Croix du Christ, tu es notre salut !
Gora Zu Kurutzea
Hor da Salbatzailea. (2)
1 - Nun du munduak, nun du behar duen egia ?
Zuk bai, Jesus, diozu piztu hortik argia.
2 - Zu hil zinen guri hor maitasuna ixuriz,
Gu pitz gaiten, mundu hau zure iduri jarriz.
3 - Zur gain hortan dauzkatzu beso zabal zabalak :
Oi bil zatzu, Kristo, bil berex dauden guziak.
4 - Lur hau amets bat da, ta guk ez jakin noiz arte :
Odol saindu sainduak xoilki salba gaitzazke.
5 - Atzo hil zen hura, gaur zeru-lurren Errege.
Hari esker-on, aintza, beti ta betiere.
6 - Nigar, garrasi, su, min, hoin hits bada itxura,
Goazen, haren bidez joan, Jauna lagun zerura.