Recherche

R,XL = Haur eta gazteen kantu batzu - Enfants

R 01 - Zuk egina da mundua

Tu as fait, Seigneur, le ciel et la terre
 
Zoin ona zaren, Jauna ! Zuretzat eguna
Zoin ona zaren, Jauna ! Zuretzat den dena.
 
1 - Zuk egina da mundua, zuk lurra eta zerua
Zuk egina da mundua, eta amaren musua.
 
2 - Zuk piztua da bizia, zuk iduzkian argia.
Zuk piztua da bizia, eta begian irria.
 
3 - Zuk emana dut guzia, odola eta grazia,
Zuk emana dut guzia, zuk bizitzeko lehia.
 
4 - Zuk sortua dut bihotza, bai arima, bai gorputza.
Zuk sortua dut bihotza, zuk nahiz hartan egoitza.
 
5 - Zuk egina da eguna, bai goiza, bai gau iluna.
Zuk egina da eguna, zure dadila den dena.

R 26 - Argitik argia

Allons vers la lumière
 
Argitik argia sortzen den bezala,
Guk egin ongia hedatuz doala
Argitik doala, argitik argia
 
1 - Jaunak bihotzean eman daut argia
Kantuz pitz dezadan denetan ongia.
 
2 - Ni naiz dio Jaunak, munduko argia,
Ibil ongi denak pizteko bizia.
 
3 - Argi seme izan denak bat abia,
Elgar maitatzean zerurat lehia.
 

R 03 - Amari bihotz

Mère, garde-moi comme fleur épanouie
 
Amari bihotz, amari lore !
Otoi, Ama, gu begira.
Bihotzak atxik loreen pare
Zabalik zeru aldera.
 
1 - Elorri beltzen artetik ere
Zerurat dago lorea.
Ez gaiten nehoiz debruak bere
Har gure bihotz barnea.
 
2 - Arrunt berdinik ez da bi lore
Bakotxa paregabea.
Agian denak eginen gire
Jaunak amestu lorea.
 
3 - Hil eta ere bilduko gire
Agian denak zeruan
Han Jesusekin han betiere
Oi Ama, zure ondoan.

R 27 - Jaungoiko gure Aita

Dieu, notre Père, nous te louons
 
Jaungoiko, gure Aita,
Goresten zaitugu.
Jaungoiko, gure Aita
Otoizten zaitugu.
 
1 - Zur’izena da saindua
ederra zur’erreinua,
neretzat zure nahia
beti da ezin hobia.
 
2 - Emaguzu ogi ona
bizitzeko behar dena.
Egunean eguneko,
gorputz eta arimako !
 
3 - Barka otoi gure zorrak
oro gira hobendunak,
Eta lagun zuk bezala,
guk barkatzen berehala.
 
4 - Zure haurrak tentaldirat,
otoi ez utz erortzerat.
Bainan gaitzetik begira,
denak ahulak baigira.

R 04 - Zure begitartea

Je te cherche, Seigneur Jésus
 
Zure bila, zure bila, zure bila nabila,
Jesus nere maitea.
Zure bila, zure bila, zure bila nabila.
Neri beha, neri beha, neri beha,
Dagola zure begitartea
Neri beha,neri beha,neri beha.
 
1 - Zure begitartea, Jesus nere maitea,
Zure begitartea, nun ote da gordea ?
 
2 - Zure begitartea dena zeruz betea.
Zure begitartea nun ote da gordea ?
 
3 - Zure begitartea, denen argitzailea
Zure begitartea nun ote da gordea ?
 
4 - Zure begitartea, zure begi dirdira,
Zure begitartea, ager neri begira.

R 35 - Zakeo

Zachée
 
1 - Aberatsa bainan ttipittoa
Zen Zakeo zerga etxekoa,
Nor zen Jesus jakin nahi baitzen
Pikondorat igan zen !
 
Zakeo, Zakeo,
Dago, dago,,
Zakeo, Zakeo,
Ordian Jaunari so.
 
2 - Pikondorat zelarik hurbildu,
Goiti zuen Jesusek behatu,
Ikusirik gizon bat gain hartan,
erran zion segidan :
 
“ Gizona, gizona,
Erna, erna,
Gizona, gizona,
Heldu naiz zur’etxerat ! “
 
3 - Jesus, huna, bihurtuko ditut
Ontasunen erdiak pobreri,
Ta norbeiti makur egin badut,
Batentzat lau nasaiki !
 
