Recherche

I = Bazko, Bataioa – Pâques / Baptême

I 01 - Oi gau Saindua

Nuit Sainte, nuit lumineuse, nuit de Pâques
 
Oi gau Saindua, dohatsua,
Bazko-Argiak argitua !
Garraitua da bekatua !
Oi Gau saindua, pitz mundua !
 
1 - Oi Gau saindua, pizgarria,
Dohakabeak bozkaria !
Gaur Bazko dugu, hau loria !
Hil-harri petik zer argia !
 
2 - Bazko-gauan da libratua
Dena lokarri zen mundua.
Jesusek, piztuz, hau loria !
Errautsia du ifernua.
 
3 - Bazko-gauan da eskainia
Jaunaren Bildots hain garbia !
Haren Odolak, hau loria !
Garbitua du lur guzia.
 
4 - Oi Bazko-Argi gaur piztua,
Mundutik haiza bekatua.
Zeru-lurretan, hau loria !
Gaur izan zaite agurtua.
 
5 - Oi Bazko-Argi distiranta,
Jainkoa-ganat denak susta,
Mundu guzian, hau loria !
Orok dezaten elgar maita.
 
 

I 34 - Bizirik zaitugu

Tu es vivant, Seigneur Jésus
 
Bizirik zaitugu Jesus Jauna
Zu betiereko zoriona.
 
1 - Bizirik zare, Alleluia, Atzo eta egun ere
Atzo eta egun ere bihar eta betiere
Bihar eta betiere, Alleluia.
 
2 - Bizirik zare, Alleluia, Jainko Aita den gain hartan
Jainko Aita den gain hartan, eta gure bihotzetan
Eta gure bihotzetan, Alleluia.
 
3 - Pitz gaiten denak, Alleluia, zuri Jauna gure lanak
Zuri Jauna gure lanak, lur huntako gure minak
Lur huntako gure minak, Alleluia.
 
4 - Zeru-lurretan, Alleluia, denek  hartzen ari dute
Denek  hartzen ari dute Kristo zure begitarte
Kristo zure begitarte, Alleluia.

I 02 - Bazkotako Bildotsari (Victimae paschali)

Le Christ, mon espérance, est ressuscité
 
Bazkotako Bildotsari
kantuz has, fededunak.
 
Ardientzat Bildotsa,
bekatorentzat Kristo
hil da gu baketuz Aitarekin.
 
Hiltze ta biziaren
gudu miresgarria :
Bizien nausia hilik bizi.
 
“Errazu, Maria,
nun zer duzun ikusi ?”
 
“Bizi denaren hobia,
eta piztu Kristoren loria.
 
Aingeruak eta
hil-oihalak lekuko.
 
Piztu da Kristo, pitz gaiten :
Galilean zuen beha dago.”
 
Zinez Kristo piztu zaiku,
Hiletarik piztu :
Nausitu Errege,
Guri barka.
Amen. Alleluia.
 

I 35 - Zuk duzu, Jauna

Seigneur ressuscité, tu as vaincu la mort
 
Zuk duzu, Jauna, garraitu heriotza
Dirdirarazten duzu betiraunez bizitza.
 
1 - Piztu da Jauna, hilen artetik,
herio-loan zaudenetarik lehen piztua.
Bizitzak garaitu du heriotza.
 
2 - Piztu da Jauna hilen artetik.
Nun duk, herio, hire garaipena ?
Bizitzak garaitu du heriotza.
 
3 - Piztu da Jauna hilen artetik.
Gorets dezagun Jainko salbatzailearen aintza.
Gorets dezagun Aita, Kristo Jauna baitan.
 

I 03 - Kristo Jauna piztu da !

Christ est ressuscité !
 
1) “A”, “C” urtetan
 
Kristo Jauna piztu da,
Gu ere pitz gaitzan.
Bihotz barnez gaur alda :
Hor da Kristo Mezan.
 
1 - Norbeit zagon hor beha argi-urratzean,
Harek : “Bota sarea” baitzioten erran,
Ausarkian zituzten arrainak atxeman...
Kristo Jauna zuten hor itsas-bazterrean.
 
