Ô Christ, enflamme le coeur de nos jeunes
Gaur, Kristo, pitz deneri
Zu baitan zen su hori :
Gabiltzan zu iduri,
Nausituz gaitz orori.
1 - Jos gaiten elgarri, Kristo lokarri :
Dugun argiz-argi mundua berri.
Barnean sineste, begian irri.
Goazen beti goiti, denen pizgarri.
2 - Herra eta gerlak bai urrun beude :
Oro ditugula guk adiskide.
Bertze nehorekin etsaitu orde,
Denak bat ar gaiten zuzenen alde.
3 - Hail kantuz lanerat, eskual-gaztea :
Hire indarrekin har Sinestea.
Izan Kristok zuen begitartea
Diotela denek : hau langilea !
4 - Lurrerat jautsirik Zeruko Jauna,
Ibili du berak gizonen lana.
Lantuz lurra, zura edo burdina,
Dugun egin denek Harek egina.
5 - Bai berri dadila Eskual-Herria
Atxikiz arima eta irria.
Mendiek bezala entzun, hiria,
Eskual-gaztearen bizi nahia.
6 - Herrian berean ala kanpoan,
Errotik gaiten gu Fededun izan.
Eskuak guziek elgarri eman :
Mundu Berriraino goazen lanez lan.