Jésus est ressuscité
Jesus baita berriz piztu berriz bizi :
Harek piztu behar gaitu, gu zerk izi ?
1 - Joan zen goizik hobiraino Madalena.
Harat zoan bihotz minak eremana :
Hor du xutik, hor du mintzo Jesus Jauna.
2 - “ Zoazi eta errozute anaieri :
Aita ganat orai naiz ni berriz ari,
Piztu behar fededunen aintzindari. ”
3 - Handik joan zen Madalena lorietan :
“ Jauna ikusia dut nik gaur goiz huntan ;
Horra Jesus Jaunak zer hitz erran dautan. ”
4 - Kanta Madalenarekin Alleluia !
Jesus hobi petik zaiku ateraia.
Munduz mundu Berri Ona gaur barreia.