Donne à nos jeunes le zèle de Xavier et Loyola
Gaurko gure gaztetan
Berriz bizi ditela
Zabier eta Loiola.
Heien karra lur huntan
Denak sutuz doala;
Kristok nahi bezala.
1 - Zabiertarrekin Loiolatarrek herrian zuten maiz gerla ;
Kristoren maitez bi saindu gaztek hara bat egin zutela.
2 - Anai arteko gudaldietan emanen zuten kar hori,
Mundu guziak bat egin zezan eman diote Kristori.
3 - Izan bezate gaztek sineste bai eta erro azkarrak,
Atxik bitza gaur, ekaitzan tente, Jesu Kristoren indarrak.
4 - Herritik urrun barreiatuak diren euskaldun gazteak
Ez bitza, otoi, irets munduak, bainan bai argi fedeak.