F = Eguberri – Noël F 49 - Aintza zeruan Gloire à Dieu et paix sur terre ! Aintza zeruan, Aintza zeruan, Aintza zeruan Jaunari ! Eta bakea, eta bakea lurrean gizoneri (bis) 1 - Ahal bezala, herri lañoa ilunbean badabila. Itsu mandoka eta mainguka hor dabila, argi bila. 2 - Argi handi bat eki-aldetik jalitzen zaio uroski, Bozkarioa ta esperantza dariozkala nasaiki. 3 - Uztarri pizu, makil ukaldi zahalo zauri, adio Zapaltzaileen hordagoeri Haur koxkorrak “kanta” dio. 4 - Kontseilaria, Jainko azkarra betiko Aita kementsu. Bakezko juje, mundu gainean sekulakotz, hor zaude zu. F 01 - Airerik ederrenetan Chantons la naissance de Jésus 1 - Airerik ederrenetan, Dugun orok betan, Kanta Jesusen sortzea, Haren zerutik jaustea, Etorri da gure gana, Oi zer zoriona. 2 - Zeruko aingerueri Eta saindueri Junta tzagun gure bozak Bai eta gure bihotzak; Jesusen adoratzerat Goazen Betlemerat. 3 - Utz-kitzue, utz artzainak Zuen artaldeak Zuek zaituzte galdetzen Pobreak tu gonbidatzen Errege sortu berriak, Mesias maiteak. 4 - Ez bila jauregietan Ez gazteluetan: Mañateran da etzana, Hauxe da umiltasuna Deraukuna erakusten: Gure gatik sortzen. 5 - Amodioz sustaturik, Urrikiz beterik, Dugun egun saindu huntan Orok gure bihotzean Errezebi Jesus Jauna Salbatzaile ona. F 16 - Aspaldian, urrunean Aujourd'hui, le Fils de Dieu est né parmi nous 1 - Aspaldian, urrunean, sortu zen Jainko Semea, gaur sortzen da gutartean : zabalik atxik etxea, zabalik bihotz barnea. Gaur sortzen da gutartean : zabalik atxik etxea, zabalik bihotz barnea. 2 - Ilunpetan, giltzapetan Hor zaudeztenak, gaur jeiki. Horra Jauna bizi huntan : egin da gizon osoki ; Munduak hori balaki. 3 - Jainko seme gira denak, Jainkoa gizon hor bait da. Hartu ditu gure minak : bihotzez hari josi-ta, Jainko gaitezen gu gerta. 4 - Bihotzetan dugu orai Eguberriko izarra. Egin gaitu Kristok anai : Hura dugu Jaun bakarra, Hura barneko indarra. F 02 - Atzar gaiten Réveillons nous, cette nuit nous est né un Sauveur Atzar gaiten, atzar lotarik: Gau huntan da Jesus sortzen ; Amodioak garraiturik Gure gatik da etortzen. 1 - Gu zerurat nahiz altxatu, Jesus jausten da lurrerat Heldu da gu nahiz salbatu Gorputz hilkor bat hartzerat. 2 - Gora haren laudorioak Behar ditugu kantatu, Gora gure bozkarioak Behar tugu seinalatu. 3 - Ikusgarri mirestekoa. Oi hau da umiltasuna. Zeru beraz goragokoa, Mañateran da emana. 4 - Erregen errege delarik Ez du nahi distiratu; Ez du nahi palaziorik Heia txar bat du hautatu. F 03 - Belenen sortu zaiku A Bethléem est né le Fils de Dieu 1 - Belenen sortu zaiku Jainkoa arratseko gaberdian. Hotzez daldaraz dago gaixoa lasto piskaren gainean ; Bero, ahalaz bero dezagun hatsa emanez musuan. 2 - Ainitz maite dut nik nere ama, ni sortu ninduelako ; Baña haurtxo hau maiteago dut ni-gatik jaio delako, Ta gurutzean gero odola ixuriko duelako. 3 - Ordainez hartzu, Jesus haurtxoa, nik daukadan hoberena Ori bihotza, ori gogoa : hau da naski nai duzuna ; Agur, haurtxoa, zu zare gaurtik maite nauten maitiena. 