E = Abendoa - Avent E 14 - Alaitasuna lur guzian Joie sur terre, le Christ va venir ! Alaitasuna lur guzian : Etorriko da Egun handia, Alaitasuna lur guzian : Gu salbatzerat datoz Jainkoa ! 1 - Jainko guziz ona, otoi gutaz urrikal ! Guhaur ez gira salbatzen ahal : Zure haur dohakabeak etzatzula gal ! 2 - Argiaren Jainko, igor zure Semea ; Argi dezala gure bidea, Eta noizbait idek bedi goiko atea ! 3 - lkusiko dugu zure salbamendua : Urez bustiko da desertua Gogorrek entzunen dute zure mezua. 4 - Argituko duzu mundu zabal guzia. Bihar mainguak oi, zer jauzia ! Itsuak ikusiko du zure argia. E 11 - Bakea zuzentasuna Paix et justice habiteront la terre... 1 - Bakea, zuzentasuna igorri mundura, Jauna. Zure sortzeak gutarat ekar poza, zoriona. Zato Jauna, zato lurrerat ! Zure herri hau salbatzerat ! 2 - Makurretarik zuzendu, gaitz bidetarik urrundu Gure kateak kraskatu, bide ilunak argitu. 3 - Desterratuei herria, gose direneri ogia. Salba zaguzu mundua, ager zure salbamena. E 04 - Jesu Kristo, Zu zare Le Christ, notre Seigneur, reviendra en gloire 1 - Jesu Kristo, zu zare, zu denen Jaun. Gaur zu nausi jauts eta, nork iraun? Fededunak, ez etsi, ez ilun jar: Kristo Jaunak du berriz jin behar. Denak xuti, gaur elgar eskutik har, Kristo beti, guk argi, guk indar. 2 - Egun hartan hilen da iguzkia, Ilargian ere bai argia, Nahasiko betbetan goi-indarrak, Eroriko zerutik izarrak. Itsasoa marrumaz entzutean, Lurrekoak egonen ikaran, Fededunak... 3 - Hara nun den gain hartan ezarria Salbatuen ezagutgarria. Kristo Jauna lurrak hor izanen du Hedoietan guzien jaun heldu. Hurbil baita Jaunaren Erreinua, Goiti zuek orduan burua. Fededunak... E 02 - Kanta zagun guziek Proclamons le retour du Seigneur Kanta zagun guziek bihotza betean Gure Salbatzailea etorri artean. 1 - Oihu bat gau-minean izan da aditu Egon erne atean, esposa da heldu. 2 - Nausia jinen baita ohoina bezala Oro zerurat beha atxeman gaitzela. 3 - Uste gabean jinen baitzauku orena Gau eta egun gorets Jaunaren izena. 4 - Jainkoaren Semea etortzen denean Kausituren ote du federik lurrean. E 05 - Zato, gure Jauna Viens, Messie Sauveur ! Zato gure Jauna, Mesias egina, Gure Argia Guzien bizia. 1 - Zato laster gizonen salbatzerat, Ilunbeak hartuen kontsolatzerat, Zato Baketzaile, Denen Salbatzaile. 2 - Zato zerutik hedoien artetik, Lurra dago hemen beti hozturik, Zato gutarterat, Gure libratzerat. 3 - Zato munduko iduzki garbia, Eta gure bihotzen Nagusia, Zeru lurren jabe, Ororen egile. 4 - Zato mundua lanjerretan dago, Oihu egin du zuri lehenago, Entzun gure deia, O Jesus maitea. E 01 - Zato, Jaun amultsua Viens, divin Messie Zato, Jaun amultsua, biziaren iturria, Mesias dibinoa, zato, zato, zato. 1 - Ah! lehia etortzera. Zato laster gutartera, Ifernutik libratzera. 2 - Iguzkia, noiz ilkiko Zare gure argitzeko, Ilunbetarik kentzeko ?. 3 - Entzun zatzu auhen minak, Bai otoitzak, bai nigarrak, Hanbat denboraz eginak. 4 - Zato beraz, Jainko ona, Zato gure ontasuna Eta gure zoriona. E 03 - Zato Jauna Que ton règne vienne ! 1 - Zato, Jauna ! Beha dago mundua, Zorigaitzez hain da ondatua. Zato, Jauna ! Zabal, otoi ! zerua : Etor bedi zure Erreinua (ber) 2 - Zato, Jauna ! Nausi baita dirua : Jendea maiz dauka lehertua. Entzun, Jauna ! dohakaben oihua : Etor bedi zure Erreinua. (ber) 3 - Zato, Jauna ! Bagabiltza gauez gau : Ezar gutan fedearen sua . Zato, Jauna ! Argi-zazu mundu hau : Etor bedi zure Erreinua. (ber). 4 - Zato, Jauna ! Maitasun pitz orotan : Ezin dute jendek elgar jasan. Zato, Jauna ! Zuk bat egin mundua : Etor bedi zure Erreinua. (ber). 5 - Zato, Jauna ! Lokarriak barnez hauts. Munduz-mundu bihotzetan mintza. Zato, Jauna ! Ager zaite : otoi ! jauts. Etor bedi zure Erreinua. (ber).