Témoins du Christ, envoyés au monde
Zure lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.
Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.
1 - Hemen dugu orok egin Jaunaren artaldea.
Denek behar dute jakin zoin den paregabea
Zeruko artzainarekin gure alapidea.
2 - Ez du nahi Artzain onak bakar bat ere galdu.
Gertatzen bada etsaiak duela bat urrundu,
Behar du bere anaiak berriz biltzen lagundu.
3 - Bere biziaz apeza Kristo agertuz doa.
Kristauak halaber beza bertzer eman Jainkoa,
Gutan baitago Eliza argitzeko mundua.
4 - Bataiatua den bati manu hau da emana :
Obraz egin dezan beti Jainko-hitzak diona,
Orotan dadien aurki eginez Jainko-lana.
5 - Mariak aingeruari « Jaunaren neskatoa «.
Ordutik eman zen Hari bihotz eta gogoa :
Jainkoaren zerbitzari, horra girixtinoa.
6 - Jainkoaren haurrek dugu familia egiten.
Munduak erran behar du : zer bihotz ona duten !
Beraz oro esku-esku elgarrekin ar gaiten.