• 7 items are tagged with Photo
  • 26 items are tagged with Prière
  • 15 items are tagged with Son
  • 12 items are tagged with Témoin
  • 30 items are tagged with Vidéo

S = Hilak - Azken finak - Funérailles

S 01 - Bizia labor

La vie est courte
 
1 - Bizia labur, hiltzea segur :
Gauza dudarik gabea.
Ororentzat da egin legea,
Ororen zorte dorpea
Bertze munduko atea.
 
2 - Salbamendua dezagun obra
Kartsuki orai beretik.
Aldatu behar bizi huntarik,
Ez jakin noiz eta nola :
Gauden beraz pentsaketa.
 
3 - Bizi ezdeus hau utzi orduko,
Hor dugu jujamendua.
Nor bederak du eman beharko
Hertsiki bere kondua :
Laster dukegu ordua.
 
4 - Zeruko Ama, oren latz hartan
Zaude gure sahetsean.
Otoitz zaguzu zure Semea
Gure Juje behar dena,
Otoi, ez gitzan kondena.

S 14 - Ikusia dut zeru berria

Nous attendons des cieux nouveaux et une terre nouvelle
 
1 - Ikusia dut zeru berria, ikusia lur berria :
Lehengo zeru, lehengo lurrik etzen geiago ageri.
Ikusia dut hiri saindua Jesusaleme berria :
Jainkoa ganik zerutik jausten ezkon-berria iduri.
 
Errepika 1 :
Zu Jauna zaren argi betean, zurekin gaiten bat izan.
Errepika 2 :
Lur berri eta zeru berrian, hil eta gaiten bat izan,
Lur berri eta zeru berrian, Jauna, Zu zaren bizian.
 
2 - Entzun izan dut goiko tronutik indar handiko mintzoa :
“Huna Jainkoak gizonekilan duen betiko egoitza.
Heiekin baita egonen orai zeruetako Jainkoa
Eta hek orai jendalde saindu : Jainkoa lagun dabiltza.
 
3 - Nigar guziak begietarik ditu xukatuz kenduko :
Heriotzerik, eritasunik ez da izanen geiago.
Nigar-auhenik ez da entzunen ez eta dolu, ez oihu :
Beren minekin lehengo gauzak behingotz dire suntsitu.
 
4 - Goiko tronuan jarririk zenak gorarik zuen hau erran :
“Huna nun orai gauza guziak berri egiten ditudan.
Ni naiz lehena, ni naiz azkena, egarrituen iturri.
Harek ni Jainko, hura nik seme, irabazleak nau sari.”
 

S 02 - Bizia labur

Seigneur, prends avec toi celui qui nous a quittés
 
1 - Bizia labur, hiltzea segur :
Gauza dudarik gabea.
Zeruko Jauna, gu ganat beha,
Zurekin har hil zaikuna :
Emozu goiko bakea.
 
2 - Zure Semea duzu emana
Zu gana dadin gizona.
Hunentzat harek eman odola
Otoi, alfer ez dadila
Pitz dadin Kristo bezala.
 
3 - Lurpean barna erein orduan
Altxatzen zaiku hazia.
Gorputza berdin da ehortzia
Piztu eta goza dezan
Betiereko bizia.
 
4 - Etzen mundurik, etzen menderik
Jadanik maite gintutzun.
Otoitzak eta nigarrak entzun,
Hil-beharren lur huntarik
Denak zutan bil gaitzatzun.
 
5 - Izar guziek ez dute bera
Zeruan gauaz dirdira.
Hil-fededuna egin dadila
Amestua duzun hura,
Gozatuz argi zabala.
 

S 15 - Adixkide hau

Notre ami est passé à la vie !
 
1 - Adixkide hau iragan zaiku
Bizi berrirat hemendik :
Azkengo hatsa eman du eta
Ereman duzu gu ganik.
Sinesten dugu,
Segur gira gu
Zurekin dela bizirik. (2)
 
2 - Zuk errana da Bizia eta
Denen Piztea zirela.
Fededun oro, hil eta ere,
Bizi-arazten duzula.
Zurea zena
Lagun hau, Jauna,
Betikotz hil ez dadila. (2)
 
3 - Hil eta piztu zirela, Jauna,
Bakean gaude sinetsiz.
Gaur mixterio bizigarri hau
Goraipatzen dugu berriz.
Lagun hau beti
Argitu bedi
Zure bazkoaren argiz. (2)

S 03 - Jesu Kristo, denak Zure ganat

Venez les bénis de mon Père...
 
