Le chemin de croix
1 - Pilatok manatu du ohoinen artean
Itzez tinki lotzeko Jesus gurutzean. (2)
2 - Sorbaldetan harturik bere gurutzea,
mendirat igaiten da Jesus Jaun maitea. (2)
3 - Lurrerat erortzen da Jesus, nekaturik.
Altxatzen laguntzeko ez da arimarik. (2)
4 - Agertzen zaio Ama nigarrez bidean :
Oi, zer zin eta minak bien bihotzean ! (2)
5 - Zimun Zirenekoa hartzen dute lagun :
Gurutzearen hartzen guk ikas dezagun. (2)
6 - Bekatorea, nun da zure urrikia ?
Jesusi garbi zazu minez arpegia. (2)
7 - Lurreko bekatuaren pisuaren haundiz,
Gurutze-pean Jesus erortzen da berriz. (2)
8 - Jerusalengo haurra, ez egin nigarrik,
Edo zure hobenez egizu bakarrik. (2)
9 - Hainbertze neke minez ahuldurik Jauna,
Hirugarren aldikotz hemen da etzana. (2)
10 - Guzien aintzinean jauntziak kendurik,
Jesus Jauna han dago arras lotsaturik. (2)
11 - Orai itzatu dute, zainak urraturik,
Hezurrak ateratuz beren ozketarik. (2)
12 - Gurutzean lotua, minek deseginik,
Hil da Jesus maitea gizonaren gatik. (2)
13 - Semearen gorputza jautsi dutenean,
Oi, zer ezpata daukan Amak bihotzean. (2)
14 - Hobira dutenean Jesusen gorputza
Itsaso samina da Amaren bihotza. (2)
15 - Jesus ona, ni gatik xutik itzatua,
Damu dut bihotzetik, barka bekatua. (2)