I = Bazko, Bataioa – Pâques / Baptême I 21 - Alleluia entzuna dut Me voici, Seigneur Jésus Alleluia, alleluia, entzuna dut zure deia ! Alleluia, alleluia ! 1 - Huna Jesus nere baia, Alleluia ! alleluia ! Zu zaitut Jaun zu anaia, Alleluia ! alleluia ! 2 - Ez dut beldur nik etsaia, Alleluia ! alleluia ! Nitaz fede gaur barreia, Alleluia ! alleluia ! 3 - Hau da poza poz nasaia, Alleluia ! alleluia ! Heda bedi bazko deia, Alleluia ! alleluia ! I 39 - Apostoluak mendi gainean Sur la montagne, devant ses disciples, Jésus monte vers le Père Herriz-herri joan Orotan heda Berri ona. Orai zeruan Denen Jainko da Kristo Jauna. edo : Kristo sartu da zeruetan : Gauden kantuz bat lorietan, Kristo baitan. Aitaren ganat zaiku igan, Dagon argirat gu bil gaitzan. 1 - Apostuluak mendi gainean Jesusek bildu zituen ; Han azken hitzak erran orduko, Aitaren ganat igan zen. 2 - Jaunak eskuak altxatu eta benedikatu zituen ; Igan zenean hek Hari beha, zeru aldera bazauden. 3 - “Galilearrak, zergatik ote zerurat egon horrela ? Berriz etorri behar zaitzue, egun igan den bezala”. I 14 - Arropa xuri ederra Pâques : revêtons-nous du Christ Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia. 1 - Arropa xuri ederra Jaun onaren ohoretan, Jende onak jauntz dezagun bozkarioz Bazkoetan. 2 - Atera garenaz geroz etsaien eskuetarik, Jainko-Gizonak tuela eskerrak guzietarik. 3 - Haren gorputz sakratua, hilik lantzaz zilatua, Aldarean da bizia Jaunari kontsekratua. 4 - Kristo da gure Bazkoa, bildots nota gabekoa, Gure gatik Gurutzean sakrifikatu Jainkoa. 5 - Kristo pizten den ordutik Ifernua da zerratzen, Eta gure fagoretan Parabisua zabaltzen. 6 - Betiereko loria eman bekio Aitari, Seme hilik piztuari, Izpiritu Sainduari. I 02 - Bazkotako Bildotsari (Victimae paschali) Le Christ, mon espérance, est ressuscité Bazkotako Bildotsari kantuz has, fededunak. Ardientzat Bildotsa, bekatorentzat Kristo hil da gu baketuz Aitarekin. Hiltze ta biziaren gudu miresgarria : Bizien nausia hilik bizi. “Errazu, Maria, nun zer duzun ikusi ?” “Bizi denaren hobia, eta piztu Kristoren loria. Aingeruak eta hil-oihalak lekuko. Piztu da Kristo, pitz gaiten : Galilean zuen beha dago.” Zinez Kristo piztu zaiku, Hiletarik piztu : Nausitu Errege, Guri barka. Amen. Alleluia. I 23 -Besta eder huntarat Allons dans la joie vers le Seigneur Besta eder huntarat, goazen oro betan Sar bedi bat bedera alegrantzietan ! Bataioa 1 - Haurño hunen (hauen) gatik gaur gaiten alegera : Lehen aldiz baita (dira) jin Jaunaren etxera. 2 - Hurbil gaiten, anaiak, Bataio-harrira Jainkoaren semeak hemen sortzen dira. 3 - Hunen (hauen) Herri berria gare orai denak. Entzun zazu, Jauna, zuk, esker beroenak. 4 - Horra kristau gazte bat Jaunaz xertatua : Bihar izan gaiten gu hunen sustengua. Lehen kominioneko 1 - Iratzar haur maiteak, bihotzak prepara Zuen Jainko Jaunaren errezebitzera. 2 - Hau da egun ederra argitu zaukuna : Gure gana jiten da Salbatzaile Jauna. 3 - Diotzogun Jesusi eman oraidanik Esker on, amodio, bihotzen erditik. 4 - Zato, bai, har gaitzazu, zureak gaitutzu, Gur’egoitza zurekin egin nahi dugu. 5 - Bainan flako baigira, zuk azkar gaitzazu : Zurekin nahi gira, begira gaitzazu. I 34 - Bizirik zaitugu Tu es vivant, Seigneur Jésus Bizirik zaitugu Jesus Jauna Zu betiereko zoriona. 