Zakeo, Zakeo,
Oro, oro,
Zakeo, Zakeo,
Jesusi eman zaio.
 
4 - Egun hunat salbamena jin da
Etorria bainaiz galdu dena
Bilatzerat ez kondenatzerat,
Guzien salbatzerat !
 
Bai Amen ! Bai Amen !
Amen ! Amen !
Bai Amen ! Bai Amen !
Jesusi jarraik gaiten !

R 06 - Zato

Viens, Jésus-Christ, pain vivant
 
1 - Zato Jesus, ogi bizia, bete nere bihotz guzia
Zu bihotzean, eman dezadan argi denetan,
Maite zaitut Jesus, maite ; nere baitan egon zaite.
 
2 - ... Zu bihotzean egin dezadan otoitz eta lan ...
 
3 - …Zu bihotzean airos nabilan zeru bidean ...

R 37 - Jauna, zuk emaguzu

Seigneur, donne-nous ta lumière !
 
Jauna, zuk emaguzu zeruko argia
Bero gure bihotza, ideki begia.
 
1. Zuk eginak iduzki, zeru ta izarrak,
Arrain xori, abere, lore ta belarrak,
Gizonaren bizian, on eta beharrak,
Zure dohain hoientzat, gu denen eskerrak.
 
2. Egin duzu gizona zure idurira,
Izpiritu ta bihotz gorputzaz gainera,
Gizonaren bizia da zure ardura,
Amodio bidetik hel dadin zerura.
 
3. Mendez mende zuk duzu argitu gizona,
Gose, gerla, desterru, pairatzen zagona,
Batetara bildurik bakarka zoana
Amodioz hitzeman zure berri ona.
 
4. Jesusekin bete ta zuk egin agintza
Zuzenean ekarri dauku zure hitza
Amodio bidean gidatu bihotza
Ilunbeak argitu, sortu esperantza.
 
5. Orai gure bizian leial Argiari
Behar dugu jarraiki zure mezulari
Begi eta laguntza eman ahulari
Fedearen lekuko bertzen zerbitzari.
 

R 07 - Bortz mila gizonen

La multiplication des pains...
 
Dugun hori, piska hori
Eman dezagun Jesu Kristori :
Kristorekin, elgarrekin,
Ezin eginak ditzagun egin.
 
1 - Bortz mila gizonen  haztekoa
Nun ote mortuan atxeman ?
Hor zagon haatik mutikoa
Bortz ogi, bi arrain eskutan.
 
2 - Haurraren bortz ogi, bi arrainak
Ekarri zituzten Kristori.
Ai ! bainan, haz ziten doi bat denak,
Zer zuten bortz milek, zer hori ?
 
3 - « Jar-araz-kitzue belarrean,
Bortz milek dezaten denek jan. »
Eskerrak zituen Kristok eman
Ogia partitzen hastean.
 
4 - Kristoren eskutik izan zuten
Guziek jaterat ausarki :
Hortakotz mutiko ttikiaren

R 39 - Alleluia ! Goazen

Allons joyeux vers le Royaume !
 
Alleluia ! Alleluia ! Goazen  bidez bide
Alleluia ! Alleluia ! Jesus adixkide
Alleluia ! Alleluia ! Goazen zeru alde
 
1 - Xoriak iduri, bidean kantari kantari.
2 - Begiak iduzki iduzki, airoski ibilki ibilki.
3 - Eskuak elagrri elgarri, guzien pizgarri pizgarri.
4 - Geroa zoin urdin zoin urdin,
5 - Jainkoa gurekin gurekin.

R 08 - Nik egin gaizkiak

Ô Jésus, pardon !
 
Oi Jesus barkatu egin dut bekatu,
Oi Jesus barkatu etzaitut maitatu.
 
1 - Nik egin gaizkiak Jesusek badazki
harek zer ongiak eta nik maiz gaizki.
 
2 - Kurutze gainean da Jesus egoki.
Ai nundik ez izan gaizkiez urriki ?
 
3 - Gu gatik baditu Jesusek zauriak,
Oi Jesus barkatu nik egin gaizkiak.
 

R 41 - Haur Prodigoa edo Seme galdua

Parabole du fils prodigue
 
Nere semea hila zen eta
Huna nun den berriz bizi !
Galdua zena aurikitua da,
Hasi besta, egin jauzi !
 