2 - “Jauna da bai, Jauna da ! “ aditzearekin,
Itsas-urerat zuen Petrik jauzi egin :
Lehen bai lehen berritz egon ahal zadin
Hiletarik piztu den Kristo Jaunarekin.
 
3 - Su bat Jaunak piztua bazen leihorrean,
Arrainak ezartzeko suaren gainean.
Hurbildu zen erranez : “Zatozte eta jan. “
Hartu zuen ogia eta berak eman.
 
2) “B” urtean
 
Kristo Jauna piztu da,
Gu ere pitz gaitzan.
Bihotz barnez gaur alda :
Hor da Kristo Mezan.
 
1 - “Zertaz mintzo zinezten bidean hoin ilun” ?
- “Jesus hila dutela nork ez du nork entzun ?
Kurutzean hil dela orai hiru egun.
Alta ! zer esperantza hartan izan dugun”...
 
2 - “Zuen ilunduratik fedeaz iratzar :
Profetek aipatuak gogoan berritz har.
Ez ote zuen Kristok hori jasan behar,
Garraituz eta piztuz ospean zadin sar.”
 
3 - - “Zaude, Jauna, gurekin, iluntzen ari du.
Orai dugu zurekin ogi jan ordu.
Behar gaitutzu, Jauna barnetik lagundu :
Ogia janik dugun bidean kar saindu.”

I 36 - Piztu zaigu

Le Seigneur est ressuscité pour nous sauver
 
Piztu zaigu gure Jauna gu salbatzeko,
Gu ere piztuko gira berarekin betiko.
 
1 - Gau ilunak ez gaitu gu beldurtzen
Badatorrelako eguna :
Hasarreak ez gaitu gu bultzatzen
Badugulako maitasuna.
 
2 - Laster joanen da gauen iluna,
Laster joanen hasarrea ;
Badator argitan mundu berria,
betiko maitasunezkoa.
 

I 10 - Gizon egin Jainkoari / Hor da Kristo

Christ est parmi nous, il était mort, il est vivant
 
Gizon egin Jainkoari Agur, ospe, laudorio.
Jesu Kristo Erregeri Esker, otoitz, amodio.(2)
 
Edo
 
Hor da Kristo gutartean : hil zen eta bizi baita.
Bai piztu da, piztu gaitzan : nor geroaz beldur izan ? (2)
 
1 - “ Piztea ni naiz eta Bizia, ni biziaren Ogia.
Nik hazi-eta erabilia : geroko gizon berria ”.
 
2 - Garraitua du Kristok hiltzea,
munduak zaukan gaizkia.
Ezarria du Bazkoz, piztean, gu baitan goiko argia.
 
3 - Gurekin, bainan ixil ixila, bidean Jesus dabila.
Emauzeko biak bezala, argi ta susta gaitzala.
 
4 - Zeruko Aita gorets dezagun
bai eta Jainko Semea.
Azkartu beza gutan gau-egun Izpirituak fedea.

I 37 - Jesus Jaunak ziolarik

Quand il disait à ses amis : "Je suis le chemin, la vérité et la vie"
 
1 - Jesus Jaunak ziolarik :
“ Bidea ni naiz bakarrik ”                   (2)
Gu ibili gira errebelaturik
Bainan egun, alleluia,
Piztu zaiku argia hobitik.
Alleluia, alleluia, bizi da Jesus.                 (2)
 
2 - Jesus Jaunak ziolarik :
“ Hor naiz, ez izan beldurrik ”,                 (2)
Gu ibili gira guhaur lotsaturik
Bainan egun, alleluia,
Piztu zaiku Loria hobitik.
Alleluia, alleluia, bizi da Jesus.                 (2)
 
3 - Jesus Jaunak ziolarik : 
Ez segi artzain faltsurik ”,                  (2)
Gu ibili gira heier fidaturik
Bainan egun, alleluia,
Piztu zaiku Egia hobitik.
Alleluia, alleluia, bizi da Jesus.                (2)
 