1 - Bizirik zare, Alleluia, Atzo eta egun ere Atzo eta egun ere bihar eta betiere Bihar eta betiere, Alleluia. 2 - Bizirik zare, Alleluia, Jainko Aita den gain hartan Jainko Aita den gain hartan, eta gure bihotzetan Eta gure bihotzetan, Alleluia. 3 - Pitz gaiten denak, Alleluia, zuri Jauna gure lanak Zuri Jauna gure lanak, lur huntako gure minak Lur huntako gure minak, Alleluia. 4 - Zeru-lurretan, Alleluia, denek hartzen ari dute Denek hartzen ari dute Kristo zure begitarte Kristo zure begitarte, Alleluia. I 6 - Dugun orok kanta Chantons la merveille : Christ est ressuscité Alleluia ! Dugun kanta Hiletarik piztu Jauna. (bis) 1 - Dugun orok egun kanta Mirakuilu handiena Garraiturik herioa Piztu da Jesus Jainkoa 2 - Argia gabe zoin lehen Jin ziren Mari-Madalen Eta bertze Maria bat Hobiaren ikusterat 3 - Emazteak hel orduko Hil-hobia hutsik dago... Deika dabil Madalena : Otoi, otoi, nork du Jauna ? 4 - Huna Jauna piztu dela Berak hitz-eman bezala. Ainitzek dute ikusi. Ospe betikotz Jesusi. I 18 - Fededunak, bozkario (O Filii) Réjouissons-nous, Christ est ressuscité 1 - Fededunak, bozkario. Piztu zaiku Jesu Kristo. Erregeri laudorio : Alleluia. 2 - Argitzen hasi orduko Emazteak heldu zaizko, Gorputzaren gantzutzeko. Alleluia. 3 - Lur-peari jali zaio Hil-hobian hil zagona, Lurpeari jali zaio Jesus Jauna. 4 - Laztu dire Jaunari so, Ihesi joan zaintzaleak ; Laztu dire Jaunari so Zeru-lurrak. 5 - Madaleni berak dio : Bizirik naiz, oi Maria. Madaleni berak dio : Bozkaria. 6 - Joanes laster dohakio Petrirekin hobiari, Joanes laster dohakio Piztuari. 7 - Jesus tanpez mintzo dago Apostoluen erdian, Jesus tanpez mintzo dago Afarian. 8 - Tomasi agertzen zaio : Huna nere bortz zauriak ; Tomasi agertzen zaio : Hunki nezak. 9 - Zoriona gaur dario Kurutzeko odolari, Zoriona gaur dario Nigarrari. 10 - Piztuari laudorio. Jainkoari amodio Guzieri bozkario Alleluia. I 32 - Gogoan har Souviens-toi de Jésus Christ Gogoan har, Jesu Kristo hiletarik piztua, Sekulako gure indar eta salbamendua. 1 - Zurekin bagira gu hiltzen, Zurekin gira biziko. Zurekin badugu jasaiten, Zurekin Jaun eta Jainko. 2 - Zu baitan gaitzak eta minak, Zu baitan poz atseginak. Zu baitan bihotzen geroa, Zu baitan amodioa. 3 - Zu baitan grazien betea, Zu baitan gure bakea Zu baitan ospea, zerua, Zu baitan salbamendua. I 41 - Gurekin egon Reste avec nous, Seigneur Gurekin egon gurekin Jauna Oraino dugun hitz egin Heldu da gaua ilun iluna Gurekin egon gurekin. 1 - Zertaz mintzo zinezten bihotz ilun Ibiliz hola bihotz ilun ? Hara Jerusalemen heren egun Jesus hil dela heren egun. 2 - Gutarteko jendeak bizi dela Omen dabiltza: bizi dela. Gizon zentzugabeak, zoin epela Zuen bihotza zoin epela ! 3 - Kristok behar zituen jasan behar Horiek oro jasan behar. Piztu eta zadien ospean sar Betiereko ospean sar. 4 - Emauzeko bidean bihotza su Ez ote ginen bihotza su ? Jesus mintzo zenean, hain dohatsu Hari ginauden hain dohatsu. I 7 - Hau da eguna Voici le jour que fit le Seigneur : Christ est ressuscité Hau da eguna, Jaunarena, Gaur piztu baita Jesus Jauna. Alleluia. Alleluia. Alleluia. Alleluia. 