Chantons les humbles saints de chez nous
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak,
Harat hel gaiten, hek lagun. (bis)
1 - Osteka zeruratu herritar sainduak
Izan ditela egun denez aipatuak,
Zerurat hel-araziz zorion-kantuak.
2 - Ama ezti maiteak, orroit zuen haurrez :
Zerurako bidean laguntza beharrez
Zueri oihuz daude zerurat nigarrez.
3 - Aita zintzoak, entzun semeen galdea :
Azkar dagola beti herrian fedea,
Zuen gana dadien Euskaldun jendea.
4 - Anai-arrebak eta lehengo lagunak,
Ez ahantz mundu huntan guduka daudenak,
Batera gaitzan noizbat hango zorionak.
5 - Begira gain hartarik, erretor sainduak,
Nehoiz ez ditzan, otoi, zuek Kristotuak
Irakaspen maltzurrez irets ifernuak.
6 - Denez gabetu seror, misionest, fraideak,
Beude zuek bezala geroko gazteak
Kristoren amodioz eta suz beteak.
7 - Nihor ohartu gabe saindutu guziak,
Noiz ditu argituko zaudezten Argiak
Atsegin eta diruz itsutu begiak.