Recherche

P = Goresmen kantu eta bertze - Louanges

P 01 - Kristo langilearen

Ayons au coeur les sentiments du Christ artisan
 
Kristo langilearen xedeak bihotzean,
Elgarrentzat ar gaiten gogotik lanean.
 
1 - Jainkoak egin mundua, edertuz joan dadin,
Gizonaren bi eskuek obratu lanekin.
 
2 - Beti geiago Jainkoak ospe izan dezan,
Gu Jainko-semek munduan egin guzietan.
 
3 - Toki pobrenetaraino izan dadin zer jan :
Zorion, herri orotan ; haur-irri etxetan.
 
4 - Bekatu ondorioen peko den mundua
Langilen lan, izerdiek dadin libratua.
 
5 - Guk ere bai Kurutzea dugun doi bat jasan,
Gero mendeko jendeak lanaz salbatzean.
 
6 - Nork ordain ala zerk paga gizonaren lana ?
Zu zare gure saria zeruetan, Jauna.
 
7 - Ongi egina den lana bihotz altxagarri.
Jaunaren zorionetik zerbeit dugu hori.
 
8 - Kristok baitauzka zeruan eskuak zaurtuak
Lorios ere ditezke langilen eskuak.
 
9 - Zeruko mundu berria dugun orai molda.
Nekez da hemen ereiten ; han uzta biltzen da.
 

P 22 - Jainkoa, zuk duzu

Dieu Créateur, présent dans nos vies
 
1 -  Jainkoa zuk duzu jauzarazi
Ilunbetarik mundua.
Zuk duzu izarrez, ospez jauntzi
Gabiltzan gauan zerua.
 
2 - Zu zare Aitaren iduria,
Betiereko ederra ;
Mundua zaitzula bozkaria,
Begitarterat begira.
 
3 - Ilunbe xokoan den argia
Hor zaitugu zu dirdiran,
Fededun urratsetan gidaria
Ilunbetako bidean.
 
4 - Guziak histean, itzaltzean,
Beti zare zu egoki.
Mundua gau beltzak iluntzean,
Zuk bihotzetan iguzki.
 
5 - Etorri behar den goiz-argia
Zeru-lurretan piztean,
Izanen zaitugu zu Nausia,
Gaurik gabeko herrian.

P 02 - Aintza Aitari

Gloire au Père, au Fils, et au Saint-Esprit !
 
Aintza Aitari !
Aintza bizi den Semeari !
Aintza Izpiritu Sainduari !
Alléluia ! Aintza beti !
 
1 - Kanta, Eliza ; poztu, zeru-lurrak ! Alleluia !
Kanta, Sainduak ; Poztu, salbatuak ! Alleluia !
Poztu ta kanta, Jauna bizi baita ! Alleluia !
 
2 - Kanta, behartsu ; poztu, zaurituak ! Alleluia !
Kanta, zuzenak ; poztu, bertzek joak ! Alleluia !
Poztu ta kanta, Jauna bizi baita ! Alleluia !

P 26 - Belauniko

Je fléchis les genoux devant le Père...
 
Jesu Kristo, alleluia ! Bihotzean dugula,
Bizitzeko, alleluia ! berak erran bezala.
 
1 - Belauniko nagokio zeruan den Aitari,
Aita-bihotz guzietan amodio iturri.
Gure baitan den gizona azkar eta pitz dezan,
Goiko bere ospearen aberastasunean.
 
2 - Sinesteaz Jesu Kristo bihotzean dugula,
Amodio Jainkozkoan landa, finka gaitzala :
Adiaraz dezagun, Saindueri bezala,
Amodio haren goia, barna eta zabala.
 
3 - Kristok duen maitasuna jakin ere dezagun :
Jakitate goragorik ez da nihoiz, ez nihun.
Kristok bete bihotzean gaitzala gu sararaz,
Gaindi gaiten Jainkoaren betearen beteaz.
 
4 - Guk otoiztu, guk asmatu baino askoz geiago
Dezake bai Jaunak eman, gutan ariz baitago.
Hari ospe Kristo baitan, Hari ospe Elizan,

P 03 - Dohatsu

Heureux les coeurs purs car ils verront Dieu !
 
Errepika 1 : Dohatsu bai dohatsu !
Errepika 2 : Dohatsu bihotz garbiak, ikusiko baitute Jainkoa !
1 - Dohatsu bihotz barnez pobreak :
Heina baita zeruetako Erresuma.
 