4 - Jesus Jaunak ziolarik :
“ Beira zaizte bekatutik ”,                (2)
Gu ibili gira herraz sumindurik
Bainan egun, alleluia,
Piztu zaiku Bakea hobitik.
Alleluia, alleluia, bizi da Jesus.                (2)
 
5 - Jesus Jaunak ziolarik :
“ Nitan egon bat eginik ”,     (2)
Gu ibili gira bekatuan hilik
Bainan egun, alleluia,
Piztu zaiku Bizia hobitik.
Alleluia, alleluia, bizi da Jesus.(2)

I 14 - Arropa xuri ederra

 
Pâques : revêtons-nous du Christ
 
Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia.
 
1 - Arropa xuri ederra Jaun onaren ohoretan,
Jende onak jauntz dezagun bozkarioz Bazkoetan.
 
2 - Atera garenaz geroz etsaien eskuetarik,
Jainko-Gizonak tuela eskerrak guzietarik.
 
3 - Haren gorputz sakratua, hilik lantzaz zilatua,
Aldarean da bizia Jaunari kontsekratua.
 
4 - Kristo da gure Bazkoa, bildots nota gabekoa,
Gure gatik Gurutzean sakrifikatu Jainkoa.
 
5 - Kristo pizten den ordutik Ifernua da zerratzen,
Eta gure fagoretan Parabisua zabaltzen.
 
6 - Betiereko loria eman bekio Aitari,
Seme hilik piztuari, Izpiritu Sainduari.

I 38 - Kristo, zuri

Gloire à Toi, Christ ressuscité !
 
Kristo, zuri kantu berri ! Alleluia, alleluia !
 
1 - Jainkoa Jainko. Egin herriz herri kantu berri.
Bekatu, herio eta ifernuko indarrari
Nausitu baitzaio : Agur, laudorio Kurutzeari.
 
2 - Huna eguna. Piztu zaiku Jauna : bozkario !
Bekatu, herio eta ifernuko indarrari
Nausitu baitzaio : Agur, laudorio Kurutzeari.
 
3 - Denek utzia izan zen harria da gaur nausi :
Zu, Kristo, jaunen Jaun, oroz goragoko amodio,
Bai izan munduan eta sekulako guzien Jainko.
 
4 - Guretzat Jaunak egin dituenak miragarri,
Zu, Kristo, jaunen Jaun, oroz goragoko amodio,
Bai izan munduan eta sekulako guzien Jainko.
 

I 15 - Piztu da lorios

Le Christ ressuscité est entré dans la gloire du Père
 
1 - Piztu da lorios
Jesus hilen artetik
Igan bitorios
Zerurat gure gatik.
Alleluia, Bazkoz
Kanta bihotzetik
Hor atera zaikulakotz
hats berria hil-hobitik.
 
2 - Jesus piztua-ta
Zer da gure bizia
Ezin elgar maita
Herra eta hisia.
Zenbat gizon ezta
Hau  horren etsaia.
Hil jeiki denari galda
Gaitz ororen sendagia.
 
3 - Dena lano zakar
Baita beraz aldia
Nork du piztu behar
Mundu huntan argia ?
Jauna, zure pindar
Da kristau herria
Zuk emaguzula indar
Sort dezagun lur berria.
 
4 - Jesusekin bizi
Holako esperantzak
Gu eta ainitzi
Susta bitza bihotzak
Berdin maitez utzi
Oro Jesusentzat
Nork bere hura ahantziz
Bat bederak besterentzat.

I 39 - Apostoluak mendi gainean

Sur la montagne, devant ses disciples, Jésus monte vers le Père
 
Herriz-herri joan
Orotan heda Berri ona.
Orai zeruan
Denen Jainko da Kristo Jauna.
 
edo :
 
Kristo sartu da zeruetan :
Gauden kantuz bat lorietan,
Kristo baitan.
Aitaren ganat zaiku igan,
Dagon argirat gu bil gaitzan.
 
1 - Apostuluak mendi gainean Jesusek bildu zituen ;
     Han azken hitzak erran orduko,
     Aitaren ganat igan zen.
 
