak hartan adixkide.
Goazen zeru alde.