2 - Dohatsu laño eta eztiak :
Jaunak hitzeman lurraz baitire jabetuko.
 
3 - Dohatsu nigarretan direnak
Kontsolamendu izanen dute Jauna ganik.
 
4 - Dohatsu zuzen gose direnak :
Heien goseak bere asea ukanen du.
 
5 - Dohatsu urrikalkor direnak,
Urrikalmendu ardiestea segur dute.
 
6 - Dohatsu garbi diren bihotzak,
Heiek baitute Jaun zerukoa ikusiko.
 
7 - Dohatsu baketiar direnak,
Beren izena ukanen dute : Jainko seme.
 
8 - Dohatsu Jauna gatik belztuak,
Heiena baita zeruetako Erresuma.
 
9 - Loria, bozkaria zaitezte,
Nasaia baita zuen saria zeruetan.
 

P 28 - Zor bezala, zuri, Jauna

Gloire et honneur à l'Agneau de Dieu
 
Jainkoaren Bildotsari aintza eta indarra.
 
1- Zor bezala, zuri, Jauna, aintza eta indarra.
Zuk ditutzu moldatuak bai zerua, bai lurra.
Zure nahiz da mundua hoin izaitez ederra.
 
2- Nihork ez du Liburua zabaltzeko ahala.
Hara bai Zuk hartu eta zabalduko duzula
Hilik eman duzulakotz gizonentzat odola.
 
3- Herri, leinu, mintzai, jende gaitutzu gu bat egin,
Denetarik erreinu bat Jainkoari sor dadin.
Erregetu behar dugu lur guzian zurekin.
 
4- Hil izan den Bildotsari sekulako eskerrak.
Ontasunak, jauntasunak zaizko eman beharrak.
Hari agur, Hari ospe, bai zeruak, bai lurrak.
 

P 07 - Noiz da jeikiko

Quand viendra le Jour du Seigneur ?
 
1 - Noiz da jeikiko egiazko gizona ?
Noizko da noizko Jainkoaren eguna ?
Usu goazi minez min, ilunbetan barna.
Denak argiratzeko, ager zaite, Jauna.
Ager zaite, Jauna.
 
2 - Noiz da piztuko Kristorekin gizona ?
Jainko argian Jainkoraino igana ?
Loratuko zaiku han, hemen egin lana :
Azkenean dukegu Kristok nahi heina,
Kristok nahi heina.
 
3 - Zutan gizonak baitu bere betea,
Zuri dagola denen begitartea ;
Obra dadin munduan Kristoren xedea
Denak amodioan Batetaratzea,
Batetaratzea.
 
4 - Xutik zeruan gure beha da Jauna :
Hari beti so gaiten denak aintzina.
Hango bozkarioa, hango zoriona :
lzanen da Jainkoa denen baitan dena,
Denen baitan dena.

P 30 - Kristo denen biltzaile

Christ, rassemble-nous dans ton Église
 
Kristo denen biltzaile, gutan bizi zaite,
Artalde bat, artzain bat denak izan arte. (bis)
 
1 - Ni naiz dene artzaina, ni naiz artzain ona,
Ardientzat bizia emaiten duena. (bis)
 
2 - Ezagutzen ditut nik nereak zoin diren,
Eta heiek naute ni denek ezagutzen. (bis)
 
3 - Baditut nik munduan bertze ainitz ardi :
Nere deiak bitzate zuen bidez adi. (bis)
 
4 - Arditegi atea guziek ni naute,
Nerekilan gainez gain diten biziz bete. (bis)
 
5 - Denek nere mintzoa adituko dute,
Trabak oro gaindituz nik bat egin arte. (bis)

P 08 - Ospe zuri, Jainkoa

Dieu, nous te louons
 
Ospe zuri, Jainkoa, zuri guk agur, jaunen Jauna.
Zuri lurrak, Aita Goikoa, Aintza gorena.
 
Zuri, daude ahuspez Goiko indarrak, Aingeruak,
Zerugoian beti emanez gorets kantuak.
 
Saindu, saindu, saindua, diren guzien Jainko Jauna.
Zeru lurra beterik dauzka zure distirak.
 
