" La veille de sa Passion Jésus prit le pain ... "
Bai, hau dut nik aitorturen, zer egin duzun, Jauna :
Zu ordain jarriz egin den betiko batasuna.
1 - Azken gau hartan, zinuen, Jesus, hartu ogia :
Erditik hausteak zuen itxuratzen hiltzea.
“Nehork ez daut eni kentzen, zinion zuk, bizia,
Neronek, bai, dut emaiten, salba ditzan guziak.”
2 - Afari egin ondoan, eman zinen opari
Kurutze Golgotakoan Aita Jaungoikoari,
Erranez : “Batasun huntan Odola da lokarri.
Munduko lau hegaletan egin hau orroitgarri.”
3 - Geroztik Jaunaren herri gabiltz haren manuko,
Anaier guk ogi hori dugu eskuratuko.
Hil bazen, hau dugu berri : piztua dela Kristo,
Mezak du Jauna ageri : Gauden Haren lekuko.
4 - Ereile moldean da jin Kreatzaile Jainkoa.
Berak du hazi onekin utzi ere gaixtoa.
Aihena txarra delarik, gure mahastikoa,
Bilduko du Jaunak hortik uzta sekulakoa.
5 - Jauna noiz etorriko den gaude beti aiduru,
Hartuko ote gaituen Berekin zeruz zeru.
Bere ogi, bai arnoen hazia hark bota du.
Mahaina dut jastaturen, Harekin buruz buru.