1 - Argiz-argi Kristo jautsi orduko,
Jendaldeak etorriko zaizko.
Egun hartan, zerukoak lekuko,
Tzarrak, onak ditu berexiko.
 
Jesu-Kristo, denak zure ganat bil :
Esku eman, azken egunean.
Jesu-Kristo, kurutzean zinen hil
Gu pitz gaitzan azken egunean (ber.)
 
2 - Eskuineko ardieri zaiote
Artzain ona deika hurbilduko :
“ Ene Aitak maitatuak, zatozte :
Erreinuaz goza sekulako. ”
 
3 - “ Gose nintzen, eta zuen eskutik
Izan dut nik zer jan eta edan ;
Eri nintzen, eta zuek gogotik
Zitzaizkitet bihotz pizten izan. ”
 
4 - “ Nik dautzuet : neri zen bai egina
Xumeneri egin duzuena.
Zuek neri emanaren ordaina,
Orai huna goiko zoriona. ”
 

S 16 - Hartu eta utzi ninduen

Accepte, Seigneur, cette offrande
 
Hilen piztean zuri, Jauna,
Salbatuen esker ona.
 
Edo :
 
Sinesten dut haragiaren piztean
Beti iraunen duen bizitzean.
 
1 - Harten eta utzi ninduen Jainkoaren indarrak
Hil-hezurrez bete betea zagon zezlai lurrean.
Han nindabilan eta Jaunak galbe hau egin zautan :
“Ote dira berriz biziko hoin idortu hezuurak ?”
 
2 - Hil-hezurrak, entzun zazue, Jainkoaren mintzoa :
“Etorriko zaitzue berriz nere Izpiritoa,
Berriz sortuko haragiak, bai zainak, bai larrua :
Denek jakin dezazuen ni naizela Jainkoa.”
 
3 - Eman nuen profeta hitza, Jaunak erran bezala,
Hil-hezurrak bizi ditezen errautsetik  pizturik.
“Izpiritua, etor zaite lau aizen aldetarik :
Ufa zazu hezurretarat eta bizi ditela.”
 
4 - Harrabotz bat aditu nuen, dardara bat izan zen :
Hil-hezurrak elgarretarat hasi ziren hurbiltzen.
Izpiritua beriz ere sartu zen hezurretan :
Piztu ziren eta xutitu bi zangoen gainean.
 

S 05 - Zer dire gure egunak ?

"Tout est vanité."
 
1 -  Zer dire egunak ?  zer da gure bizia ?
Itzalaren pare dire : nun dugu zuhurtzia ?
Atsegin iragankorrek ez gaitzaten lerraraz.
Akabo da laster gutaz : orroit gaiten hiltzeaz.
 
2 - Hobira gare hurbiltzen, sortzen garen ordutik ;
Herioak, gure bortxa, garamatza mundutik.
Baratzetako loreak histen diren bezala,
Hola da gure bizia suntsitzen berehala.
 
3 - Jainko adoragarria, Aitarik hoberena,
Entzun zazu zure Seme gure gatik hil dena.
Grazia eske dagozu guretzat gurutzean :
Arren, fagora gaitzatzu gure heriotzean.
 
4 - Ondikotz, merezi tugu gaztigu garratzenak.
Otoi, ahantz bekizkitzu, Jauna, gure hobenak.
Hel zakizkigu, Birjina, gure behar ordutan,
Guziz, oi Ama maitea, hiltzeko orenetan.

S 18 - Errautsi duzu

Tu as vaincu l'enfer
 
Errautsi duzu ifernuetan den indarra :
Haren menetik, zuk, otoi, Jauna, gu begira.
 
Jautsi baitzare hil ondoan
Hil arterat ilunbetan.
 
Zure argia dute hilek han ikusia
Bai eta zure begitartea miretsia.
 
Guziak zuri goreska ziren oihuz ari :
Huna zu, Jesus, Salbatzailea, agur Zuri.
 
Zure argia dute hilek han ikusia
Bai eta zure begitartea miretsia.
 
Betiereko zoriona hil huni, otoi, eman, Jauna.
Zeruko argi zabalean zure argiak argi dezan.
 
Jautsi baitzare hil ondoan
Hilen arterat ilunbetan.
 
Zure argia dute hilek han ikusia
Bai eta zure begitartea miretsia.

S 06 - Gure bihotzmina

Jésus pleura son ami Lazare
 
Gure bihotzmina
Otoi, ez gaizki har
Egin duzu Jauna,
Guk bezala nigar.
 
1 - Zure adixkide Lazaro zenaren hobirat heltzean,
Min eta nigarrak zitzaizkitzun jauzi tanpez bihotzean.
 
