Main dans la main, vers la lumière
Eskua luze luze dut, eskua zeru alde.
Eskual zabal zabalik han, Jauna zu baitzaude.
Eskua zuk eskurat har, joan gaiten bidez bide,
Joan gaiten eskuz esku bat, elgarren adixkide.
1 - Itsu bat itsu jarririk zen egoki.
Egin zuen oihu : Jesus eman argi !
Jaunak eskuz hunki eta sendo zen jeiki.
2 - Guk noiz baitugu gal-ordu, gal-irrisku
Egin laster oihu : Jesus eman esku !
Dei orduko zaiku etorriko amultsu.
3 - Heda eskua haur hilaren gainean :
Otoi, sendatua jauzi egin dezan.
Berriz dagon xutik, hartu zuen eskutik.
4 - Kasik itoa Petri lazten hasi da.
« Fede ttipikoa, zeren gatik duda ? »
Zion Jaunak erran, eskua luzatzean.