Mère de l'Église, guide tes enfants
Elizaren Ama,
Erakuts zure haurrer girixtino lana.
1 - Zuk galdatuak emaiten ditu Jesusek :
Nola ez egin zuri dei gure bihotzek.
2 - Zutaz zioten : « Holako ama dohatsu «
Fede kartsuaz gure modela zira zu.
3 - Orroitzen gira burraso, lagun, etxekoz :
Heien geriza egon zaitela betikoz.
4 - Zonbaitek saila heldua dute burura :
Hil maiteak zuk gida ditzazu zerura.
BOZKARIOZKO MIXTERIOAK :
1 - Jaunak igorri zion bere aingerua :
Mariak, baietz, eskaini bere burua.
2 - Elizabeti doa Maria bisitaz :
Bertzez orroitzen harekin dezagun ikas.
3 - Ama baten haur sortu da Jainko-Semea
Zeruak dezan argi gure ilunbea.
4 - Jesus tenploan eskaini baitzuen Amak,
Berdin lehia gaiten Elizaren ganat.
5 - Galdu-ta Jesus bilatu zuten bezala;
Mahain Sainduan bakotxak kausi dezala.
DOLOREZKO MIXTERIOAK :
1 - Odol-izerdi, agoniako ikara :
Nik bekatuaz Jesus ekarri hortara.
2 - lkusiz Jesus azote-larruz zafratzen,
Ez naike ibil atsegin tzarren gozatzen.
3 - Korona behar eta hura elorrizko :
Umil dena da, Jesus, zure iduriko.
4 - Kurutzea du Jesusek, berak ereman :
Gurea jasan dezagun guk harekilan.
5 - Guretzat hil da : ez daike maita geiago.
Nor izanen dut Jesus baino maiteago ?
2 - Utzirik lurra, Jesus igan da zerura :
Guhaurek ez gai harat heltzeko mentura.
3 - lzpiritua igorri dauku zerutik
Eliza ibil dadien Haren asmutik.
4 - Maria izan da zerurat eremana :
Egun batez gu bit gaitzala bere gana.
5 - Ohore Zuri, zeru-lurren Erregina :
Zure eskutik daike gure atsegina.