4 - Zatozte eta lastoan ikus Jainkoa zein den lañoa... Bihotz bihotzez nola ez maita maite gaituen haurtxoa ? Gaur amodioz Hari dagola ahuspez mundu osoa. F 33 - Bozkaria ! ... Réjouis-toi, Marie : le Seigneur est avec toi ! Bozkaria ! dena grazia : zurekin dago Jauna. Bai dohatsua zu, Maria : zutan zagon Kristo Jauna. 1 - Seme lehena sortu zuen Mariak, eta xatarrez troxatu. 2 - Artzainek aurkitu zuten Maria, Josep eta haurñoa lastoan etzana. 3 - Begiratuz hoik oro Mariak bihotzean zabilzkan. 4 - Aitari, Semeari, Izpirituari, aintza menderen mendetan. Amen. F 04 - Dugun alegrantzietan Chantons la naissance du Sauveur 1 - Dugun alegrantzietan kanta Jesusen sortzea, Gure ahal guzietan ohora Jainko semea. O Jesus, zure graziak kanbia gaitzan guziak. (bis) 2 - Errepikaz aingeruak entzuten dire kantatzen Gu ere loriatuak has gaiten Jauna laudatzen. 3 - Jesus erregez, artzainez izan da adoratua. Ah ! gutarik gehienez nola da ezagutua ? 4 - Jesus, negu gogorrean, ohetzat duzu lastoa. Nola beraz plazer-pean dukegu gure gogoa ? 5 - Sortzetik apaltasuna darokuzu predikatzen. Zergatik goratasuna dugu bada guk bilatzen ? F 05 - Dugun guziek adora Adorons l'Enfant-Dieu Dugun guziek adora Jesus haurra troxetan, Hura dezagun ohora imitatuz obretan. 1 - Eguberri, Eguberri : gaitezen alegera. Jainko bat zaiku etorri guzien salbatzera. 2 - Jainko Semea da sortzen gau minaren erditan, Ama Birjinak du hartzen maiteki besoetan. 3 - Ama maitea, zer pena, ez dukezu etxerik. Ama, zure bihotzmina, ez duzu ohakorik. 4 - Haur gaixoa hotzak dago, guzia ikaretan, Haizea ezti balaio Haurraren fagoretan. 5 - Aingeruak dira ari kanta errepiketan : Loria Jainko Jaunari zerurik gorenetan. 6 - Gaiten oro bozkaria Ama Birjinarekin : Jainkoa da etorria bizi nahiz gurekin. F 14 - Egun estrainatu gaitu Egun estrainatu gaitu Haurrak odolaz. (bis) 1 - Urte berri dugu, egun lehena. Onez berri-guzu bihotz barrena, Barkatzen duzula gure hobena. 2 - Huna hemen orai jaio berria, Berritzen duena mundu guzia : Gu salbatzeko du hartu bizia. 3 - Jesus, zuk iguzu zure argia, Betiere gaiten hortaz balia, Ikus dezaguntzat zure loria. 4 - Estraina gaitzazu, Jesus maitea ; Bake saindu baten dugu galdea ; Egizu dohatsu gure zortea. F 06 - Ez dukezu, o Maria Ô Marie, tu ne trouvas pas de place pour ton enfant 1 - Ez dukezu, o Maria, Haurrarentzat ostatu, Bera beharko den zeren guzien ihes-leku. Balakike, nahi balu, berak toki bilatzen. Apaltasuna daroku hastetik erakusten. 2 - Etxola txar bat zitzaion aski izanen zela ; Gizonekin lasterrenik lagun bat zitekela. Eta beraz, Artzain ona, huna gure bihotza Maria duzun bezala dagiozun egoitza. F 07 - Gau erditan Aingeruek Les anges dans nos campagnes... 1 - Gau erditan Aingeruek Betbetan dute kantatzen Eta aldeko mendiek Baltsan dute ihardesten: Gloria in excelsis Deo.