1 - Aitari galdeginik etxeko partea
Libertitzerat joan zen mutiko gaztea.
Dena jan zueneko, sartu gosetea,
Gogoratu zitzaion aitaren etxea.
 
2 - Gosean hil urrana, zion bere baitan
Huna nere aitari zer erranen diotan :
« Semearen itzala galdua dut zutan,
Har ni sehi bezala zure etxe hortan «.
 
3 - Ikusi zuenean aitak urrunetik,
Biderat joan zitzaion lasterka airosik
Eta bere semea, lepotik harturik,
Musuz estali zuen, bihotza hurturik.
 
4 - Orduan zuen eman sehier ordena :
« Jauntz-ozue soineko daiken ederrena,
Ezarri erraztuna, oinetako fina,
Ekar hunat eta hil aratxe gizena.»

R 09 - Eskua

Main dans la main, vers la lumière
 
Eskua luze luze dut, eskua zeru alde.
Eskual zabal zabalik han, Jauna zu baitzaude.
Eskua zuk eskurat har, joan gaiten bidez bide,
Joan gaiten eskuz esku bat, elgarren adixkide.
 
1 - Itsu bat itsu jarririk zen egoki.
Egin zuen oihu : Jesus eman argi !
Jaunak eskuz hunki eta sendo zen jeiki.
 
2 - Guk noiz baitugu gal-ordu, gal-irrisku
Egin laster oihu : Jesus eman esku !
Dei orduko zaiku etorriko amultsu.
 
3 - Heda eskua haur hilaren gainean :
Otoi, sendatua jauzi egin dezan.
Berriz dagon xutik, hartu zuen eskutik.
 
4 - Kasik itoa Petri lazten hasi da.
« Fede ttipikoa, zeren gatik duda ? »
Zion Jaunak erran, eskua luzatzean.

X 03 - Bai eskerrak eman

Rendons grâce à Dieu
 
Bai eskerrak eman zeru lurretan,
Eskerrak eman Jainkoari
Gure onetan baita denetan ari
Eskerrak eman zeru lurretan
Eskerrak Jainkoari menderen mendetan
 
 

R 10 - Jesus Argien Argia

Seigneur, Lumière de Lumière, éclaire nos vies
 
Jesus argien argia,
Fedeaz argi nere bizia,
Zuzen nabilan munduan,
Zu  ikusteko zeruan.
 
1 - O Jesus, dugun beti bihotzean fede,
guzien gatik gauden zure adixkide
zu lagun gaiten oro igan zeru alde.
 
2 - Zurekin dabilanak ez du ilunberik :
oren beltzetan ere ez du etsitzerik,
ikusten baitzaitu zu gu maitez zaurturik.
 
3 - Gure bihotzak beude beti zuk piztuak,
ez gaitzan handitzean, lilura munduak,
ez eta, itsuturik, lerraraz debruak.
 

X 05 - Eskerrak eman

Rendons grâce au Seigneur
 
Eskerrak eman, menderen mendetan
Eskerrak eman Jainko Jaunari.
Eskerrak eman Jaunari, eskerrak eman,
Eskerrak eman Jainko Jaunari.
Eskerrak eman Jaunari,
Eskerrak eman Jaunari.
Eskerrak eman Jaunari, eskerrak eman.
Eskerrak eman Jaunari, eskerrak eman,
Eskerrak eman Jainko Jaunari.
 

R 13 - Nere begiak

Seigneur, à toi mes yeux, mes mains, mon coeur...
 
Ai ! Zu bezein ona
Ezta nihor Jauna.
 
1 - Nere begiak, Zuri Jauna,
nere bihotza, Zuri Jauna,
nere eskuak, Zuri Jauna.
 
2 - Itsas mendiak, Zuri Jauna,
Zeru zabala, Zuri Jauna,
Mundu guzia, Zuri Jauna.
 
3 - Jenden irriak, Zuri Jauna,
lanak, urratsak, Zuri Jauna,
oihu, nigarrak, Zuri Jauna.
 
4 - Gure etxeak, Zuri Jauna,
gure herriak, Zuri Jauna,
gure elizak, Zuri Jauna.
 
5 - Gure ametsak, Zuri Jauna,
gure otoitzak, Zuri Jauna,
gure biziak, Zuri Jauna.

