V = Maria Birjina – Vierge Marie V 01 - Agur Aingeruen Salut, Reine des Anges... 1 - Agur Aingeruen eta zeru lurren Erregina puxanta. Ederra zare, Maria, Histen duzu iguzkia, Zein zaren distiranta ! 2 - Graziaren Ama, Ama guziz ona, Urrikalmendutsua. Zure miserikordia Zein den espantagarria, Oi zer ihes lekua ! 3 - Beti on, amultsu, Kausitzen zare zu Bekatorearentzat. Ez da hain gozo eztia Nola baitzare, Maria, Enegostuarentzat. 4 - Penatuak diren Haur dohakabeen Kontsolazionea ! Zu zare zu, oi Maria, Bekatoreen bizia, Loriako atea. 5 - Zutaz maitatuak Eta lagunduak Ez ohi dire galtzen ; Zutan ene esperantza Deskantsaturik bihotza, Betikotz dut emaiten. V 23 - Agur itsas izar Étoile de la mer, mère de Dieu ! 1 - Agur itsas izar hain gozoz betea ! Jainkoaren Ama, zeruko atea ! (bis) 2 - Izan gure Ama, gure deiak entzun, Izan gaiten xume edo haur hobendun ! (bis) 3 - Birjina Maria, hoin eder, hoin ezti, Begira gaitzazu, garbi gauden beti. (bis) 4 - Zeruraino xuxen goazen ba, zu lagun, Jesus betiere goraipa dezagun. (bis) 5 - Gora Jainko Aita ! Kristori ohore ! Izpirituari ospe betiere ! (bis) V 19 - Agur, izar eder Vierge toute belle, Porte du ciel 1 - Agur, izar eder, Birjina maitea, Agur Ama gozo, zeruko atea. (bis) 2 - Zuri aingeruak berri on emanik, Etorri zitzaikun bakea zerutik. (bis) 3 - Otoi, hauts estekak, hel gaiten argira, Onera gaitzazu, gaizkitik begira. (bis) 4 - Izan gure Ama, gure deiak entzun Zure Semeraino hel-araz ditzazun. (bis) 5 - Agur Ama ona, amodiozkoa ! Zeruko Erregin eta lurrekoa ! (bis) 6 - Agur graziazko gure esperantza ! Azken orenean guzien laguntza ! (bis) V 08 - Agur Jesusen Ama Mère du Christ, refuge des pécheurs Agur Jesusen Ama, Birjina Maria, Agur, itsaso izar distiratzailea ! Agur denen iguzki boz argiz betea, Agur, bekatorosen leihor pizgarria. (bis) 2 - Agur gizonen Ama eta Erregina ! Agur gozo amultsu, hoberik ezina ! Zu ganik urruntzea gauza da samina. Agur bihotz barneko nere atsegina ! (bis) 3 - Agur gure boz eta atsegin eztia ! Atsegabe ordutan gozagai eztia ! Agur, Birjina eder hain zoragarria ! Har zazu bihotza, ta orizu bizia. (bis) V 24 - Agur Maria Je vous salue, Marie... Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, benedikatua zare emazte guzien artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua Jesus. Maria saindua,Jainkoaren Ama, egizu otoitz gu bekatorosentzat orai eta gure heriotzeko orenean. AMEN. V 04 - Aingeru batek Mariari L'ange du Seigneur annonça à Marie 1- Aingeru batek Mariari Dio graziaz betea Jaungoikoaren semeari Emanen diozu sortzea. 2 - Jainkoaren nahi saindua Ni-baitan dadin egina Izan nadien amatua Bainan geldituz Birjina. 3 - Orduan Berbo Dibinoa Gorputz batez da beztitzen Oi, ontasun egiazkoa : Jauna gurekin egoiten. 