Saint Martin, priez pour nous !
Gu fedean atxik erne,
Zuk Jondoni Martine :
Biriatun, elgar lagun,
gauden beti fededun.
Aheztarrak
Aiziritzen
Altzürükün
Ezpeiztarrak
Lakartarrak
Landibarren
Larresoron
Lasa huntan
Lekunberrin
Mendiarrak
Miarriztarrak
Saratarrak
Zalgiztarrak
Arrosatarrak
Donamartirin
Gerezietan
Ortxankotarrak
1 - Fededunen deiak entzun,
oi Jondoni Martine !
Gu nork izi, gutartean,
sutan jartzen bazine.
2 - Fedeari jazartzen da
gaurko mende berria.
Zain bihotzak, zain etxeak
eta Eskual-Herria.
3 - Errumesa bezti duzun
Saindu bihotz zabala,
Gaur erakuts behartsuen
maitatzen zuk bezala.
4 - Herri huntan elgar maitez
guziak bat gaudela :
Dugun izan, ilunberi
nausitzeko ahala.
5 - Ezagutu baititutzu
armadan gal-bideak,
Azkar atxik sinestean
urrun diren gazteak.
6 - Bazter zatzu gure ganik
gezur-erakaspenak ;
Bazter gerlak, zorigaitzak
eta eritasunak.
7 - Apezpiku eta fraide
zeruetan baitzaude,
Apezeri eman argi,
munduari pitz fede.