Recherche

A = Meza haste – Chants d’entrée

A 17 - Urrikal Jauna

Seigneur, prends pitié
 
1 - Munduaren deiak entzun,
otoi, gu ganat beha :
Urrikal, Jauna, urrikal, Jauna.
Zu gure Salbatzailea :
Urrikal, Jauna, urrikal, Jauna !
Lur guzirat gu bidez heda fedea :
Urrikal, Jauna, urrikal, Jauna,
Urrikal Jauna !
 
2 - Gizon guzien Aita :
Urrikal, Jauna, urrikal, Jauna.
Zuk pairatuaz orroitu eta :
Otoi, gutaz urrikal.
Guziek dezagun elgar maita :
Otoi, gutaz urrikal, Jauna.
 
3 - Lurretik zuri oihuz gaude :
Urrikal, Jauna, urrikal, Jauna.
Jar, otoi, beti gure alde :
Urrikal, Jauna, urrikal, Jauna.
Argi Eliza mendez-mende :
Urrikal, Jauna, urrikal.

A 36 - Jaun ta Salbatzaile

Je crois en Toi, Seigneur, notre amour et notre espérance
 
1 - Jaun ta Salbatzaile, zu nor zaren
Nork nau zuhauk baizik, argituren.
Jaun ta Salbatzaile, Jaun bai zeru-lurren
Bai zu zaitut, Jesus, nik sinesten.
 
2 - Gu hain maitez Jesus jin zen-eta
Zer du Berri Ona, mintzo baita :
“ Hel, hel zeruari, han da zuen Aita,
Haur hok maita Jauna, elgar maita. ”
 
3 - Lur hau askorentzat zoin den latza.
Hanbat etsimendu, hanbat lotsa !
Zu bait zaude Jainko on eta aberatsa
Zu, Jaun ona, zaitut esperantza.
 
4 - Ni har, otoi, Jesus, har ni hurbil
Har ni zerbitzari, ni har mutil.
Zuk dei egin-eta, nun ba ihes ibil ?
Nun den Erreinua, han bai gu bil.

A 30 - Dezagun kanta

Chantons notre joie, Jésus s'est livré pour nous
 
Bai bihotzaren erditik dezagun kanta gogotik. (bis)
 
1 - Dezagun kanta gogotik :
Gaiten guziak bozkaria.
Gure salbatzea gatik,
Jesus, eman duzu bizia.
 
2 - Dezagun kanta gogotik :
Zure odol preziatua
Ixuri duzu gu-gatik :
Zaite, o Jesus, laudatua.
 
3 - Dezagun kanta gogotik :
Beti zaitugu laudatuko,
Gauza guzien gainetik,
Jesus, zaitugu maitatuko.

A 42 - Jesus Jauna, jos gu Zuri !

Seigneur Jésus, rends-nous semblables à toi !
 
Jesus Jauna, jos gu Zuri :
Gaiten bilaka Zu iduri.
Aita beraren nahi sainduan ari,
Denak anai goazen Zu aintzindari!
 
1 - Zure ganat gaiten gu joan,
Abraham joan bezala :
Sinesteak zutara gaitzan
Eman goiahala.
 
2 - Fededunak segur baitu
Zutaraino heltzea,
Nekez neke bai mortuz mortu
Goazen Zuri beha.
 
3 - Bekatutik gau eta egun
Libratzeaz egarri,
Deika gaude eman zaguzun
Bihotz-gogo berri.
 
4 - Oraidanik dugun goza
Zure begitartea,
Ilunbetan dugun bihotza
Fede suz betea.
 
5 - Gure lagun bidez bide
Dabila Maria,
Bermatzean zeruko alde
Gaiten bozkaria.
 
 

A 31 - Goazen Mezarat

Accueillons la Parole de Dieu, le Pain de la vie
 
Goazen Mezarat
Goazen Jainkoaren ganat.
 
1 - Jainkoaren Hitza
Dadin guri mintza.
 
2 - Guzien emaitza
Dadin bilaka Kristoren eskaintza.
 
3 - Ogi bera denek janez,
Denak gauden bat bihotzez.

A 48 - Bihar mundu berriak

Un monde nouveau
 
Bihar mundu berriak
Gure haurrei so eginen du : hel ba !
Eliza bizi bati oro deiez dei.
Berri hura gurekin gaur hasten da.
 
1 - Herrietan munduz mundu oro ari aldatzen.
Jesusek egun hau erran du : « Haurrak, beldurra ken ! » 
 
2 - Anai batzu nork ez ikus : ez jakin nori fida ?
Lagun faltan gure aiduruz, sua hor, Kristo da !
 
3 - Gazte ala adineko, Zinodo eta biltzar,
Zeruari dugun lurra jos, bide hobeak har.
 
4 - Hotzegiak ote ginen gure zaharkeriaz !
Nola Hitza berritzaile den, lurrak gu gaitu gatz.
 
