Accepte, Seigneur, cette offrande
Hilen piztean zuri, Jauna,
Salbatuen esker ona.
Edo :
Sinesten dut haragiaren piztean
Beti iraunen duen bizitzean.
1 - Harten eta utzi ninduen Jainkoaren indarrak
Hil-hezurrez bete betea zagon zezlai lurrean.
Han nindabilan eta Jaunak galbe hau egin zautan :
“Ote dira berriz biziko hoin idortu hezuurak ?”
2 - Hil-hezurrak, entzun zazue, Jainkoaren mintzoa :
“Etorriko zaitzue berriz nere Izpiritoa,
Berriz sortuko haragiak, bai zainak, bai larrua :
Denek jakin dezazuen ni naizela Jainkoa.”
3 - Eman nuen profeta hitza, Jaunak erran bezala,
Hil-hezurrak bizi ditezen errautsetik pizturik.
“Izpiritua, etor zaite lau aizen aldetarik :
Ufa zazu hezurretarat eta bizi ditela.”
4 - Harrabotz bat aditu nuen, dardara bat izan zen :
Hil-hezurrak elgarretarat hasi ziren hurbiltzen.
Izpiritua beriz ere sartu zen hezurretan :
Piztu ziren eta xutitu bi zangoen gainean.