X 10 - Begitarte hori

L'homme, créé à l'image de Dieu
 
Begitarte hori  moldatu diozu
Gizon bakotxari , dena zu iduri,
Dena zu, dena zu, dena zu iduri (bis)
 
1 - Gizona kantari, dena zu iduri,
Gizona dantzari, dena zu iduri.
 
2 - Gizonak begia zoin duen argia !
Gizonak irria zoin maitagarria.
 
3 - Ona den gizona dena zu da Jauna !
Ona den gizona dena zu da Jauna !
 
4 - Gizona lanean, Jauna, zu bezala.
Gizona lurrean, zu gana dabila.
 
5 - Gizona zurekin dadila bat egin.
Gizona zurekin zerurat hel dadin.
 

R 15 - Jerikon

Seigneur, que je voie !
 
1 - Jerikon (2) bide bazterrean
eske zagon gizon bat itsua.
Jerikon (2) Jesus entzutean
bota zion itsuak oihuak :
 
Urrikal Jesus, argi eman
ikus, ikus dezadan.
Ai ! Ai ! Zer nahi, zer nahi dutan ?
Ikusi, ikusi nahi dut ikusi,
behatu Jesusi.
 
2 - Jerikon (2) denak erasian
bazoazkon : oi ixil zadin !
Jerikon (2) Jaunak adi zezan
deika zagon dei egin ahala :
 
3 - Bartime (2) zato xuti zaite,
har kuraie : galdatzen zaitu zu.
Bartime (2) joan zen jauzi batez,
berritz ere eginez dei, oihu :
 
Urrikal Jesus argi eman
Ikus, ikus dezadan.
Ai ! Ai ! Hasi zen tanpez ikusten.
Ikusten, ikusten hasi zen ikusten,
Jesusi behatzen, Jerikon (2).

XL 3 - Jesus lurreko bidetan

Jésus, tu es toujours avec nous !
 
Jesus lurreko bidetan,
Nork ez entzun, nork ez ikus ?
Egun on eta beltzetan,
Gurekin da beti Jesus. (2)
 
1 - Haur ttipien irriñoa,
hor dugu Jesus,
Hil-urbilen behakoan,
hor dugu Jesus.
 
2 - Etxekoen bihotzetan,
hor dugu Jesus,
behardunak laguntzean,
hor dugu Jesus.
 
3 - Bertzen minak eztitzean,
hor dugu Jesus,
lan orduan, otoitzean,
hor dugu Jesus.
 
4 - Goiz argian, iluntzean,
hor dugu Jesus,
loan eta gau hotzean,
hor dugu Jesus.
 
5 - Denek elgar maitatzean,
hor dugu Jesus,
Elgarrekin kantatzean,
hor dugu Jesus.
 

R 16 - Jainkoa gizon egin da

Dieu s'est fait homme, pour faire de nous ses fils
 
1 - Jainkoa gizon egin da
Egin gaiten hartan Jainko
Ilunbetarik jautsi da
Mundukoen argitzeko.
 
Dezagun egin betiko
Gaizkiari uko.
Kristori josten gitzaizko
Hura dugu Jainko.
 
2 - Onartu duten guziak
Jainkoaren seme dire.
Zerutik jautsi bizia
Dugun beraz orai gure.
 
3 - Jaunari barnez emanak,
dugu beti bizi gogo :
Bilaka dadin mundua
gero eta kristauago.
 
4 - Goresmen Jainko Aitari !
Aintza Jainko Semeari !
Denak bat gauden kantari
Izpiritu Sainduari.
 
 

XL 5 - Goazen Zuk eman

Marchons dans l'amour que tu nous donnes, Seigneur
 
Goazen zuk eman amodioan :
Gutan zu bizi, zu mintza.
Fede berean, bide berean,
Dugun denek bat bihotza.
 
1 - Denak bakean, denak batean,
Jauna, zu ganat gabiltza.
Goiti deraman zure argia,
Jauna, zu ganat gabiltza.
 
2 - Otoitz kartsutan eta lanez lan,
Jauna, zu ganat gabiltza.
Gure atsegin atseginekin,
Jauna, zu ganat gabiltza.
 
3 - Zure sainduek hartu bidean,
Jauna, zu ganat gabiltza.
Mahain beretik dugun jan edan,
Jauna, zu ganat gabiltza.
 
4 - Beldurrik gabe, burua gora
Jauna, zu ganat gabiltza.
Minen artetik zure begira
Jauna, zu ganat gabiltza.