Apostoluak eta Profetak zuri goreska dabiltza.
Martirek dute gora kantatzen eginez odol-eskaintza.
Zutaz mintzo da, goraki zutaz, mundu guzian Eliza.
 
Zeruko Aita, guzien Aita, ospez neurririk gabea,
Hoin goresgarri eta bakarra, agur Jaungoiko Semea
Bihotzez agur, Izpiritua, zu ganik dugu bakea.
 
Zu, Jesu Kristo, denen argia, Errege aintzaz betea,
Zu zarelarik Jainko Aitaren betiereko Semea,
Onhartu duzu, gu salbatzeko, ama Birjinan sortzea.
 
Heriotzea garraitu-eta zerua duzu ideki
Jainko Aitaren eskuin aldean, Fededunen zain egoki,
Azken auziko egun handian, jautsiko zira Jainkozki.

P 31 - Goiz Argia

Voici le jour du Seigneur ! Viens, Seigneur, lumière des hommes
 
1 - Goiz argia, hilik zirenen iguzkia,
Itsuen ganat etorria,
Goza dezaten argi berri pizgarria.
Zato, Jesus Jauna, diren guzien argia !
 
Heldu da, huna Jaunaren eguna.
Ongi etorri Jaunak igorri Salbatzaileari !
 
2 - Jainko Bildots, berriz herrirat gidaria,
Odola duzu ixuria,
Ardi galduer emateko zuk bizia.
Zato Jesus Jauna, ur bizirako artzaina !
 
3 - Jesu Kristo, Aitak zu baitan du gozoa,
Urean sartuz eta hilez,
Eman diozu gizonari bataioa.
Zato, Jesus Jauna, Erreinurako bidea !
 
4 - Arkaitz berri, ibai bizien iturria,
Bazaude, bihotz idekia,
Ezti dadien fededunen egarria.
Zato, Jesus Jauna, sekulako ur bizia !
 
5 - Suzko lano, gauaz argitzen gaitutzuna,
Galbarioko minen barna,
Agertu duzu gu nolaz joan zeruraino.
Zato, Jesus Jauna, Jainko Aitaren berdina !
 
6 - Ezkon-berri, kurutz-ezteiez hoin egarri,
Ura daukuzu arno egin,
Jainko semeen sinestea piztu dadin.
Zato, Jesus Jauna, zure lurraren pizgarri !
 
7 - Jainko Seme, Izpirituak argitua,
Zure mintzoa da zabaldu,
Eta piztu du munduz mundu goiko sua.
Zato, Jesus goiko aintzaren betea.
 

P 12 - Denek bihotzez

Premier-né d'entre les morts, ô Christ, illumine le monde
 
Hilen artetik lehen sortua,
Zuk, Jesu Kristo, argi mundua !
 
1 - Denek bihotzez eskerrak eman Jaungoiko gure Aitari :
Sainduen lagun bere argian gaituelako ezarri.
 
2 - Ilunbetarik ereman gaitu bere Kristoren argira :
Haren odolaz gaitu garbitu, hoben guzitik atera.
 
3 - Ageri ez den Jainko Aitaren iduri eta berdina,
Hura bera da munduan diren izaitetarik gorena.
 
4 - Hartan guziak izan baitire zeru-lurretan eginak,
Ikusten diren, bai eta ere ezin ikusi direnak.
 
5 - Bai Haren bidez, bai Hari buruz, bizia denek daukate.
Aitak du sortu Seme hautatuz : guziek hartan diraute.
 
6 - Eliz-gorputzak hura burua, Elizak Hura du Jauna.
Hilen artetik lehen sortua, guzietan da lehena.
 

P 32 - Jesu Kristo lurrean gizon

Gloire à Toi, Jésus Christ, Premier-né de toute création
 
1 -  Jesu Kristo, lurrean gizon agertua,
Jesu Kristo, Izpirituan saindutua,
Ez gaitzatela ilunbek ito : Entzun eta zato !
 
Denen Argia, denen burua,
Agur zuri, Kristo !
 
2 - Jesu Kristo aingerueri argitua,
Jesu Kristo, paganoeri aipatua,
Ez gaitzatela gezurrek ito : Entzun eta zato !
 
3 - Jesu Kristo, munduak Jainko agurtua,
Jesu Kristo, ospe beterat goratua,
Ez gaitzatela gaizkiek ito : Entzun eta zato !