4 - Otoitz zazu zure Semea Gure Ama amultsua Izan dezagun fagorea Ardiesteko zerua. Errepika 1 Jarraikiz Arkanjeluari Zerutik etorriari Agur denek Ama onari Beti Birjina denari Errepika 2 Goiz arrats eta eguerditan, Ama laudatzen zaitugu, Aingeruaren hitzak berak Errepikatzen ditugu Errepika 3 Agur Maria, dena grazia Miresgarria, zoin ederra Gure bihotza hobenetarik Garbi garbia, zuk begira Errepika 4 Ohore Mariari, Gure Ama onari. Errepika 5 Ohora dezagun Ohora dezagun Kanta dezagun Maria Kanta dezagun Maria... V 20 - Ama bisitari Marie rendit visite à Élisabeth... 1 - Haur bat zinuela Jaun onak emana, Joan zinen, Maria, zu mendian barna, Elixabet Judan han zenaren gana. 2 - Nork nondik zorion hau igortzen digu ? Bai, Maria, uros, zuk sinetsi duzu, Jainkoa hortakotz sort dezakeguzu. 3 - Jo zuen Mariak, su batek harturik, Kar haundi batean zer zen gertaturik, Jaunaren berriak hel ziten orori. 4 - Ez zira lurrean den ama bakarra, Lur hunek ordean du zeru beharra. Guk Ama, zu ukan hoin zerutiarra. 5 - So egizu, Ama, gal litazken haurrer. Zer den maitasuna gu guzier ager, Urrundu zaiona bil Aitari laster. 6 - Lan eta penetan min duen amari, Sail hormakorretan hotz duen haurrari, Grazia denetan pitz, oi Ama Mari ! 7 - Nun den hoberena bait duzu zuk jakin, Gaur, Ama onena, has kantuz gurekin Esker beroenak bat ditzagun egin. 8 - Zaint, Ama Saindua, gaur lanjerean den Fedearen sua hil, gal ez dadien. Benedikatua hark gaitu egiten. V 25 - Ama eztia Mère, je me donne à toi Ama eztia, otoi, har nezazu, Naizen guzia emaiten nitzaizu. 1 - Oi, andrea, hau da zure semea Du Jesusek zu deituz errana. Zuk, geroztik, zain ta begiralea Bil gaitzazu, Jesu Kristo gana. 2 - Deus ez nahiz, deus deusik zure gatik Jin zare jin Jaunaren neskato. Ez dukegu, ez zurekin dudarik Jaun onaren nahi osorako. 3 - Nun, nola den har ditaken bidea Bagaude gu, beldurti, noiz ikus. Hel, oi Ama, hel graziaz betea, Gaur erakuts mundu huni Jesus ! 4 - Bai, Maria, gu denez amaturik Hau grazia daukuzu utziko: Sort dezagun, kar berak sustaturik Guk halaber mundu huntan Kristo. V 75 - Ama maitagarria Mère, pleine d'amour 1 - Ama maitagarria amodioz betea Penetan kontsolamendu ezin hobea Zure bihotz ona hain eztia Zeruan, lurrean pare gabea. 2 - Ama maitagarria fededunen bermea Etsaietarik begira gure fedea Zure haurrer eman saindutzea Azken orenean zabal zerua. V 10 - Ama maite Maria Mère très aimée, montre-nous ton Fils Ama maite Maria, egiguzu lagun Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis) 1 - Aingeruzko lilia estimagarria Usain gozozko lore zerutik jautsia Gorde gaitzazu, Ama guziz maitatua Ez dezagun zikindu bertute garbia 2 - Zure garbitasuna gizonek balute, Birtutetan maitena gora lezakete. Otoi, Ama maitea, lagunt zakizkigu, Zure ganik laguntza, ai, etor bekigu ! 3 - Egizu Ama ona, azken orenean Oren lotsagarria hurbiltzen denean Izan dezagun orok Jesus bihotzean Zurekin har gaitzazu zeruko lorian. 