R 19 - Zoin goxo

Tous unis autour de Toi, Christ !
 
1 - Zoin goxo denak elgarrekin,
Dezagun denek otoitz egin
Denek elgarrekin.
 
2 - Jesus gure anai zira zu,
Zurekin bizi nahi dugu
Jesus gu zurekin.
 
3 - Elgarri baginu barkatzen,
Elgarrekin denek kantatzen
Denek elgarrekin.

XL 6 - Zato, zato, Jesus

Viens, Seigneur Jésus !
 
Zato, zato, Jesus, zaude bihotzean,
Ibil nadin urus, Zuri mintzatzean.
 
1 - Kristo dut argi, Kristo dut ogi.
Kristo dut lagun, gau eta egun.
 
2 - Kristo dut gozo, hari naiz mintzo,
Kristo dut bide zeruko alde.
 
3 - Kristo dut izar, su eta indar.
Kristo dut pesta, denek bat kanta.
 

R 21 - Zure begiak Jesus

Donne-moi tes yeux, Seigneur Jésus...
 
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
 
1 - Begien biziak  nola egiten ditu ilunak
Begien biziak gezurretik jalitzen egia,
Begien biziak nola agertzen du maitasuna,
Begien bizia, zu, Jauna.
 
2 - Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz,
Begien argia hauts-petikan jalitzen pindarrak,
Begien argia, guk ikusten Ebanjelioa
Begien argia, zu, Jauna.
 
3 - Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak
Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak,
Begien bideak, zeru ate idekitzailea
Begien bidea, zu, Jauna.

XL 8 - Kantuz goazi

La Création : "Et Dieu vit que cela était bon"
 
Kantuz goazi , kantuz goazi 
Zuri esker gare bizi.
Jauna zuri esker jauzi,
Zuri esker gare bizi.
 
1 -Zuk egina da bizia
Den bezala, alleluia ! (a)
Ikusi duzu bizia
Ongi zela alleluia ! (b)
 
2 - Zuk egina da argia (a)
Ikusi duzu argia (b)
 
3 - Zuk egina da zerua (a)
Ikusi duzu zerua (b)
 
4 - Zuk egina da mundua (a)
Ikusi duzu mundua (b)
 
5 - Zuk egina da dena (a)
Ikusi duzu den dena (b)
 
6 - Zuk egina da gizona (a)
Ikusi duzu gizona (b)
 

R 24 - Munduko Haurrak

Enfants, chantons la Vie !
 
Elgarrekin haur guziak,
Has kantari biziari
Elgarrekin haur guziak,
Agur zuri mundu berri !
 
1 - Kolore guzietako haurrak munduan bagira
Xuri, hori edo beltzak, denak berdinak ez gira
Bainan ikusiko duzu urbildik jarriz begira
Segeretu beren jabe gure begien dirdira.
 
2 - Jende haundia lasterka, zeren ondotik dabila
Zergatik kanporat joan, zutan duzunaren bila
Jende haundia ez pentsa, zure baitan dela hila
Zorion iturria den haurren aberri ixila.
 
3 - Mundu huntako bizia ez da denentzat berdina
Sortu orduko ainitzek sendi gosearen mina
Oihuz gaude gaur zueri noiz izanen da egina
Edozoin haurren amentsa izan dadien urdina.
 
4 - Gure Aita eta Ama nahi dauzuegu erran
Nahi ginukela zuer musu bero bat gaur eman
Zorionaren haizeak har gaitzala ta ereman
Maitasuna betiko den Jainkoaren erresuman.

XL 9 - Heda heda

Le Seigneur est ressuscité !
 
Heda heda berri ona,
Bizirik da Kristo Jauna. (bis)
 
1 - Baztertua da harria,
Hutsa da hutsa hobia,
Hil mihisea berex ezarria,
Piztu da Kristo ! Alleluia !
 
2 - Baratze zaina iduri,
Mintzo da Madalenari
Eginez hura Bazko mezulari :
Piztu da Kristo ! Alleluia !
 
3 - Apostoluak ikaran
Gakotu eta jatean,
Jeiki da Jesus lagunen artean :
Piztu da Kristo ! Alleluia !
 
4 - Huna Jaunaren eguna,
Apain dezagun mahaina,
Gure arterat jauts dadien Jauna :
Piztu da Kristo ! Alleluia !