Éviter le mal, désirer le bien
1 - Zenbat jende munduan herrak berexiak,
Amodio deiari bihotzak hetsiak,
Zenbat jende, ontasun, gerlak errautsiak,
Indarra ta dirua denetan nausiak.
Eta guk, zer egin ? Zer egin elgarrekin ?
Eta guk, zer egin ? Zer egin Jesusekin ?
2. Miliunka badago munduan pobrea,
Bizitzeko ur, ogi, jauntzirik gabea .
Miseria sortzetik da heien zortea,
Aberatsen mundua, zer dute partea ?
3. Jainkoaren nahia gizonarendako,
Parabisu batean uros bizitzeko,
Gaixtakeriz gizonak berak egin uko,
Berritzeko bihotzak hil da Jesu Kristo.
4. Deitzen gaitu Jainkoak gutarik bakotxa,
Berritzera mundua girixtino gisa,
Amodioz beterik, zabalik bihotza,
Zerbitzari bezala, emanez bizitza.
5. Ikusirik badela hainbat behar mota,
Ezin gira gu egon begiak hetsi-ta,
Beharrean denari guk eskua bota,
Girixtino batentzat eginbide baita.