4 - Hel egiten dautzugu mundu ilun huntan, Otoi, lagunt gaitzazu behar orduetan ! Gure azken orena hurbiltzen denean, Har gaitzazu, Maria, besoen artean. V 11 - Ama maite Maria Mère, très aimée, montre-nous ton Fils Ama maite Maria, egiguzu lagun Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis) 1 - Jaun onaren nahia egiten dakizu Guk haren zerbitzuan ez dugu aski su Jakiteko beldurrez gure nahiz itsu Haur galduen gauean zuk argi egizu 2 - Gaur guri mixterio zaiku iduritzen Nork gaituen mezara igandetan biltzen Betidanik gizoner Jauna gorderik zen Lagun gaitzazu, Ama, Jesusen aurkitzen 3 - Zu ere egon zira Jesusez kezketan Gal ondoan bilatuz herriko bidetan Durduzatzen bagira fedezko gauzetan Guk Kristoz griña bera dezagula ukan. 4 - Etzen kurutzearen ondoan zu baizik Bi emazte, Joani ta beste nehor kasik Denen Ama zinela entzun baitzen hortik Anai maitasunean gaitzazula atxik. 5 - “ Ama hori dohatsu “ zion norbait batek “ Are dohatsuago, hitzeman Jesusek, Jainkoaren nahia egiten duten hek ! “ Eskola gaitzazula hortako zuhaurek. 6 - Salbatore ondoan baduzu botere Maria apostolu denen argitzaile Gaur Jaunaren zeruan gorena baitzare Beti gorago bida gaitzazu gu ere. V 46 - Ama maite Maria Marie, notre mère Ama maite Maria Ametan eztiena Gizon guzien Ama Ama botereduna Amen. Amen. Benedikatua Zu Merezitu baituzu Ukaitea nasaia Jainkoaren grazia Amen. Amen. V 26 - Amodio, ohore Louange à la Vierge immaculée 1 - Amodio, ohore Ama Birjinari, Maria nota gabe kontzebituari. 2 - Bekatu gabekorik Adamen arrazan Ez zu bezalakorik ez da nehoiz izan. 3 - Maria zu hain garbi, hain saindu sortua, Zuk duzu sugeari lehertu burua. 4 - Jaunak zu betidanik zintuen beiratzen ; Zure Seme zu-ganik sortzekoa baitzen. 5 - Jainkoaren eskutik ez da ateratu Obrarik hain ederrik nola baitzare zu. 6 - O Birjina Maria, zer konpara zuri ? Elur egin berria ez zait aski xuri. 7 - Zure baitan, Maria, bertutea dago Mendiko iturria baino garbiago. 8 - Zutan gauza haundiak Jaunak egin ditu, Eta haren graziak zaizkitzu gainditu. 9 - Emazte paregabe, Jainkoak egina, Amatuz geroz zare gelditu Birjina. 10 - Oi zu , Birjina saindu, Jainkoaren Ama, Amatzat guri zaitu Semeak emana. 11 - O zein puxanta zaren Birjina Maria ! Zeruko loriaren erdian jarria ! 12 - Zure haurren otoitza, otoi, entzun zazu ! Ama, zure laguntza, zerutik iguzu ! 13 - Gure Ama maitea, zuk, otoi, zerutik Euskaldunen fedea idukazu xutik. V 22 - Argi zabaleko Ama Vierge de lumière Argi gabetuen Ama, Jesus hil da, Jesus piztu ! Zure poza gaur nork asma : Pizten eta pozten gaitu. Ilunberi nausi goazi, Kristo baita gutan bizi. Harek dena baderama argiraino, Zutaraino, Argi zabaleko Ama ! Jesus baitzen Golgotan hila, Ai, zuk Ama, zinuen mina ... Horra, Pazkoz, bizirik dela : Zer argia ! Zer zoriona ! V 27 - Birjina Maria, Ama maitea Vierge Marie, pleine de grâce 1 - Birjina Maria, Ama maitea ! Jaunaren graziaz zare betea ! Zeru guziaren edergailua ! Bildots eztiaren Ama saindua ! Zure haurrez urrikal zaite ! 2 - Zeru beltzenean izar garbia ! Lanoen erdian argizaria ! Itsaso gaixtotik libra gaitzazu ! Mariñela oihuz zuri dagozu ! Zure haurrez urrikal zaite ! 3 - Elur hutsa bezain xuri zarena ! Nota gabekoa, ur garbiena ! Dabid erregeren haur sainduena ! Josep garbiaren espos izana ! Zure haurrez urrikal zaite ! 