Prière à St Pierre
Jondoni Petri Apostolua,
Herriko patroin saindua :
Etxetan fede
Pitz mendez mende :
Zain zazu gure mundua.
1 - Jaunari zaio Jondoni Petri
Deitu orduko etorri,
Eta Elizan azpiko harri
Petri du Jaunak ezarri.
2 - Jesusekin da joan berehala,
Salbatzailea han zela.
Harekin joan da gizonen bila,
Lehen arraintzan bezala.
3 - Tabor mendian, zer zoriona :
Lorian baitzen han Jauna !
Hil-aintzin gauan, zer bihotzmina :
Hor Jaunak egin auhena.
4 - Jesusi baitzen gordez jarraiki,
Ukatua du itsuski.
Hura ikusiz beha egoiki,
Izan du Petrik urriki.
5 - Petriri Jaunak : “ Maite nauk ote ” ?
“ Bai, maite zaitut nik maite ”.
Jaunak orduan : “ Izan sineste :
Ardiak zain-zkik, hil arte ”.
6 - Guziak nolaz bil Erresuman
Zer sua zaukan ariman !
Jaunak bezala eman du eman
Bere odola Erroman.
7 - Jondoni Petrik sustaraz beza
Girixtinoen bihotza
Guziak ote norat dabiltza ?
Azkar dohala Eliza !