Cantique à St Benoît
Gu bat egin Kristo baitan
Bai lan eta otoitzean :
Zuk, San Benoat, indar eman
Sinestean xut gabiltzan. (2)
1 - Jaunari zinen gaztetik eman,
Harentzat denak utzirik ;
Hil arte zira errotik izan
Jainkoarena bakarrik.
2 - Egoiki zinen zerurat deika
Salbatu nahiz mundua,
Denetan zadin sar eta finka
Aitaren nahi saindua.
3 - Zu ganat ziren kartsuki biltzen
Gazteak elgarrekilan,
Zu argitzaile saindutu ziten
Eginez otoitz eta lan.
4 - Herrian orai pitz dakigula
Sinestedunen bakea,
Kristori beha dezagun bila
Zorionaren betea.
5 - Europan sortu herrien aita,
San Benoat kantuz gaur aipa ;
Guziek molda, bat egin eta,
Elgarren maitez Europa.