B = Ogi-arnoen ekartzea – Présentation dons B 5 - Apezaren eskaintza Je crois en la résurrection de la chair 1 - Galbario gaineko goi eskaintza hura Apezaren eskutik dohala zerura ; Suzko leize beltzetik hilak diten aira. (bis) Apezaren eskaintza onar zazu, Jauna, Hilek dezaten goza zure zoriona. 2 - Onar aldarean den Jesusen Gorputza : Hilen zorrak bere gain, zuri oihuz datza, Barkamenduz ur dadin Aitaren bihotza. (bis) 3 - Onar zazu Jesusek ixuri Odola : Arimak garbiturik zu-gana ditzala ; Baitu hoben guzien kentzeko ahala. (bis) B 2 - Har otoi Jauna Reçois notre offrande, Seigneur Har otoi Jauna, gure eskaintza : Elizaren haur nahiz gabiltza. Har otoi Jauna gure bihotza. 1 - Huna ogia Ogi garbia Gure indarren azia : Gure bizia Dadin guzia Goiti abia ! 2 - Huna arnoa, Arno gozoa Gure bihotzen beroa Oi Jaun Goikoa, Zu ganat doa Gure gogoa ! B 1 - Huna, Jauna, Herria Vois ton peuple rassemblé, s'offrant avec le Christ Huna, Jauna, herria Mezan bat egina, Kristorekin guzia Zuri eskainia. 1 - Hor aldarean, ogi bihiak denak dire bat ogian, Hor aldarean, mahats mulkoak denak ere bat arnoan : Bai Jesusekin, bai elgarrekin, guziek dugun bat egin . 2 - Huna haurñoak, huna gazteak Jesusek ditzan erabil Huna jendeak, huna guziak, Jesusen baitan denak bil. Haren nahian, haren grazian gaiten gu bizi eta hil. 3 - Huna eriak : hoitan burura kurutzean Zuk hasia. Huna xaharrak : eman hiltzean deneri zure loria Bai bozkario, eta minetan pitz gutan zure Argia. 4 - Huna etxeak, huna herriak bai eta mundu zabala. Kristoren baitan beite denak bat. Zuk nahi duzun bezala : Amodiozko mundu berria beti zabalduz doala B 8 - Jaun Zerukoa Présentons au Seigneur nos supplications 1 - Jaun Zerukoa, otoitzez gaude konfidentzia betean : Amodioa pitzarazazu gure sort herri maitean, Zure lekuko agertuz beti, bizi gaitezen bakean, Batek bertzea errespetatuz, batasun sendo batean. 2 - Eta ogia sortarazazu gosea dagon lekuan, Gure gidari daudenak aldiz lagundu beren karguan, Izan dezaten bihotz bat eta argi bizi bat buruan, Egia eta zuzentasuna heda ditezen munduan. 3 - Egizu, otoi, libertatea nehork ez dezan kondena, Eta ez ahantz hobenik gabe estekan eman dutena, Zuhauren edo herriagatik pairatzen ari duena, Mundu guzian errespetatu dezan gizonak gizona. 4 - Bada hoinbertze sofrikario eta hoinbertze behartsu, Zure eskua izan dadila denen alderat indartsu ; Mundu huntako behar orduen berri ongi baitakizu, Komeni bada, solegi diten, Jainkoa, zerbait egizu ! B 6 - Kristorekin dugun egin Unissons notre offrande à celle du Christ Kristorekin dugun egin guzien eskaintza. Kristorekin zabal dadin munduan Eliza. 1 - Huna ogia guk aldarerat ekarria Zure gorputza egin dadila. 2 - Huna arnoa gure bihotzen piztekoa Zure odola egin dadila. 3 - Bizian denak ditugu, Jauna, zuk emanak : Zor den bezala, zure ditela. B 9 - Nere Bizia Prends ma vie, Seigneur 1 - Nere bizia har-azu Jauna, otoitz dadien egina. Nere bizia egin dadila Zure bizia bezala. (bis) 2 - Ogi xuri hau har-azu Jauna, otoitz dadien egina. Kristoren gorputz egin dadila Bazko bezperan bezala. (bis) 3 - Arno hau ere har-azu Jauna, otoitz dadien egina. Arno hau ere egin dadila batasuneko odola. (bis) 4 - Nere eskuak harzkitzu Jauna, otoitz nadien egina. Nere eskuak egin ditela zure eskuak bezala. (bis) 5 - Nere bihotza har-azu Jauna, otoitz dadien egina. Nere bihotza egin dadila zure bihotza bezala. (bis) B 3 - Onhar, Aita Zerukoa Agrée, Père du ciel, notre offrande Onhar, Aita, Zerukoa, Jainko betierekoa, Onhar guk egin eskaintza : Ostia eta Kalitza. 1 - Huna ogia, guziz garbia. Otoi ! deneri eman grazia, Eta hileri zure bizia. 2 - Huna arnoa, zerurakoa : Hel dakizula hunen gozoa ! Salba dadila mundu osoa ! 3 - Huna bihotzak, huna etxeak, Huna huna gu garen guzia : Egin dezagun zure Nahia !