P 13 - Jaunaren Erreinua

Recherchez d'abord le Royaume de Dieu
 
1 - Jaunaren Erreinua lehenik beti bila
Ez ibil kezkatua : geroa beltza dela.
Hain kexu den mundua Jainkoak derabila.
Jaunaren Erreinua lehenik beti bila.
 
2  - Zeruko Jaunak daki zer dugun denek behar.
Egungo minak aski, biharko bego bihar.
Bakearekin aurki Jaunaren baitan indar.
Zeruko Jaunak daki zer dugun denek behar.
 
3 - Begira xorieri : zoin griña gabe diren.
Ez dira nehoiz ari ereiten ala biltzen.
Badute jan edari : Jainkoak ditu hazten.
Begira xorieri : zoin griña gabe diren.
 
4 - Begira lilieri : zer jauntzi eder duten.
Ez dira nehoiz ari ez josten, ez iruten.
Hek bezein miresgarri Zalomon ez ziteken.
Begira lilieri : zer jauntzi eder duten.
 
5 - Jaunaren Erreinua lehenik beti bila.
Jaunari har eskua, zurekin baitabila.
Zuk ezin obratua gertaraz dezautzula.
Jaunaren Erreinua lehenik beti bila.
 

P 34 - Begitartean

En toi, ô Christ, brille la gloire du Père
 
1 - Begitartean duzu dirdiran,
Oi Kristo Seme bakarra.
Aitaren baitan beti zinaukan
Goiko aintzaren ederra.
 
2 - Ez zaitu nahi munduak nausi :
Hain da ilunbezalea.
Eman, onetsi zaituguneri,
Zure graziaren betea.
 
3 - Elizan huna, dena grazia,
Kristo, gurekin zaudela.
Erakuts guri zure egia,
Egin gaiten zu bezala.
 
4 - Zuri goresmen, Aita Jainkoa,
Semearekin batean,
Bai eta zuri, Jainko Gogoa,
Beti menderen mendetan.

P 14 - Agur, indar, goresmen

Le salut, la gloire, la puissance sont à notre Dieu
 
 Alleluia, Alleluia, Alleluia !
 
1 -  Agur, indar, goresmen, aintza Jainkoari !
      Egian eta zuzen baita beti ari.
      Agur, indar, goresmen : Amen, Alleluia !
 
2 - Gorets Jauna kartsuki, haren hautetsiek
     Bai handi eta ttiki, fededun guziek.
     Gorets Jauna kartsuki : Amen, Alleluia !
 
3 - Zeru lurren Jaun baita, guziahalduna
     Bozaren bozez kanta, gorets jaunen Jauna.
   Zeru lurren Jaun baita : Amen, Alleluia !
 
4 - Bildotsaren ezteiak : huna bai eguna.
     Eman du espos gaiak jauntzi ederrena.
     Bildotsaren ezteiak : Amen ! Alleluia !

P 36 - Aitaren aintzaren dirdira

Seigneur, tu es la Lumière du Père, par l' Esprit
 
1 - Aitaren aintzaren dirdira,
     Argitik sortu argia.
     Ez ziren zerua, ez lurra :
     Gauez gau zinen jauzia.
 
2 - Ahuspez gauzkitzu gu, Kristo,
     Aitaren gozo guzia.
     Zeruko Jainkoak betiko
     Eman du zutan grazia.
 
3 - Gu gauden ilunben pizgarri
     Mundurat zare jautsia.
     Zu zaitu biziak iturri,
     Zu zare zinez argia.
 
4 - Goresmen zeruko Aitari,
     Bai eta Seme Kristori,
     Elgarren betean den Gogoan,
     Orotan beti sekulan.
 

P 15 - Gorets Jainkoa

Tous et partout louons Dieu !
 
Denek denetan gorets Jainkoa,
denetan gorets Jainkoa (2)
 
1 - Bai bihotzean, bai gorputzean
gorets-azue Jainkoa.
Bai solasetan, bai urratsetan
gorets-azue Jainkoa.
Jainkoa ganik baita mundua,
Jainkoa ganat baitoa.
 
2 - Bai egun argiz, bai gau betean,
gorets-azue Jainkoa.
Lanean ariz eta jostetan
gorets-azue Jainkoa.
Hori da hori bakotxarentzat
zorionaren gakoa.
 