4 - Zeruko atea egin zarena ! Guri erregintzat Jaunak emana ! Bekatorosentzat otoitz egizu ! Oro besoetan tinka gaitzazu ! Zure haurrez urrikal zaite ! 5 - Gure hersturetan lagunt gaitzazu ! Euskaldunak oro zure gaituzu ! Lurdeko Birjina, urrikalmendu ! Zu nahi zaitugu orok maitatu. Zure haurrez urrikal zaite ! V 45 - Birjina Maria Pleine de grâce, purifie-nous Agur Maria, dena grazia, Miragarria zoin ederra, Gure bihotzak hobenetarik Garbi garbia zuk begira. 1 - Birjina Maria Saindua, Jesusen Ama garbia. Deneri amatzat emana, Gaur entzun gure otoitza. 2 - Gogoa betikotz zurea Zurea ere bihotza, Beti Jesus izan dadila, Gure ontasun bakarra. 3 - Zureak bai gure etxeak : Eman deneri graziak ; Jesus hor gogo bihotzetan Sar gaiten denak zeruan. V 28 - Bozik kantatzen dugu Tu es immaculée, Ô Marie Bozik kantatzen dugu gure sinestea : Tona gabe zirela, Birjina Maria. 1 - Salutatzen zutugu graziaz betia, Betidanik zirena tonarik gabia. 2 - Elurra xuri bezain zu xahu, Maria, Xahutarzunaz zira birjinen lilia. 3 -Loriosa zirade botere handitan, Erregina jarririk zelu gorenetan. 4 - Zure haurrak girela, ez ahantz, Maria... Ama, zu otoi beti zakizku balia. V 13 - Elizaren Ama Mère de l'Église, guide tes enfants Elizaren Ama, Erakuts zure haurrer girixtino lana. 1 - Zuk galdatuak emaiten ditu Jesusek : Nola ez egin zuri dei gure bihotzek. 2 - Zutaz zioten : « Holako ama dohatsu « Fede kartsuaz gure modela zira zu. 3 - Orroitzen gira burraso, lagun, etxekoz : Heien geriza egon zaitela betikoz. 4 - Zonbaitek saila heldua dute burura : Hil maiteak zuk gida ditzazu zerura. BOZKARIOZKO MIXTERIOAK : 1 - Jaunak igorri zion bere aingerua : Mariak, baietz, eskaini bere burua. 2 - Elizabeti doa Maria bisitaz : Bertzez orroitzen harekin dezagun ikas. 3 - Ama baten haur sortu da Jainko-Semea Zeruak dezan argi gure ilunbea. 4 - Jesus tenploan eskaini baitzuen Amak, Berdin lehia gaiten Elizaren ganat. 5 - Galdu-ta Jesus bilatu zuten bezala; Mahain Sainduan bakotxak kausi dezala. DOLOREZKO MIXTERIOAK : 1 - Odol-izerdi, agoniako ikara : Nik bekatuaz Jesus ekarri hortara. 2 - lkusiz Jesus azote-larruz zafratzen, Ez naike ibil atsegin tzarren gozatzen. 3 - Korona behar eta hura elorrizko : Umil dena da, Jesus, zure iduriko. 4 - Kurutzea du Jesusek, berak ereman : Gurea jasan dezagun guk harekilan. 5 - Guretzat hil da : ez daike maita geiago. Nor izanen dut Jesus baino maiteago ? 2 - Utzirik lurra, Jesus igan da zerura : Guhaurek ez gai harat heltzeko mentura. 3 - lzpiritua igorri dauku zerutik Eliza ibil dadien Haren asmutik. 4 - Maria izan da zerurat eremana : Egun batez gu bit gaitzala bere gana. 5 - Ohore Zuri, zeru-lurren Erregina : Zure eskutik daike gure atsegina. V 13 - Elizaren Ama (segida) Mère de l'Église, guide tes enfants Elizaren Ama, Erakuts zure haurrer girixtino lana. LORIAZKO MIXTERIOAK : 1 - Jesus piztua : Bazko goizeko berria : Fede biziak hortan du bere argia. 2 - Utzirik lurra, Jesus igan da zerura : Guhaurek ez gai harat heltzeko mentura. 3 - lzpiritua igorri dauku zerutik Eliza ibil dadien Haren asmutik. 