2 - Nigarren artetik eman ziniozkan eskerrak Aitari,
Onhartu baitzuen zure minak zion otoitz ixil hori.
 
3 - Hobitik harria kenarazi-eta egin duzu oihu.
Hara hor Lazaro xutik zaiotela bizirik agertu.
 
4 - Bai sinesten dugu zu zarela Kristo, Aitaren Semea
Zu jaunen Jauna eta guzien Bizia, guzien Piztea.
 

S 20 - Lau egun

Conduis notre frère dans ta paix !
 
1 - Lau egun hartan izana gatik ehortzia
Lazaro duzu hobitik jeiki-arazia.
 
Barkatuz onhar adixkide hau, Jesus Jauna :
Bizi dadila goiko bakerat eremana.
 
2 - Adixkide hau orai hor dugu lo bezala,
Bainan segura, pizterat jinen zitzaiola.
 
3 - Betiereko zoriona hil huni, otoi, eman, Jauna
Betiko argi zabalean zure argiak argi dezan.
 

S 07 - Min eta ilunbeak

Quand te verrons-nous, ô Christ ?
 
1 - Min eta ilunbeak noiz joanen dire ?
Noiz gaitu Bakeak beteko gu ere ?
Jaunaren begitartea kantuz gozatzean,
Betiko zer betea denen bihotzean.
 
2 - Zuk erran eguna noizko da, Jauna ?
Noiz dugu betiko Kristo ikusiko ?
Munduan eta zeruan diren ederrenak
Kristo ganik dirdiran heldu dire denak.
 
3 - Den denek badute zurekin eite.
Bakotxa dena zu egin nahi duzu.
Gaizki guzien itzalak ken zuk, otoi, gutan.
Zure argi zabalak gu zutara gaitzan.
 
4 - Hil ondoan, Jauna, zer zoriona :
Zu zauden ospean elgar ikustean.
Aintza zeruko Aitari, aintza Semeari,
Aintza gutan ari den Gogo sainduari.

S 21 - Sinesten dut nik

Je crois que mon Sauveur est vivant !
 
Sinesten dut nik bizi dela
Salbatzailea zinez bizi.
Lurpetik azken egunean
Harek behar nau pitz-arazi.
 
Pitz egunean gorputz begiez hari beha,
Ikusiko dut Jainko Jaun eta Eroslea.
 
Ezautuko dut nihauk ongi,
Nere begiez dena begi.
 
Segurtamena badut nitan :
Berriz pizteko gorputzean.

S 08 - Gure munduko minak

Va vers la lumière, le Père t'attend
 
1 - Gure munduko minak utz-eta,
Igan zeruko argira :
Besoak zabal han duzu Aita
Etxean zure begira.
 
2 - Hango bizirat guhau betiko
Minen artetik heltzean,
Berriz zaitugu han ikusiko
Jainko Aitaren bakean.
 
3 - Jesu Kristoren kurutzeari
Darion odol saindua
Xortaka zaitzu gainerat ari
Emanez barkamendua.
 
4 - Kristau egina zaituen urak
Pizturik begitartea,
Ikus Jaunaren goiko dirdirak,
Ikus argien betea.
 
5 - Azken eguna jinen denean,
Jainkoak deitu orduko,
Kristo bezala berriz piztean
Bizirik zira jeikiko.
 
6 - Bizi berrirat zira sortuko
Gorputz-arimak iguzki,
Jaungoikoari kantuz aitzeko
Zeru-lurrekin alaiki.
 
Igan zaite,
Jainko Aitaren argian izan,
Ikus arte
Zeruan.
 

S 22 - Betiko argi

Que ta lumière éternelle brille pour nos morts
 
Betiko argi zabalean
Dutela izan argi, Jauna,
Zure Sainduen betiereko ospe hartan,
Zuk hoin baituzu bihotz ona.
 
1 - Betierekotz  dohatsuak
Jaunaren baitan hil direnak !
Heiekin dire onhartuak
Bizi huntako heien lanak.
 
2 - Jainkoa dute, den bezala,
Argi betean ikusiko.
Hara kopetan daukatela
Haren izena sekulako.
 
3 - Betiereko zoriona
Heieri, otoi ! eman, Jauna.
Betiko Argi zabalean
Zure argiak argi ditzan.

S 09 - Gizona, nun duk zuhurtzia ?

Ô homme, n'oublie pas que la vie est courte !
 