2 - Jaunak eskuak altxatu eta benedikatu zituen ;
     Igan zenean hek Hari beha, zeru aldera bazauden.
 
3 - “Galilearrak, zergatik ote zerurat egon horrela ?
     Berriz etorri behar zaitzue, egun igan den bezala”.
 

I 16 - Kristorekin guk

Un seul Seigneur, une seule foi, un seul Dieu !
 
Kristorekin guk ber fedea,bataio bera,
bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guzien Aita.
 
1 - Gorputz batean, menbroz ainitz, bihotzez bat
Izpiritua bat eman dauku Jainkoak :
Hortakotz gora diogu :
 
2 - Erakusten du hau dela gure bidea
Egin dezagun batasun eta bakea.
Hortakotz gora diogu :
 
3 - Deituak gaitu eta geroztik gabiltza
Hedatu nahiz, Jesus, zure esperantza.
Hortakotz gora diogu :
 
4 - Deituak gaitu bere desira beroan
Gu, haren gorputz izan orai-ta zeruan.
Hortakotz gora diogu :
 
 

I 4 - Hilen artetik

Christ est ressuscité d'entre les morts
 
Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia,
Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia,
Hil eta Kristo jeiki da jeiki...
Nausi da nausi, osoki.
 
1 - Hilen artetik jeiki naiz jeiki,
Zuekin berriz egoiki.
Hilen artetik jeiki naiz jeiki,
Gaur nausitu naiz osoki.
 
2 - Gaur zeru lurrak ditut gorputza :
Sor dadin hetan Eliza.
Gaur zeru lurrak ditut gorputza :
Ni aintzindari dabiltza.
 
3 - Noiz dire denak niganatuko,
Ni hartuz argi, ni Jainko ?
Noiz dire denak bateratuko,
Bozkariotan betiko ?

I 17 - Jainkoaren populua gu

Peuple de Dieu, en marche vers sa Patrie
 
Jainkoaren populua gu
Elgarrekin joanen gira
Maiz guduan, beti fedean,
Hitzeman daukun Herrira.
 
1 - Zinai bazter idorretan
Herra gaixtozko lurretik urrun,
Mundu berriko esperantzan
Zoan Izrael, Jauna, zu lagun.
 
2 - Orai diren jendaiek ere
Dute beren zorion ametsa :
Heien bihotzen betetzaile
Ager dadila beti Eliza.
 
3 - Gaizkitik gure libratzeko
Salbatzailea jin zen mundura :
Harekin urus izaiteko
Goazen, lur hunen bidez, zerura.
 
4 - Jesus Jaunak erran bezala
Haren Erresuma baigirade :
Guri esker ukan dezala
Zeru-gostu bat lur hunek ere.
 

I 41 - Gurekin egon

Reste avec nous, Seigneur
 
Gurekin egon gurekin Jauna
Oraino dugun hitz egin
Heldu da gaua ilun iluna
Gurekin egon gurekin.
 
1 - Zertaz mintzo zinezten bihotz ilun
Ibiliz hola bihotz ilun ?
Hara Jerusalemen heren egun
Jesus hil dela heren egun.
 
2 - Gutarteko jendeak bizi dela
Omen dabiltza: bizi dela.
Gizon zentzugabeak, zoin epela
Zuen bihotza zoin epela !
 
3 - Kristok behar zituen jasan behar
Horiek oro jasan behar.
Piztu eta zadien ospean sar
Betiereko ospean sar.
 
4 - Emauzeko bidean bihotza su
Ez ote ginen bihotza su ?
Jesus mintzo zenean, hain dohatsu
Hari ginauden hain dohatsu.

I 18 - Fededunak, bozkario (O Filii)

Réjouissons-nous, Christ est ressuscité
 
1 - Fededunak, bozkario.
Piztu zaiku Jesu Kristo.
Erregeri laudorio :
Alleluia.
 
2 - Argitzen hasi orduko
Emazteak heldu zaizko,
Gorputzaren gantzutzeko.
Alleluia.
 