4 - Maria izan da zerurat eremana : Egun batez gu bit gaitzala bere gana. 5 - Ohore Zuri, zeru-lurren Erregina : Zure eskutik daike gure atsegina. V 35 - Euskaldun fededunak Vénérons notre Mère Euskaldun fededunak, zahar eta gazte, Amaren laudatzerat lehia zaitezte. 1 - Goazen airoski denak Axulai aldera : Hara mendi gainean Amaren kapera. Guretzat otoizean maiz han dago bera, Goazen, goazen harekin otoitz egitera. 2 - Eder da Mariaren zeruan sartzea, Xoragarri lurrean haren agertzea ! Lurden hautatu zuen tronutzat harpea, Ainhoarren artean aldiz, arantzea. 3 - Axulai bizkarrean dohatsu larraina Mariak bere oinez hunkitu duena ! Han jalgi zen bet betan urik garbiena, Beilariari gaitza ken diezokena. 4 - Mendiari lotzean, beilari arrotza, Jesus hilaz orroituz has-azu otoitza ! Edanez mendi-petik heldu den ur hotza, Graziak sustaturen derautzu bihotza. 5 - Arantzeko Birjina, ez da zure haurrik bere salbamenduaz etsi dezakenik. Ikusi behar duen jujearen gatik, Zu berme, deskantsuan dohala mundutik. V 29 - Ikusiren zaitut J'irai te voir un jour Zeru gorenean, ikusiren zaitut. (2) 1 - Ikusiren zaitut, Andre dena Maria, Jesusen aldean, zeruan jarria. 2 - Ikusiren zaitut, amultsuki onesten, Agur bat lurretik zaitzunean heltzen. 3 - Ikusiren zaitut fededunen artean Bihotzak beiratzen garbitasunean. 4 - Ikusiren zaitut, zeruan, Ama ona, Ikusiren zaitut, oi zer zoriona ! V 30 - Izar distiranta Marie, Étoile brillante, nous te saluons Izar distiranta, Jaunaren lilia Dugun orok kanta : Agur, Maria ! 1 - Zu zinen hastetik Berex ezarria, Lehen bekatutik Garbi garbia. 2 - Sainduen artean Denetan gorena, Jaunaren gortean Zare lehena. 3 - Zu zare Jesusen Ama dohatsua, Zu bekatorosen Ihes-lekua. 4 - Zu zare Sainduen Zeruko gozoa, Eta aingeruen Bozkarioa... 5 - Oren lazgarria Heltzen zaikunean, Zaude, o Maria, Gure aldean. V 31 - Izar eder Tu es au ciel la plus belle des étoiles, ô Marie Izar eder eder, zoragarria. Zeruetan, zeruetan zira Maria ! Izar eder zoragarria zira Maria, zira Maria ! 1 - Zoin da izarra, Zoin hain ederra, Nola den Ama, nola den zure sortzea, Guziz ederra Zira, Maria, Sortzetik zira Garbi garbia. 2 - Ez da izarrik Ez iguzkirik Zu bezein argi, Zu bezein zeruz beterik. Gu lur huntarik Gaude zuri so Lilluraturik : Hain zira goxo ! 3 - Zoratzen gira Zuri begira Ikusiz hantxet ikusiz zure dirdira. Mundu guzira Ixur gozoa : Ama, zu zira Bozkarioa. 4 - Zeruan soinu, Lurrean kantu, Haste hastetik munduak goresten zaitu, Zuganik sortu Jesus Jainkoak Piztu baititu Gizon gaixoak. 5 - Orok zaituzte Bihotzez maite : Begirazkitzu begira ta garbiz bete. Oi egon zaite Beti aldean Gu sartu arte Zorionean. V 03 - Jainkoaren Ama Mère de Dieu, nous voulons t'aimer toujours Jainkoaren Ama, Ama guziz ona, Zaitzagun maita, beti, beti. ( bis ) 1 - Gure goresmenak onets ditzazu Gaitz guzietarik, beira gaitzazu : Jesusek beti zu entzuten baitzaitu Beti, beti. 2 - Zoin garbi zaren errepikatzen, Lur guzia nehoiz ez da baratzen. Gu ganik eskerrak