(2) 2 - Errazue, artzain onak, Norentzat besta horiek ? Nork tu merezitu kantak ? Zertako kantu horiek ? 3 - Horiek dute erraiten Jesus Haurra dela sortu. Behar garela Betlemen Alegrantzietan sartu. 4 - Elgar aditurik goazen Mesiasen ikusterat, Jesusi gure bihotzen Eta bozen eskaintzerat. 5 - O Jesus Salbatzailea Orok zaitugu laudatzen. Jesus gure Erregea F 08 - Gaur sortu da Il est né le divin Enfant Gaur sortu da Jesus Haurra: Oi hau zeruaren presenta. Gaur sortu da Jesus Haurra: Dugun bozkarioz kanta. 1 - Auhenak bara ditzagun: Hunkitu dute gaur zerua. Horra nun igortzen daukun Bake hanbat agindua. 2 - Aingeruek gau-erditan Alegrantziaz derasate Jainko bat zaikula sortu Errepiketan diote. 3 - Gorputz bat Kreatzaileak Gurearen pare du hartu. Azkenean hartan berak Hilez gaitu gu salbatu. 4 - Altxa, goazen artzainekin Jainko denaren ikustera, Bihotz kartsu batzuekin Sehaskan besarkatzera. F 19 - Haur egin zaiku Pour nous, il est devenu enfant Haur egin zaiku Jainkoa, haur eta denen ogi. Gu maitez hain du bihotza on eta zabalegi. oi Jainkoaren Semea, lur lastoan etzana ; Hor zaude maitez betea, denen ogi Zu Jauna. 1 - Zu bezain apal munduan nor da nor izan ote ? Gu gizon dohakabeen hazkurri egin arte. Neurri gabeko bihotza, on guzien betea, Noiz ote Zu Jauna goza, gau-egun gaude beha 2 - Lur huntan diren gaitzetan, gurekin zaiku sartzen, Hak eman karra barnean, minetan poztu gaiten. Kristo Jaunaren odola, minen sendagailua ! Gu baitan piztu dezala, sainduek zuten sua. F 09 - Hel gaiten Accourons à Bethléem adorer l'Enfant Jésus Hel gaiten guziak hel Betlemerat, Jesus maitearen adoratzerat. Hel gaiten guziak hel Betlemerat Jesus maitearen adoratzerat. (bis) 1 - Aingeruek dute Han dela erran. Kristauak, zatozte, Han da mañateran. 2 - Han dago etzana Heia batean Zeru luren Jauna Lasto arruntean. 3 - Goazen artzainekin Haurraren gana, Ikustera hekin Troxetan emana. 4 - Ahuspez umilki Dugun adora, Bihotzez, kartsuki, Jesus dibinoa. 5 - Nahi ditu egun Gure presentak ; Eskain diotzogun Lehenik bihotzak. 6 - Bihotz kartsuenak Ditu prezatzen Bainan garbienak Hek ditu hautatzen. F 15 - Hots aingürieki Avec les Anges chantons et adorons le Fils de Dieu 1 - Hots aingürieki, Arkanjelieki, Gaur khantatzera, Gur ‘ erregiaren, Jinko Semiaren Adoratzera. 2 - Ez izotza-gatik, Ez ülhünpe-gatik Egon herabez. Har fedia gida, Jinkoatan fida, Guatzan lasterrez. 3 - Baduatz ‘ artzainak Arhinik belhainak, Laster zuin lehen ; Ikhusi beharrez Eia sorthü denez Jesüs Betlemen. 4 - Guatzan gü ere, Bihotzez bedere, Harpe hartara, Jinko gizonaren Jesüs maitiaren Adoratzera. 5 - Harentzat etxerik, Ez eta oherik, Ezen khausitü ; Denen erregia, Bai Arreroslia, Ihurk ez hartü. 6 - Jesüs barrükian, Gaiaren erdian, Sorthü negian ; Mariak oihalez Troxatü bertanez, Etzan lastuan. 7 - Zinez düt sinhesten, Begiez ikhusten Banü bezala, Mariren Semia, Betlemen sorthia, Jinkua dela. 8 - Zelütik jin dena, hain aphaltû dena, Altxa dezagün ; Gük amodiua, Gük laidoriua, Eman ditzogün. F 10 - Jaun Handiak Grands de la terre, voyez cet enfant couché sur la paille... 