Bénis, Seigneur, les jeunes époux
l - Bi gazte hok eskuak emanik elgarri,
lotu dira Zu gana daman bideari :
amodioa dute bideko janari,
zure grazia izan bezate edari
Entzun, Jaun Zerukoa, gu denen otoitza :
bete zazu graziaz egungo ezkontza.
2 - Bide hori bekite atsegingarria,
arina izan dadin hauen uztarria ;
laguntzat emozute xori kantaria,
elgarren konpainian diten bozkaria.
3 - Hau da ere, Jainkoa, eskatzen zaizuna :
espos hauetan beira sendo maitasuna,
elgarren errespetu ta leialtasuna,
deusek ez dezan markits hauen batasuna
4 - Gida hauen urratsak fedezko argian,
deus ez dadila gerta zure gordabian ;
zure ofentsatzerat badira abian,
hor eman zaite beti bien agerian.
5 - Egizu bi esposen helburu garbia
oroz gainetik izan dadin familia ;
zerbitzatzerat ere ditzazu lehia
Zuk hauentzat hautatu zinuen herria.
6 - Hauen gainerat heldu bada zorigaitza,
gutarat errexenik erortzen den gauza,
egizu ez dezaten galdu konfiantza,
bainan atxik fedea eta esperantza.
7 - Nahigabetan diren ezkonduak oro
bisitazkitzu, Jauna, orai eta gero ;
horien bihotzetan ez denean aro,
zure maitasun suak dezaioten bero.