Je crois, Seigneur : tu es le Pain de vie
Sinesten dut, Jesus Ogi bizia,
Hor zarela gure maitez jautsia :
Sinesten dut, sinesten dut.
1 - Ni naiz, ni naiz biziaren ogia.
Ni hartzen nauena ez da goseturen.
Betiko bizia bere baitan baitauka,
Piztuko da nitan azken egunean.
2 - Huna ogi zuen maitez jautsia.
Hau jaten duena beti biziko da.
Nik eman ogia nere haragia da,
Munduaren bizitzerako emana.
3 - Nitan baita, hartan bainaiz ere ni,
Nitaratzen dena nitaz biziko da.
Hauxe da zerutik jautsia den ogia :
Egon nitan, egon nadin zuen baitan.