3 - Lur-peari jali zaio
Hil-hobian hil zagona,
Lurpeari jali zaio
Jesus Jauna.
 
4 - Laztu dire Jaunari so,
Ihesi joan zaintzaleak ;
Laztu dire Jaunari so
Zeru-lurrak.
 
5 - Madaleni berak dio :
Bizirik naiz, oi Maria.
Madaleni berak dio :
Bozkaria.
 
6 - Joanes laster dohakio
Petrirekin hobiari,
Joanes laster dohakio
Piztuari.
 
7 - Jesus tanpez mintzo dago
Apostoluen erdian,
Jesus tanpez mintzo dago
Afarian.
 
8 - Tomasi agertzen zaio :
Huna nere bortz zauriak ;
Tomasi agertzen zaio :
Hunki nezak.
 
9 - Zoriona gaur dario
Kurutzeko odolari,
Zoriona gaur dario
Nigarrari.
 
10 - Piztuari laudorio.
Jainkoari amodio
Guzieri bozkario
Alleluia.
 
 
 

I 42 - Jesus baita berriz piztu

Jésus est ressuscité
 
Jesus baita berriz piztu berriz bizi :
Harek piztu behar gaitu, gu zerk izi ?
 
1 - Joan zen goizik hobiraino Madalena.
Harat zoan bihotz minak eremana :
Hor du xutik, hor du mintzo Jesus Jauna.
 
2 - “ Zoazi eta errozute anaieri :
Aita ganat orai naiz ni berriz ari,
Piztu behar fededunen aintzindari. ”
 
3 - Handik joan zen Madalena lorietan :
“ Jauna ikusia dut nik gaur goiz huntan ;
Horra Jesus Jaunak zer hitz erran dautan. ”
 
4 - Kanta Madalenarekin Alleluia !
Jesus hobi petik zaiku ateraia.
Munduz mundu Berri Ona gaur barreia.

I 21 - Alleluia entzuna dut

Me voici, Seigneur Jésus
 
Alleluia, alleluia, entzuna dut zure deia ! Alleluia, alleluia !
 
   
1 - Huna Jesus nere baia,
        Alleluia ! alleluia !
 Zu zaitut Jaun zu anaia,
         Alleluia ! alleluia !
 
2 - Ez dut beldur nik etsaia,
      Alleluia ! alleluia !
 Nitaz fede gaur barreia,
     Alleluia ! alleluia !
 
3 - Hau da poza poz nasaia,
          Alleluia ! alleluia !              
     Heda bedi bazko deia,
         Alleluia ! alleluia !

I 49 - Ikusi dut

J'ai vu l'eau vive jaillir du Coeur du Christ
 
Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !
Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !
 
1 - Ikusi dut ur bizia,  Kristo bihotz iturria.
Nor ez hartan ikuzia, salba eta bozkaria ?
 
2 - Ikusi dut iturria ibai zabal bilakatzen
Jainko semek zer loria !  Salbaturik poz gaitezen !
 
3 - Ikusi dut gaur tenploa guzieri zabaldua.
Kristo berriz nausi doa, sahetsean zauritua.
 
4 - Ikusi dut Kristo Jauna goiko bake, gutaratzen.
Hari dagon fededuna, salbatuz da kantuz joanen.
 

I 22 - Ni naiz mahats ondoa

"Je suis la vigne et vous les sarments."
 
Nitan zaudezte nitan eta ni zuetan :
Alleluia, alleluia.
Fruitu dezagun eman mundu zabalean :
Alleluia, alleluia.
 
1 - Ni naiz mahats ondoa, dio Kristo Jaunak,
Ni naiz mahats ondoa, zuek aihenak.
 
2 - Fruitu ekarriko du, Kristo Jaunak
Fruitu ekarriko du nitan dagonak.
 
3 - Nitaz berex, ezin nihork deusik egin :
Zuen lagun nabilan, egon nerekin.
 
4 - Elgar maita zazue : dena hortan baita.
Zuen maitez hil bainaiz, elgar bai maita.