ditutzu segurak, Beti, beti. 3 - Guk gure Amatzat, hartzen zaitugu, Zu maitatuz bizi nahi baitugu. Azken hatseraino, kantatuko dugu, Beti, beti. 4 - Hemengo hersturak ikusten tutzu, Guzien beharrak badakizkitzu. Beraz zure haurrak hemen beira-zkitzu, Beti, beti. 5 - Beti berdin ahul gaizki gabiltza, Hoin maiz erdiratuz zure bihotza... Gutaz izan zazu, oi urrikalmendu, Beti, beti. V 16 - Jesus Jauna hil eta piztu da Réjouis-toi, Reine des cieux, le Christ est ressuscité Jesus Jauna hil eta piztu da : Bozkaria, oi Maria. Alleluia, Alleluia. Kanta lurrez lur goraki : Hilen artetik da jeiki : Alleluia, Alleluia. Hil aintzin erran bezala hor da : Alleluia Hil aintzin erran bezala hor da : Alleluia, Alleluia Otoitz egizu, Ama, Semeari (bis) Alleluia, Alleluia. V 32 - Kanta zagun guziek Chantons la Vierge Marie 1 - Kanta zagun guziek ahalik gorena Lauda zagun Maria Andre handiena. Jakin zuen zerutik zer zen gertaturen : Birjina gelditurik zela amaturen. 2 - Gure sabalmenduaz errazu, Maria, Nork ekarri zarotzun zerutik berria ? Gabriel aingeruak, etxean sarturik, Jainkoari zeruan gu urrikaldurik; 3 - Aita Eternalak zer zuen gaztiatu ? Gabriel aingerua nola zen mintzatu ? Salutatzen zaitugu, Birjina Maria, Grazia da zurekin eta Jaun handia. 4 - Zein lekutan zinauden hitz hauk aditzean, Gabriel aingeruak, agur erraiten ? Galilean nindagon, herri ederrean, Ene gelan bakarrik ari otoitzean. 5 - Gabriel aingeruak, zu salutaturik, Eman izan zarotzun deus bertze berririk ? Kontzebituko duzu, zioen, sainduki : Seme izanen duzu Jainko bat segurki. 6 - Maria, ote zinen zure baitan laztu Hitz horiez zenean Gabriel mintzatu ? Bai. Ez bainuen nahi sekulan ezkondu, Ez eta Birjinaren ohorea galdu. 7 - Aingeruak zer erran zarotzun, Maria, Ikusirik zinela hala nahasia ? Izpiritu Saindua da seinalatuko : Mirakuilu hori du berak obratuko. 8 - Maria, aingerua zinuen sinetsi ? Eta nola zinion hari ihardetsi ? Zeruetako Jauna dela adoratu, Haren nahi saindua osoki konplitu. V 24 - Agur Maria / Maria, Jainkoak zaitu Agur, agur, agur Maria ! 1 - Maria, Jainkoak zaitu betidanik hautatu Eta Jesus duzu sortu. Oi, zu graziaz betea ! 2 - Semea guri emanez, maitasunaren Ama Egin duzu, Jaunak errana. Oi, zu graziaz betea ! 3 - Gure berri baitakizu, ikus gure beharrak Pozez bete gure bihotzak. Oi, zu graziaz betea ! 4 - Guk Jauna uzten badugu, bihotzaren gogorrez Zaude zu hor, Ama otoitzez. Oi, zu graziaz betea ! 5 - Haur batek amarendako ditu bere nigarrak Badazkitzu gure beharrak. Oi, zu graziaz betea ! 6 - Noiz duzu gutan piztuko, Graziaren irria ? Zure daude haurrak, Maria. Oi, zu graziaz betea ! 7 - Zeruan hartua zaitu, Jaun Onak bere gana Gutaz ere orroit zu, Ama. Oi, zu graziaz betea ! V 02 - Lurdeko lorea Notre-Dame de Lourdes, nous sommes à vous ! Lurdeko Lorea, Ama paregabea, Betikotz da zurea, Eskualdun jendea. 1 - Oro dira hemen zuri beha jartzen, Arimak goratzen, eriak sendatzen. 2 - Oi zu erregina handi puxantena, Beha gure ama, ametan maitena. 