Dieu, ma lumière
Bihotzean zaitut, Jauna :
Alleluia ! Alleluia !
Geiagoko zoriona
Nork nun izan ? Alleluia ! (bis)
1 - Jauna dut argi, Jauna geriza : ni nork izi ?
Jauna dut lagun : Nork behar nau ni dardarazi ?
2 - Etsai armadak etor ditela : ni ez beldur :
Pitz bedi gerla : Jaunaz osoki nago segur.
3 - Egun beltzetan gordeko bainau aterbean.
Gordeko eta xut ezarriko arkaitzean.
4 - Hargatik orai inguru dauden etsaieri
Burua gora nagokiote dena irri.
5 - Irrintzinaka eskaintza diot Jainkoari
Eskainiko nik, bai soinuz eta kantuz ari.