Seigneur, garde-nous dans la foi
1- Otoi ! Jainkoa, ez utz galtzerat
Euskal lurrean fedea.
Orroit zoin duzun maite mundua,
maite gu garen jendea.
Otoi ! Jainkoa, ez utz galtzerat
Euskal lurrean fedea.
2 - Gure gazteri eman Jainkoa,
Kristau fedean indarra.
Gaur ez ditela Jainko-gabekin
makur-biderat hek lerra.
Orai munduak baitu denetan
gizon kartsuen beharra,
Gure gazteri eman, Jainkoa,
Kristau fedean indarra.
3 - Auzo-herrien altxagarria
egin euskaldun herria.
Herra gaindituz, gaiten denak bat
mundu berrirat lehia.
Ager dakigun dena maitasun
Zutan den mundu berria.
Auzo-herrien altxagarria
egin euskaldun herria.