3 - Bai lantegian eta elizan
gorets-azue Jainkoa.
Etxean eta herriko plazan
gorets-azue Jainkoa.
Hauxe dadila goiz-arrats izan
zuen biziko leloa.
 
4 - Oren beltz eta poz-aldietan
gorets-azue Jainkoa.
Bihotzez kanta, eskerrak eman
gorets-azue Jainkoa.
Hartan bakarrik, hartan gizonak
du bihotzaren osoa.
 

P 38 - Betiereko Jainko Aitaren

Sainte lumière du Père
 
Betiereko Jainko Aitaren argi, aintza bozkario,
Zoin gora eta zoin saindu zaren, Jesu Kristo !
 
1 - Eguna baita itzaltzen ari,
Kantuz gaude Argi horri,
Kantuz Aitari, Seme Jaunari,
Izpiritu Sainduari.
 
2 - Denetan beti zu gorestea
Fededunek zor dautzute.
Bizi emaile Jainko Semea,
Zeru-lurrek zuri ospe.

P 16 - Gora eta gora

Béni soit Dieu, le Père de notre Seigneur Jésus Christ
 
1 - Gora eta gora zeruko Jauna,
Hura baita Jesu Kristoren Aita.
Izpirituaz gaitu benedikatu
Zeru gorenean, Kristoren baitan.
 
Bai, ona baita Jainko Aita :
Kristoren baitan gaitu benedikatu.
 
2 - Jesu Kristo baitan hautatu gaitu,
Zeru-lurrak moldatu baino lehen.
Gu garbi eta saindu izan gaitezen,
Haren bihotzean, karitatean.
 
3 - Aintzinetik gaitu semetzat hartu,
Jesu Kristo gure Jaunaren bidez.
Horra zer duen izan, bakotxain maitez,
Bere bihotzeko asmu sainduan.
 
4 - Eman dauku guri grazia hori,
Jesu Kristo bere Seme maitean.
Hartan ere baitauku odolaz kendu
Bekatu gaztigu eta lokarri.
 
5 - Jaunari grazia gaindika doa,
Goiko argiz emanez nahikoa.
Berak dauku agertzen bere asmuen
Mixterioaren amodioa.
 
6 - Semearen baitan, azken mendetan
Egin gogo zuena hauxe baita :
Zeruan bai lurrean denak bil eta,
Batetaratzea Kristoren baitan.
 

P 40 - Izaitez Jainko

Christ est Seigneur à la gloire de Dieu le Père
 
Jauna da Kristo Jainko Aitaren osperako.
 
1 - Izaitez Jainko izaki-eta Kristok ez du
Jainko aintzarik beretzat hartu eta zaindu.
 
2 - Bere guziaz hustu da bera, mutil egin.
Hartu izan du gizon itxura gizonekin.
 
3 - Gu gatik apal egin da Kristo hiltzeraino.
Eta kurutze gaineko azken hatseraino.
 
4 - Horren gatik du Jainkoak Hura goraltxatu,
Haren izena goren gorena egin baitu.
 
5 - Mintzai guziek daukatela bai Hura Jainko :
Jauna da Kristo Jainko Aitaren osperako.
 

P 17 - Argiaren lehen zirrinta

Tu es Seigneur, la vie, la lumière ...
 
Argiaren lehen zirrinta
Zure ganik sortu baita,
Denak jeiki mundu guzia,
Zure aintza dugun kanta.(bis)
 
1 - Zuk emanik dugu bizia,
     Zuk emanik iguzkia.
     Kantuz jeiki mundu guzia,
     Jauna baitan bozkaria.
 
2 - Lurpetik da Kristo jalia,
     Altxaturik hil-harria.
     Hura lagun gaiten abia
     Moldatzean lur berria.
 
3 - Gure beha dagon Aitari  
      Denak etor gaur kantari;
      Goazen gero Kristo iduri
      Emanez gar munduari.
 

P 53 - Lurrari su

"Je suis venu porter le feu sur la terre."
 
Lurrari su emaiteko,
Lurrari su gaur pizteko naiz etorri.
Lurrari su emaiteko,
Lurrari gaur pizteko herriz herri.
 
1 - Denak itsu daudelako
Denak itsu ez uzteko, naiz etorri.
Denak itsu daudelako,
Denak itsu ez uzteko nigargarri.
 