1 - Zabalik dago, Bazko goizean, hilhobia. Piztu da Kristo, diren guzien iduzkia : Alleluia. 2 - Bekatuaren ilunbetarik piztu gaitu Eta mundua garbi dirdirez du berritu : Alleluia. 3 - Gizon guzien bihotzak ditu argiz bete, Ifernutarrek orai indarrik ez baitute. Alleluia. 4 - Jainko Aitaren eskuin aldean agur, Kristo, Oren beltzetan gu laguntzerat otoi, zato : Alleluia. I 4 - Hilen artetik Christ est ressuscité d'entre les morts Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia, Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia, Hil eta Kristo jeiki da jeiki... Nausi da nausi, osoki. 1 - Hilen artetik jeiki naiz jeiki, Zuekin berriz egoiki.Hilen artetik jeiki naiz jeiki, Gaur nausitu naiz osoki. 2 - Gaur zeru lurrak ditut gorputza : Sor dadin hetan Eliza. Gaur zeru lurrak ditut gorputza : Ni aintzindari dabiltza. 3 - Noiz dire denak niganatuko, Ni hartuz argi, ni Jainko ? Noiz dire denak bateratuko, Bozkariotan betiko ? I 10 - Gizon egin Jainkoari / Hor da Kristo Christ est parmi nous, il était mort, il est vivant Gizon egin Jainkoari Agur, ospe, laudorio. Jesu Kristo Erregeri Esker, otoitz, amodio.(2) Edo Hor da Kristo gutartean : hil zen eta bizi baita. Bai piztu da, piztu gaitzan : nor geroaz beldur izan ? (2) 1 - “ Piztea ni naiz eta Bizia, ni biziaren Ogia. Nik hazi-eta erabilia : geroko gizon berria ”. 2 - Garraitua du Kristok hiltzea, munduak zaukan gaizkia. Ezarria du Bazkoz, piztean, gu baitan goiko argia. 3 - Gurekin, bainan ixil ixila, bidean Jesus dabila. Emauzeko biak bezala, argi ta susta gaitzala. 4 - Zeruko Aita gorets dezagun bai eta Jainko Semea. Azkartu beza gutan gau-egun Izpirituak fedea. I 49 - Ikusi dut J'ai vu l'eau vive jaillir du Coeur du Christ Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia ! Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia ! 1 - Ikusi dut ur bizia, Kristo bihotz iturria. Nor ez hartan ikuzia, salba eta bozkaria ? 2 - Ikusi dut iturria ibai zabal bilakatzen Jainko semek zer loria ! Salbaturik poz gaitezen ! 3 - Ikusi dut gaur tenploa guzieri zabaldua. Kristo berriz nausi doa, sahetsean zauritua. 4 - Ikusi dut Kristo Jauna goiko bake, gutaratzen. Hari dagon fededuna, salbatuz da kantuz joanen. I 8 - Ilunbetarik atera gaitu Christ est vivant ! Il nous a arrachés aux ténèbres Alleluia, alleluia ! Bazko besta zoin alaia ! Alleluia, alleluia ! Kristo xutik ateraia ! Alleluia, alleluia ! Entzun gaur Bazko deia ! 1 - Ilunbetarik atera gaitu : Bazkoz Aitari eskerrak ! Lurpetik egin jauzi ta kantu, Jauz itsaspetik, hezurrak : Alleluia, alleluia ! 2 - Bere Kristoren argirat gaitu Aitak ereman beharrak. Itsas-lurretan baititu sartu Denak pizteko indarrak : Alleluia, alleluia ! 3 - Arin ditzala gaurko berriak, Doluak eta nigarrak : Argi ditzala denen begiak Bazko goizaren ederrak : Alleluia, alleluia ! 4 - Mundu berrian, zeru berrian Dirdir daudela izarrak !“ Argi beterat denak batean Goazen emanez eskerrak : Alleluia, alleluia ! I 17 - Jainkoaren populua gu Peuple de Dieu, en marche vers sa Patrie Jainkoaren populua gu Elgarrekin joanen gira Maiz guduan, beti fedean, Hitzeman daukun Herrira. 1 - Zinai bazter idorretan Herra gaixtozko lurretik urrun, Mundu berriko esperantzan Zoan Izrael, Jauna, zu lagun. 