I 5 - Zure ganat

Le Christ nous fait entrer dans la vie en plénitude
 
Zure ganat, Jainkoa, goazi, zuri esker bizi.
Behar gaitu bizi osorat Kristok helarazi.
 
1 - Zure bihotz olde batean
Egin duzu lehen gizona,
Zurekilan ezagut dezan
Goiko zoriona.
 
2 - Lurrekoa baita gizona,
Ez daiteke bizi betiko.
Bera gizon egin da Jauna,
Egin gaitzan Jainko.
 
3 - Kristorekin gaindi ditzagun
Minak eta heriotzea.
Segur gira, Kristo, zu lagun,
Bizirat heltzea.
 
4 - Gure beha zauden Argian,
Ez da deus min, ez da deus lano.
Gaiten denak fedeaz igan
Bizi beteraino,

I 23 -Besta eder huntarat

Allons dans la joie vers le Seigneur
 
Besta eder huntarat, goazen oro betan
Sar bedi bat bedera alegrantzietan !
 
   Bataioa
 
1 - Haurño hunen (hauen) gatik gaur gaiten alegera :
Lehen aldiz baita (dira) jin Jaunaren etxera.
 
2 - Hurbil gaiten, anaiak, Bataio-harrira
Jainkoaren semeak hemen sortzen dira.
 
3 - Hunen (hauen) Herri berria gare orai denak.
Entzun zazu, Jauna, zuk, esker beroenak.
 
4 - Horra kristau gazte bat Jaunaz xertatua :
Bihar izan gaiten gu hunen sustengua.
 
 
Lehen kominioneko
 
1 - Iratzar haur maiteak, bihotzak prepara
Zuen Jainko Jaunaren errezebitzera.
 
2 - Hau da egun ederra argitu zaukuna :
Gure gana jiten da Salbatzaile Jauna.
 
3 - Diotzogun Jesusi eman oraidanik
    Esker on, amodio, bihotzen erditik.
 
4 - Zato, bai, har gaitzazu, zureak gaitutzu,
Gur’egoitza zurekin egin nahi dugu.
 
5 - Bainan flako baigira, zuk azkar gaitzazu :
Zurekin nahi gira, begira gaitzazu.
 

I 6 - Dugun orok kanta

Chantons la merveille : Christ est ressuscité
 
Alleluia ! Dugun kanta
Hiletarik piztu Jauna. (bis)
 
1 -  Dugun orok  egun kanta
Mirakuilu handiena
Garraiturik herioa
Piztu da Jesus Jainkoa
 
2 - Argia gabe zoin lehen
Jin ziren Mari-Madalen
Eta bertze Maria bat
Hobiaren ikusterat
 
3 - Emazteak hel orduko
Hil-hobia hutsik dago...
Deika dabil Madalena :
Otoi, otoi, nork du Jauna ?
 
4 - Huna Jauna piztu dela
Berak hitz-eman bezala.
Ainitzek dute ikusi.
Ospe betikotz Jesusi.

I 31 - Piztu da Kristo

Christ est ressuscité ! Alléluia !
 
Piztu da Kristo, Alleluia !
Gu baitan dago, Alleluia !
 
1 - Jainkoak baitu gaur Kristo piztu, Alleluia !
Bere indarraz piztuko gaitu, Alleluia ! Alleluia !
 
2 - Gure gorputza baitu egoitza, Alleluia !
Orai berekin gaitu bat egin. Alleluia ! Alleluia !
 
3 - Gorputza dugu Kristoren menbro, Alleluia !
Erosi gaitu zinez kario, Alleluia, Alleluia !
 
4 - Jaunari kanta : Goresmen eman, Alleluia !
Bai bihotz eta bai gorputzean, Alleluia, Alleluia !

I 7 - Hau da eguna

Voici le jour que fit le Seigneur : Christ est ressuscité
 
Hau da eguna, Jaunarena,
Gaur piztu baita Jesus Jauna.
Alleluia. Alleluia. Alleluia. Alleluia.
 
1 - Zabalik dago, Bazko goizean, hilhobia.
Piztu da Kristo, diren guzien iduzkia :
Alleluia.
 
