Marie rendit visite à Élisabeth...
1 - Haur bat zinuela Jaun onak emana,
Joan zinen, Maria, zu mendian barna,
Elixabet Judan han zenaren gana.
2 - Nork nondik zorion hau igortzen digu ?
Bai, Maria, uros, zuk sinetsi duzu,
Jainkoa hortakotz sort dezakeguzu.
3 - Jo zuen Mariak, su batek harturik,
Kar haundi batean zer zen gertaturik,
Jaunaren berriak hel ziten orori.
4 - Ez zira lurrean den ama bakarra,
Lur hunek ordean du zeru beharra.
Guk Ama, zu ukan hoin zerutiarra.
5 - So egizu, Ama, gal litazken haurrer.
Zer den maitasuna gu guzier ager,
Urrundu zaiona bil Aitari laster.
6 - Lan eta penetan min duen amari,
Sail hormakorretan hotz duen haurrari,
Grazia denetan pitz, oi Ama Mari !
7 - Nun den hoberena bait duzu zuk jakin,
Gaur, Ama onena, has kantuz gurekin
Esker beroenak bat ditzagun egin.
8 - Zaint, Ama Saindua, gaur lanjerean den
Fedearen sua hil, gal ez dadien.
Benedikatua hark gaitu egiten.