2 - Orai diren jendaiek ere Dute beren zorion ametsa : Heien bihotzen betetzaile Ager dadila beti Eliza. 3 - Gaizkitik gure libratzeko Salbatzailea jin zen mundura : Harekin urus izaiteko Goazen, lur hunen bidez, zerura. 4 - Jesus Jaunak erran bezala Haren Erresuma baigirade : Guri esker ukan dezala Zeru-gostu bat lur hunek ere. I 42 - Jesus baita berriz piztu Jésus est ressuscité Jesus baita berriz piztu berriz bizi : Harek piztu behar gaitu, gu zerk izi ? 1 - Joan zen goizik hobiraino Madalena. Harat zoan bihotz minak eremana : Hor du xutik, hor du mintzo Jesus Jauna. 2 - “ Zoazi eta errozute anaieri : Aita ganat orai naiz ni berriz ari, Piztu behar fededunen aintzindari. ” 3 - Handik joan zen Madalena lorietan : “ Jauna ikusia dut nik gaur goiz huntan ; Horra Jesus Jaunak zer hitz erran dautan. ” 4 - Kanta Madalenarekin Alleluia ! Jesus hobi petik zaiku ateraia. Munduz mundu Berri Ona gaur barreia. I 37 - Jesus Jaunak ziolarik Quand il disait à ses amis : "Je suis le chemin, la vérité et la vie" 1 - Jesus Jaunak ziolarik : “ Bidea ni naiz bakarrik ” (2) Gu ibili gira errebelaturik Bainan egun, alleluia, Piztu zaiku argia hobitik. Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2) 2 - Jesus Jaunak ziolarik : “ Hor naiz, ez izan beldurrik ”, (2) Gu ibili gira guhaur lotsaturik Bainan egun, alleluia, Piztu zaiku Loria hobitik. Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2) 3 - Jesus Jaunak ziolarik : Ez segi artzain faltsurik ”, (2) Gu ibili gira heier fidaturik Bainan egun, alleluia, Piztu zaiku Egia hobitik. Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2) 4 - Jesus Jaunak ziolarik : “ Beira zaizte bekatutik ”, (2) Gu ibili gira herraz sumindurik Bainan egun, alleluia, Piztu zaiku Bakea hobitik. Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2) 5 - Jesus Jaunak ziolarik : “ Nitan egon bat eginik ”, (2) Gu ibili gira bekatuan hilik Bainan egun, alleluia, Piztu zaiku Bizia hobitik. Alleluia, alleluia, bizi da Jesus.(2) I 33 - Kristo bizi da Christ est vivant ! Kristo bizi da bizi Lehen, orai, beti. Edo : Kristo bizirik zaude, Nausi mendez mende. 1 - Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu, Loan daudenetarik lehen bizi-fruitu. Berak heriotzea piztuz du garraitu 2 - Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu, Eta heriotzea piztuz errautsi du. Nun duk, heriotzea, hire garraitzea ? 3 - Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu. Beti, Kristoren bidez, esker eta kantu, Guri Jainkoak baitu eman salbamendu. Sagara ondoko gorets kantua : Kristo guretzat hila, guretzat emana Horra hor zaitugula osperat igana Erran bezala, Kristo, berriz ere zato. I 03 - Kristo Jauna piztu da ! Christ est ressuscité ! 1) “A”, “C” urtetan Kristo Jauna piztu da, Gu ere pitz gaitzan. Bihotz barnez gaur alda : Hor da Kristo Mezan. 1 - Norbeit zagon hor beha argi-urratzean, Harek : “Bota sarea” baitzioten erran, Ausarkian zituzten arrainak atxeman... Kristo Jauna zuten hor itsas-bazterrean. 2 - “Jauna da bai, Jauna da ! “ aditzearekin, Itsas-urerat zuen Petrik jauzi egin : Lehen bai lehen berritz egon ahal zadin Hiletarik piztu den Kristo Jaunarekin. 