3 - Haur bat duzu hartu, hari zu agertu. Horrat oro deitu, Lurra zeruztatu. 4 - Zer da argi hori harpean ageri ? Irriz Ama ari bere haurñoari ! 5 - Oi zure distira ! Haurraren begira. Heldu den dirdira ! Izarrak nun dira ? 6 - Nun da iguzkia ? Zu zira, Maria, Zu, garbi garbia, notarik gabia ! 5 - Nundik jina zinen du gero jakinen. Nola zinen deitzen, zuhaurk salaturen. V 33 - O Maria, apal, otoi Ô Marie, penche vers nous ton visage O Maria, o Maria ! Apal, otoi, ene gana Zure begitarte ona ! 1 - Ene ama, zu zarena, Zeruko izar garbia, Goizeko alba eztia, Gauazko gidaria ! O Maria, o Maria, Bekatorosen argia, Eta sokorria ! 2 - Ene Ama, zu zarena, Zure baitan da guzia Graziaren iturria, Eba salbagarria ! O Maria, o Maria, Zor dautzut ene bizia, Zure naiz guzia ! V 36 - Salve Regina Salut, Mère de miséricorde Agur Maria, Ama guziz eztia, Gure bizia, gozo eta argia ! Entzun oihuka lurtiar dohakabeak ; Entzun hatsgoraka, auhenez eta minez, nigar zelai huntakoak. Ea, otoi, gure beiralea, zure begi hoin urrikariz beteak, beude guri beha. Eta Jesus, xoragarri, zure Seme hura, guri lur huntarik lekora erakuts. Oi, zu, oi Ama ! Oi zoin zaren eztia ! Oi, zoin goxo, zoin garbia ! Agur Maria ! V 34 - Sokorriko gainetik Vierge de Sokorri, veille sur nous ! Sokorriko gainetik, begira, oi Ama Itsas mendi hauk eta Euskaldun arima. 1 - Zeru lurren artean Sokorrin baitzaude, Egiozu Jaunari otoitz gure alde, Ausarki dugun beti bake eta fede. 2 - Zuri daude Urruña, Hendaia, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Pausu, Donibane. Euskal Herriaren zain egon beraz erne ! 3 - Peko etxe horiek zureak baitire, Izan denetan ama, denetan andere, Aiten sua beiratuz denen gatik ere. 4 - Emozute barnean gure gazteri su. Sokorri-pean beude lanean dohatsu, Arrozkerien gatik garbi eta kartsu. 5 - Oi Ama, entzun, otoi, guzien otoitzak ; Urrunt zatzu galerna eta gerla beltzak ; Urrunt eritasunak eta zorigaitzak. 6 - Entzun ere zerutik gure hilen deiak, Han Amaren ondoko zorion nasaiak Batera gaitzan oro Euskaldun anaiak. V 12 - Zeru lurren Erregina Reine du ciel, réjouis-toi ! Zeru-lurren Erregina, Alleluia, alleluia ! Piztu zaiku Jesus Jauna, alleluia ! 1 - Zure ganik sortu dena, alleluia ! Hil hobitik xutitu da, alleluia ! 2 - Otoitz-azu Seme Jauna : alleluia ! Gutan dadin bizi barna, alleluia ! 3 - Oi Maria, bozkaria : alleluia ! Zinez baita piztu Jauna, alleluia ! V 17 - Zuk bidean, Ama Mère, éclaire notre route ! Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia, Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria. 1 - Jainkoaren izar xuri, ilunbetan dirdir ari Jainkoaren izar xuri, argi eman, Ama, guri. 2 - Aingeruen xoragarri, Kristorekin zira jarri, Aingeruen xoragarri denak egin barnez berri. 3 - Elizaren Ama saindu, zuk bezenbat bihotz nork du ? Elizaren Ama saindu, bil denak bat munduz mundu. 4 - Fededunen Zaintzalea, zurekilan zer bakea Fededunen Zaintzalea, hersturetan guri beha. 5 - Ezinduen Esperantza, eman fede, minak haiza. Ezinduen Esperantza, gure alde, Ama, mintza.