Prière à St Vincent, martyr
Jondoni Bixintxo,
Gure Patroin handia,
Beira gure Herria.
Deneri eman fede,
Joan gaiten zeru alde,
Jondoni Bixintxo.
1 - Denen Jainko den Jesusi
Hiltzeraino zaio josi.
Bere hiltzaileri nausi,
Zerua du ihardetsi.
2 - Eman du bere odola
Aitortuz fededun zela.
Guziak, hura bezala,
Fededun ager ditela.
3 - Haren gaitzeko fedeak
Argitu ditu jendeak.
Eskualdunen sinesteak
Xutik dauzkala etxeak.
4 - Dena zauri, etsaieri
Egiten zioten irri :
“ Sofritzea, zer da hori,
So eginez zeruari ” ?
5 - Jainkoari josiz geroz,
Nor daite beldur ala hotz ?
Sofritzeko amodioz
Nork ez luke aski bihotz ?
6 - Gure Jondoni Bixintxo,
Egon eskualduneri so.
Lur, mendi ala itsaso,
Orotan gabiltzan oso.
7 - Beharko dugunean hil,
Debrua gu-ganik ohil.
Jujamenduan ez ixil,
Denak gaiten zu-ganat bil.