3 - Su bat Jaunak piztua bazen leihorrean, Arrainak ezartzeko suaren gainean. Hurbildu zen erranez : “Zatozte eta jan. “ Hartu zuen ogia eta berak eman. 2) “B” urtean Kristo Jauna piztu da, Gu ere pitz gaitzan. Bihotz barnez gaur alda : Hor da Kristo Mezan. 1 - “Zertaz mintzo zinezten bidean hoin ilun” ? - “Jesus hila dutela nork ez du nork entzun ? Kurutzean hil dela orai hiru egun. Alta ! zer esperantza hartan izan dugun”... 2 - “Zuen ilunduratik fedeaz iratzar : Profetek aipatuak gogoan berritz har. Ez ote zuen Kristok hori jasan behar, Garraituz eta piztuz ospean zadin sar.” 3 - - “Zaude, Jauna, gurekin, iluntzen ari du. Orai dugu zurekin ogi jan ordu. Behar gaitutzu, Jauna barnetik lagundu : Ogia janik dugun bidean kar saindu.” I 38 - Kristo, zuri Gloire à Toi, Christ ressuscité ! Kristo, zuri kantu berri ! Alleluia, alleluia ! 1 - Jainkoa Jainko. Egin herriz herri kantu berri. Bekatu, herio eta ifernuko indarrari Nausitu baitzaio : Agur, laudorio Kurutzeari. 2 - Huna eguna. Piztu zaiku Jauna : bozkario ! Bekatu, herio eta ifernuko indarrari Nausitu baitzaio : Agur, laudorio Kurutzeari. 3 - Denek utzia izan zen harria da gaur nausi : Zu, Kristo, jaunen Jaun, oroz goragoko amodio, Bai izan munduan eta sekulako guzien Jainko. 4 - Guretzat Jaunak egin dituenak miragarri, Zu, Kristo, jaunen Jaun, oroz goragoko amodio, Bai izan munduan eta sekulako guzien Jainko. I 16 - Kristorekin guk Un seul Seigneur, une seule foi, un seul Dieu ! Kristorekin guk ber fedea,bataio bera, bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guzien Aita. 1 - Gorputz batean, menbroz ainitz, bihotzez bat Izpiritua bat eman dauku Jainkoak : Hortakotz gora diogu : 2 - Erakusten du hau dela gure bidea Egin dezagun batasun eta bakea. Hortakotz gora diogu : 3 - Deituak gaitu eta geroztik gabiltza Hedatu nahiz, Jesus, zure esperantza. Hortakotz gora diogu : 4 - Deituak gaitu bere desira beroan Gu, haren gorputz izan orai-ta zeruan. Hortakotz gora diogu : I 22 - Ni naiz mahats ondoa "Je suis la vigne et vous les sarments." Nitan zaudezte nitan eta ni zuetan : Alleluia, alleluia. Fruitu dezagun eman mundu zabalean : Alleluia, alleluia. 1 - Ni naiz mahats ondoa, dio Kristo Jaunak, Ni naiz mahats ondoa, zuek aihenak. 2 - Fruitu ekarriko du, Kristo Jaunak Fruitu ekarriko du nitan dagonak. 3 - Nitaz berex, ezin nihork deusik egin : Zuen lagun nabilan, egon nerekin. 4 - Elgar maita zazue : dena hortan baita. Zuen maitez hil bainaiz, elgar bai maita. I 01 - Oi gau Saindua Nuit Sainte, nuit lumineuse, nuit de Pâques Oi gau Saindua, dohatsua, Bazko-Argiak argitua ! Garraitua da bekatua ! Oi Gau saindua, pitz mundua ! 1 - Oi Gau saindua, pizgarria, Dohakabeak bozkaria ! Gaur Bazko dugu, hau loria ! Hil-harri petik zer argia ! 2 - Bazko-gauan da libratua Dena lokarri zen mundua. Jesusek, piztuz, hau loria ! Errautsia du ifernua. 3 - Bazko-gauan da eskainia Jaunaren Bildots hain garbia ! Haren Odolak, hau loria ! Garbitua du lur guzia. 4 - Oi Bazko-Argi gaur piztua, Mundutik haiza bekatua. Zeru-lurretan, hau loria ! Gaur izan zaite agurtua. 5 - Oi Bazko-Argi distiranta, Jainkoa-ganat denak susta, Mundu guzian, hau loria ! Orok dezaten elgar maita. I 31 - Piztu da Kristo Christ est ressuscité ! Alléluia ! Piztu da Kristo, Alleluia ! Gu baitan dago, Alleluia ! 