2 - Bekatuaren ilunbetarik piztu  gaitu
Eta mundua garbi dirdirez du berritu :
Alleluia.
 
3 - Gizon guzien bihotzak ditu argiz bete,
Ifernutarrek orai indarrik ez baitute.
Alleluia.
 
4 - Jainko Aitaren eskuin aldean agur, Kristo,
Oren beltzetan gu laguntzerat otoi, zato :
Alleluia.

I 32 - Gogoan har

Souviens-toi de Jésus Christ
 
Gogoan har, Jesu Kristo hiletarik piztua,
Sekulako gure indar eta salbamendua.
 
1 - Zurekin bagira gu hiltzen,
Zurekin gira biziko.
Zurekin badugu jasaiten,
Zurekin Jaun eta Jainko.
 
2 - Zu baitan gaitzak eta minak,
Zu baitan poz atseginak.
Zu baitan bihotzen geroa,
Zu baitan amodioa.
 
3 - Zu baitan grazien betea,
Zu baitan gure bakea
Zu baitan ospea, zerua,
Zu baitan salbamendua.

I 8 - Ilunbetarik atera gaitu

Christ est vivant ! Il nous a arrachés aux ténèbres
 
Alleluia, alleluia !
Bazko besta zoin alaia !
Alleluia, alleluia !
Kristo xutik ateraia !
Alleluia, alleluia !
Entzun gaur Bazko deia !
 
1 - Ilunbetarik atera gaitu :
Bazkoz Aitari eskerrak !
Lurpetik egin jauzi ta kantu,
Jauz itsaspetik, hezurrak :
Alleluia, alleluia !
 
2 - Bere Kristoren argirat gaitu
Aitak ereman beharrak.
Itsas-lurretan baititu sartu
Denak pizteko indarrak :
Alleluia, alleluia !
 
3 - Arin ditzala gaurko berriak,
Doluak eta nigarrak :
Argi ditzala denen begiak
Bazko goizaren ederrak :
Alleluia, alleluia !
 
4 - Mundu berrian, zeru berrian
Dirdir daudela izarrak !“
Argi beterat denak batean
Goazen emanez eskerrak :
Alleluia, alleluia !
 
 

I 33 - Kristo bizi da

Christ est vivant !
 
Kristo bizi da bizi
Lehen, orai, beti.
 
           Edo :
 
Kristo bizirik zaude,
Nausi mendez mende.
 
 
1 - Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu,
Loan daudenetarik lehen bizi-fruitu.
Berak heriotzea piztuz du garraitu
 
2 - Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu,
Eta heriotzea piztuz errautsi du.
Nun duk, heriotzea, hire garraitzea ?
 
3 - Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu.
Beti, Kristoren bidez, esker eta kantu,
Guri Jainkoak baitu eman salbamendu.
Sagara ondoko gorets kantua :
 
Kristo guretzat hila, guretzat emana
Horra hor zaitugula osperat igana
Erran bezala, Kristo, berriz ere zato.
 

J 6 - Salbatorez

Jésus monte auprès du Père
 
Salbatorez Jesus ona
Zira zeruratua
Zu Semea, Aita gana
Ospe, aintzan sartua
Bainan duzu hitzemana
Izpiritu Saindua.
 
1 - Zer zaudezte izarreri so eta so
Zuen lana haundia da gaur hasteko
Egun batez etorriren naizeneko.
 
2 - Gizonaren Semea gaur ixiltzean
Mintza zuek eta mintza Galilean
Bataiatuz nor daiteken gal-bidean.
 
3 - Berri ona zabaltzeko herrieri
Manua da gaur emana hamekeri
Jendaldeak egin diten mundu berri.
 
4 - Nik Jesusek deratzuet utzi hitza
Ukaikeko dizipulu kar bortitza
Hor da gazta, hor bizia, hor Eliza.
 
5 - Ez ereman bi soineko, eta moltsa
Zeren beldur zaizte edo zertaz lotsa ?
Horra heldu Izpiritua kuraiosa.