1 - Jaun handiak, ikus-azue Jainko bat egun nigarrez. Lastoan den haurño horrez Ah, ikara zaitezte. (Bis) 2 - Zeru-lurren Nagusi dugu : Aingeruak, erregeak, Bai eta diren guziak Beraren peko ditu. (Bis) 3 - Hobengabe, gaixtoendako Da bera sakrifikatzen. Huna nun den lurreratzen Gizonen salbatzeko. (Bis) F 13 - Kristo, guziek dezagun Adorons le Seigneur, révélé au monde Kristo, guziek dezagun egun adora.(bis) 1 - Hauxe da izarra agertzen dena: Berri bat dakarke den handiena, Jesus maitearen sortzearena. 2 - Errege magoak ditu gidatzen, Jesus haurra gana dire hedatzen; Presentekin dute han adoratzen. 3 - Mirra, itsentsua eta urrea Ekartzen dautzute, Salbatzailea, Zuri eskaintzeko present berea. 4 - Egun igor-guzu izar gurea, Aurki dezaguntzat xuxen bidea Zu ganat heltzeko, gure Jabea. 5 - Ni ere argitzen nauzu fedeaz; Egizu oraino heien xedeaz Adora zaitzadan neure aldeaz. F 12 - Oi Bethleem Bethléem, tu resplendis ! 1 - Oi Bethleem. Ala egun zure loriak, Oi Bethleem. Ongi baitu distiratzen. Zu ganik heldu den argiak Betetzen tu bazter guziak Oi Bethleem. (bis) 2 - Zer ohore. Ala baitzare goratua. Zer ohore. Zer grazia, zer fagore. Zeruaz zare hautatua, Jesusen zare sor-lekua, Zer ohore. (bis) 3 - Azkeneko Hor heldu da Jesus justua Azkeneko, Gu dohatsu egiteko. Hetsi nahi du ifernua, Guretzat zabaldu zerua Azkeneko. (bis) 4 - Mañateran Datza haurrik aberatsena Mañateran. Nork zuken sekulan erran Zeru-lurren jabea dena Ikusiren zela etzana Mañateran. (bis) F 11 - Oi Eguberri gaua Nuit de Noël, nuit de joie Oi Eguberri gaua, bozkariozko gaua, Alegeratzen duzu bihotzean kristaua. (bis) 1 - Mundu guzia duzu zorionez betetzen, Zeren zuk baitiozu Mesias dela sortzen. (bis) 2 - Gau ilunean ez da ikusten iguzkirik, Huntan agertzen zaiku mirakuiluz ilkirik. (bis) 3 - Oi gau desiratua, argia duzu piztu, Zeinak mundu guzia behar baitu berritu. (bis) 4 - Argizariak dire bozkarioz dantzatzen, Dutela ohi baino gehiago argitzen. (bis) 5 - Aingeru onak berriz hasi dire kantatzen, Bozterat dituztela tristeak gonbidatzen. (bis) 6 - Gauza guziak dire orai alegeratzen, Orobat egiterat gaituzte erakartzen. (bis) F 17 - Zatozte gauden so (Adeste) Peuple fidèle, le Seigneur t'appelle Gurekin da Jainkoa, Hau da bozkarioa Gurekin da Jainkoa, Betiko. 1 - Zatozte, gauden so Jainko haurñoari Hoin apal, hoin goxo, loan dagonari. Gauan sortu da gu zeruratzeko. 2 - Harekin betiko Jainko-seme gaiten Haur ttiki sortzeko, zerutik da jausten : Gizon egin da gu jainkoztatzeko. 3 - Zeru-lur osoak eskainiz bihotzez, Gauzkion guziak Jesusi ahuspez : Lastoan dagon haurño eta Jainko. 4 - Gurekin da orai zeruko argia Gurekin zerurat deraman egia : Denak Jesusi gaur josten gitzaizko. 5 - Zatozte guziak bozkaria orai, Jesus hau baitugu Jainko eta anai : Zer zaiku orai guri nausituko ?