1 - Jainkoak baitu gaur Kristo piztu, Alleluia ! Bere indarraz piztuko gaitu, Alleluia ! Alleluia ! 2 - Gure gorputza baitu egoitza, Alleluia ! Orai berekin gaitu bat egin. Alleluia ! Alleluia ! 3 - Gorputza dugu Kristoren menbro, Alleluia ! Erosi gaitu zinez kario, Alleluia, Alleluia ! 4 - Jaunari kanta : Goresmen eman, Alleluia ! Bai bihotz eta bai gorputzean, Alleluia, Alleluia ! I 15 - Piztu da lorios Le Christ ressuscité est entré dans la gloire du Père 1 - Piztu da lorios Jesus hilen artetik Igan bitorios Zerurat gure gatik. Alleluia, Bazkoz Kanta bihotzetik Hor atera zaikulakotz hats berria hil-hobitik. 2 - Jesus piztua-ta Zer da gure bizia Ezin elgar maita Herra eta hisia. Zenbat gizon ezta Hau horren etsaia. Hil jeiki denari galda Gaitz ororen sendagia. 3 - Dena lano zakar Baita beraz aldia Nork du piztu behar Mundu huntan argia ? Jauna, zure pindar Da kristau herria Zuk emaguzula indar Sort dezagun lur berria. 4 - Jesusekin bizi Holako esperantzak Gu eta ainitzi Susta bitza bihotzak Berdin maitez utzi Oro Jesusentzat Nork bere hura ahantziz Bat bederak besterentzat. I 36 - Piztu zaigu Le Seigneur est ressuscité pour nous sauver Piztu zaigu gure Jauna gu salbatzeko, Gu ere piztuko gira berarekin betiko. 1 - Gau ilunak ez gaitu gu beldurtzen Badatorrelako eguna : Hasarreak ez gaitu gu bultzatzen Badugulako maitasuna. 2 - Laster joanen da gauen iluna, Laster joanen hasarrea ; Badator argitan mundu berria, betiko maitasunezkoa. J 6 - Salbatorez Jésus monte auprès du Père Salbatorez Jesus ona Zira zeruratua Zu Semea, Aita gana Ospe, aintzan sartua Bainan duzu hitzemana Izpiritu Saindua. 1 - Zer zaudezte izarreri so eta so Zuen lana haundia da gaur hasteko Egun batez etorriren naizeneko. 2 - Gizonaren Semea gaur ixiltzean Mintza zuek eta mintza Galilean Bataiatuz nor daiteken gal-bidean. 3 - Berri ona zabaltzeko herrieri Manua da gaur emana hamekeri Jendaldeak egin diten mundu berri. 4 - Nik Jesusek deratzuet utzi hitza Ukaikeko dizipulu kar bortitza Hor da gazta, hor bizia, hor Eliza. 5 - Ez ereman bi soineko, eta moltsa Zeren beldur zaizte edo zertaz lotsa ? Horra heldu Izpiritua kuraiosa. I 35 - Zuk duzu, Jauna Seigneur ressuscité, tu as vaincu la mort Zuk duzu, Jauna, garraitu heriotza Dirdirarazten duzu betiraunez bizitza. 1 - Piztu da Jauna, hilen artetik, herio-loan zaudenetarik lehen piztua. Bizitzak garaitu du heriotza. 2 - Piztu da Jauna hilen artetik. Nun duk, herio, hire garaipena ? Bizitzak garaitu du heriotza. 3 - Piztu da Jauna hilen artetik. Gorets dezagun Jainko salbatzailearen aintza. Gorets dezagun Aita, Kristo Jauna baitan. I 5 - Zure ganat Le Christ nous fait entrer dans la vie en plénitude Zure ganat, Jainkoa, goazi, zuri esker bizi. Behar gaitu bizi osorat Kristok helarazi. 1 - Zure bihotz olde batean Egin duzu lehen gizona, Zurekilan ezagut dezan Goiko zoriona. 2 - Lurrekoa baita gizona, Ez daiteke bizi betiko. Bera gizon egin da Jauna, Egin gaitzan Jainko. 3 - Kristorekin gaindi ditzagun Minak eta heriotzea. Segur gira, Kristo, zu lagun, Bizirat heltzea. 4 - Gure beha zauden Argian, Ez da deus min, ez da deus lano. Gaiten denak fedeaz igan Bizi beteraino,