2 - Zoriontsu dauden oro,
Zoriontsu bihotz bero, naiz etorri.
Zoriontsu dauden oro,
Zoriontsu bihotz bero, bihotz berri..
 
Ai zenbat nahi nuken,
zenbat, zenbat, zenbat,
gaur denak izan diten
sutan eta bat.

P 18 - Handiak eta miragarriak

Que tes oeuvres sont grandes, Seigneur !
 
Handia, Jauna, egin duzuna.
 
1 - Handiak eta miragarriak,
Jainko Jauna, zuk egin guziak.
Zuzenak eta denak egiak
Mendez mende zuk erabakiak.
 
2 - Nork nun ez luke zure beldurra,
Zeru-lurren Jaun esku azkarra ?
Nork nun ez eman aintzaren zorra ?
Jauna, zu zare saindu bakarra.
 
3 - Mundu guziko herri guziak
Dire, Jainkoa, zu ganatuko.
Ager bai azken erabakiak,
Denek zaitzaten ezagut Jainko.
 

P 90 - Itsasoan, uhainetan

Jésus marche sur les eaux
 
Jaunak eman fede  indarrekin,
Guk bizian zer ez egin.
 
1 - Itsasoan, uhainetan zoan Zimun Petri lagunekin,
Mendirat zen aldiz Jesus igan, nahiz gauan otoitz egin.
 
2 - Uhainetan Jesus oinez heldu, gau betean ikustean,
« Mamu bat da ! » egin zuen oihu, elgar laztuz untzi hartan.
 
3 - « Beha zue : ni naiz zuen Jauna, ez zaitezte beldur izan »
« Zu bazare, Jesus, neri mana ibiltzeko ur gainean ».
 
4 - Iziturik uhain jauzietan, urperatzen ari baitzen,
Jesus Jaunak otoi zalba zezan, hasi zaio Petri deitzen.
 
5 - Dei orduko, Petri ganat doa, bi eskuak luze, hor da :
« Hauxe da gizon fede ttipikoa ! Zeren gatik hola duda ? »

P 20 - Eskerrak denek Zuri

Que tous te rendent grâce, Seigneur
 
Eskerrak denek zuri, guzien Jaun bakarra.
 
1 - Eskerrak denek zuri, guzien Jaun bakarra,
Zu zaren, izan zaren eta izan beharra.
Eskutan hartu duzu zure goiko indarra,
Azpiko baitauzkatzu bai zerua, bai lurra.
 
2 - Jendalden hasarreak sutan zaukan mundua.
Zuhauren hasarrea orai zaiku piztua.
Gaur huna hil direnen jujatzeko ordua
Bai eta zabaltzeko Saindueri zerua.
 
3 - Errege dugu orai, denen nausi, Jainkoa.
Indarra dauka Kristok eta denen jaungoa.
Sainduen herra gorriz ibilki zen gaixtoa,
Jaunaren aintzinetik leizetarat baitoa.
 
4 - Horra bai fededunek garraitua dutela,
Baitzuten beren alde Bildotsaren odola.
Bizia dute denek eman harek bezala :
Zeru ta zerukoak bozkaria ditela.

P 92 - Argi semeak

Fils de la lumière, chantez le Seigneur
 
Argi semeak, alai kanta ilunbetan barna.
Gora bihotzak, heldu baita Jaunaren eguna.
 
1 - Gure lurreko Jainko semeak,
     Goazen bizian kartsuki ;
     Kristo Jaunaren begitarteak
     egiten dauku iguzki.
 
2 - Kristok bezala “ Aita ” diogu
     diren guzien Jaunari :
     Jainko-semetan pizten baitauku
     Gogo Sainduak hitz hori.
 
3 - Gau-intziretan, erdi-minetan
     daude izaite guziak :
     Bekatupetik atera ditzan
     Jainko-semeen biziak.
 
4 - Maitasunezko Jainko Gogoak
     guziak barnez gabiltza :
     Egin ditezen lur guzikoak
     Kristo Jaunaren gorputza.
 
5 - Noiz jautsiko da Kristo zerutik ?
     Noizko da mundu berria ?
     Noiz iganen da minen ondotik,
     Argirat gure Herria ?
 
6 - Gu egin gaitu Kristo iduri :
     Aintza Jaungoiko Aitari !
     Bere Gogoa dauku ixuri :
     Goazen denak bat kantari.