Jean-Baptiste le précurseur
Jondoni Joanes Batista,
Kristori buruz dei mundua.
Gezurrak oro ken eta
Pitz bihotzetan zure sua.
1 - Ekartzen dauku zure egunak
Urte guziez bozkario.
Bazter orotan lurrari suak
Zeru alderat doazkio.
Ilunbetako gezurrak oro
Ditzagun izan guk hastio.
2 - Basa -mortutik entzun dautzute
Mintzoa eta larderia ;
Fededuneri piztu zaiote
Zure Kristoren egarria.
Duela beti Jaun Zerukoak
Gu-baitan ongi etorria.
3 - Aberastasun gurikeriek
Ez gaitzatela nehoiz ito.
Makur bidean lo gaudenetan
Iratzartzerat otoi ! zato !
Jaidura tzarrer nausituz goazen,
Handi dadien gutan Kristo.
4 - Atxiki duzu burua gora,
Jaun bakarraren zerbitzari.
Zuk Herodesi erran diozu
Nahi ez zuen solas hori.
Handi-mandien beldurrik gabe,
Gauden josiak egiari.
5 - Atsegin eta diru sukarrak
Dena leizerat baiterama,
Zure suaren gar-dirdiretan
Kristoren buruz gaiten berma.
Zu ararteko, etor dadila
Argi-semeen erresuma !