5 - Zerbitzari beharretan, Elizak deia dakar :
Bakotxak eginez bere lan, barne gaitela jar.
 
6 - Familian gauden suhar oraiko molde berriz.
Jesus bera da maitasun, kar ; Kristo etxean pitz.

A 32 - Egünko besta handi

En ce jour de fête, chantons le Christ
 
Egünko besta handi eta eder huntan,
Oi zer bozkarioa gure bihotzetan  !
Dügun orok batian kanta lorietan
Jesus dela laudatü menderen mendetan.
 
Dela benedikatü zelü gorenian,
Maithatü, adoratü ostia saintian !
Hari gure bihotzak bizian, hilian,
Harenak izateko eternitatian.
 
Zuri ere, Maria, gure uhuriak !
Zuri amodiua, zouri esker hunak !
Gomendatzen deitzügü bai gure büriak,
Bai gure etxekuak et’adixkidiak.
 

A 61 - Jainkoaren Bildotsa...

Agneau de Dieu
 
Jainkoaren Bildotsa,  Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
                        Urrikal Jauna. (2)
                        Emaguzu bakea.
 
1 - Jainkoaren Bildotsa, zure gorputza emaiten daukuzu : gure bizia !
2 - Jainkoaren Bildotsa, hiltzea garraiturik, xutitua : gure piztea !

A 33 - Artzain ona

" Je suis le Bon Berger "
 
1 - Artzain ona mortuz mortu dabila,
Galdua den ardiaren bila..
Goazen deika, Jesus Jauna bezala :
Artalderat denak doatzila.
 
Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.
Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.
 
2 - Zenbat gazte argi bila dabiltzan,
 Ez jakinez nola nun zer izan...
 Sar ditela gurekilan Elizan,
 Jesu Kristok argiz bete ditzan.
 
3 - Bekatuak zoin maiz ari dituen
     Batasunak, familiak hausten...
     Denek berriz batetara gaitezen,
     Dugun ezar Jesu Kristo lehen.
 
4 - Bazterretan zenbat herra den sortu :
     Haurrideak etsai egin ditu :
     Hastiatuz, ez elgarri egin tu ;
     Elgar maitez, denek egin kantu.

A 64 - Sinesten dut

Je crois en Dieu
 
Sinesten dut, sinesten dut, Jauna,
Sinesten dut.
 
1 - Sinesten dut Jainko Aita botere guzia duena baitan,
zeruaren eta lurraren kreatzailean.
 
2 - Sinesten dut Jesu Kristo, haren Seme bakar gure Jauna baitan,
Maria Birjina ganik sortua, pairatu eta ehortzia izan dena,
hiletarik piztua, Aitaren eskuinean jarria.
 
3 - Sinesten dut Izpiritu Saindua baitan,
Eliza katoliko sainduan, sainduen partaliertasunean,
bekatuen barkamenduan, haragiaren piztean, betiereko bizian.
 

A 34 - Zu gabe, Jesus, nora … ?

Seigneur, tu as les paroles de la vie
 
Zu gabe, Jesus, nora joango gira gu ?
Zuk betiko bizitzako hitzak, Jauna, ditutzu.
 
1- Zu gure maisu zaitugu,
zu gure gidari,
zure hitza guretzat
indar eta argi.
 
2 - Zure hitzez berriztatzen
guk zure opari,
zure hitzez bihurtzen
zu gure janari
 
3 - Maitasunezkoa dugu,
Jauna, zure hitza,
zu zaitugu egia,
bidea, bizitza.
 

A 66 - Saindu

Saint, saint, saint...
 
Saindu, Saindu, Saindu,
Saindu zira, Jauna, saindua !
 
Diren guziak, zuk eginak dituzu, Alleluia !
 
Benedikatua da Jaunaren izenean datorrena, Alleluia !
 

A 35 - Goazen elkarturik

Ensemble, marchons dans la lumière de la foi
 
Goazen elkarturik
Piztuta fedea
Argitan zabalik
Maitasun bidea.
 
1 - Entzun dezagun apaltasunez,
Entzun dezagun Jaunaren hitza,
Haren hitzetan gure argia,
Gure indarra, gure bizitza.
 
2 - Gurekin dugu, maisu ta lagun,
Gurekin dugu, gurekin Jauna,
Egin dezagun zuzentasunez
Ta maitasunez harek errana.
 
3 - Zuzentasunez egin dezagun
Maitasun bide zabal argia,
Gure anaiak lagunduz beti,
emanez eskua ta ogia.

A 67 - Aintza zuri Jauna

Gloire à toi, Seigneur, maître de l'Univers !
 
Aintza zuri Jauna
Zeru lurretan zaudena.
 
1 - Agur gorespen zuri Jaun Goiko Aitari
Zerukoak iduri, gu hemen kantari.
 
2 - Gorespen zuri ere, Jainkoaren Seme,
Ahaltsu bezain xume, Jaun eta langile.
 
3 - Izpiritu Saindua, guziz amultsua,
Bero zazu mundua, heda zure sua.