1 - Gizon, nun duk zuhurtzia,
Zer, ez dakik ?
Ez dela deus ere bizia,
Ke bat baizik ?
Higuintzak bihotzez mundua,
Oraidanik :
Herioa duk hurbildua,
Hire ganik.
 
2 - Mundutar, plazer zoratutan
Hondatua,
Gauza bat bedi hire baitan
Finkatua :
Orroit hadi hil behar dela
Azkenean,
Bihar beretik haitekela
Lur barnean.
 
3 - Aberatsa, hire diruak
Hau itsutzen,
Agintza faltsuez munduak
Hau zoratzen.
Has bedi ba enganioaz
Ahalgetzen
Bai eta funski herioaz
Beldur hartzen.

S 23 - Zatozkiote

Saints et Anges, conduisez-le vers le Seigneur
 
Zatozkiote Jaunaren Saindu dohatsuak ;
Zatozte laster hunen biderat, Aingeruak.
Hunen arima, har, ereman :
Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.
 
Besoak zabal har zaitzala
Deitu zaituen Kristo Jaunak ;
Abrahamtarren loriarat,
Joan zaitzatela Aingeruek.
 
Betiereko zoriona,
Hil huni, otoi ! eman Jauna ;
Betiko argi zabalean,
Zure argiak argi dezan.
 
 

S 11 - Bazinakien

Seigneur, je remets ma vie entre tes mains
 
Jauna, zuk eman bizi hori
Itzultzen dautzut orai zuri.
 
1 - Bazinakien, nor nola nintzen, sortu aintzin ;
Jaun zerukoa, zure eiterat nauzu egin.
 
2 - Egin guziez damu-daldaran nauzu ari ;
Azken auzian, ez otoi, Jauna, jazar neri.

S 24 - Ongi etorri

Accueille-le près de toi
 
Ongi etorri egin hil hunen arimari :
Hunentzat duzu odola, Jauna, zuk ixuri.
 
Hunentzat duzu odola, Jauna, zuk ixuri.
 
Orroit zoin garen gizasemeak errauskeri,
Belarra eta pentze lorea zoin iduri.
 
Egin guziez doluz daldaran nauzu ari,
Izan nezazu, otoi, Jauna, zuk urrikari.
 

S 12 - Betiereko zoriona

Père, donne-leur le repos éternel
 
Betiereko zoriona,
Heieri (Hil huni) otoi, eman Jauna :
Betiko argi zabalean,
Zure argiak argi ditzan (dezan).
 
1 - Zuri Jainkoa, esker kantu,
Dei entzuleak hartze baitu,
Zion gainean zuri kantu
Zuri eskaintzak zuri botu.
 
2 - Gizon bakotxak beharko du
Goiz edo berant zuganatu
Hobenen zamak hausten gaitu :
Noiz behar duzu, noiz barkatu ?
 
3 - Bai dohatsua zuk hartua,
Zauden etxean da sartua.
Guziek dugun nozbeit goza
Jaunaz betea den egoitza.

S 26 - Jaun onaren eskuetan

Entre les mains du Seigneur
 
1 - Jaun onaren eskuetan, horra haur maiteak,
Haren aita besoetan fidantziaz beteak.
Goxatu ditu askotan bihotzen goibel, nekeak ;
Esker onez dagozila zahar ala gazteak.
 
2 - Batzu ziren biluziak, hotzak etorri orduko,
Besteak berex utziak etsai xoila lekuko.
Halere beti argiak iluna du garraituko,
Jaunak eman dituenak, ez ditu ixilduko.
 
3 - Zertan dabilan gizona bere aitaren lurrean,
Doi batez hemen dagona, deia ukan artean ?
Beharrik hor zaitut, Jauna, izanen betierean,
Hartu behar gaitutzuna, aingeruen gortean.
 
4 - Bizi hau da pasaia bat, ez gaitezke hemen etzan,
Herri hontarik besterat, sail batek gerabiltzan.
Bidez bide, petik gora, horra hor nola goatzan
Eskuz esku elgarrekin, Jaunaren esperantzan.
 
5 - Hil direnak hurbiltzean zuk zaindu ate hortala,
Otoi idek, idek, Jauna, zuhauk zabal zabala.
Ardiets-aguzu arren, hitzeman duzun bezala,
Artzain onak bere ganat, guziak bil gaitzala !

S 13 - Zabal dezola

Que le Seigneur lui ouvre la porte du ciel !
 
Zabal dezola Jaunak zeruko atea :
Herri hartarat zuzen ereman dezala.
 
Zabal dezola Jaunak, zeruko atea.
 
Ez da sartzen han gaua, ez eta hiltzea.
Han da betiko boza, han argi zabala.