W = Sainduak – les Saints W 21 - Euskal herriko saindu ixilak Chantons les humbles saints de chez nous Euskal Herriko saindu ixilak Gorarik aipa ditzagun, Aipa zeruan ditugun hilak, Harat hel gaiten, hek lagun. (bis) 1 - Osteka zeruratu herritar sainduak Izan ditela egun denez aipatuak, Zerurat hel-araziz zorion-kantuak. 2 - Ama ezti maiteak, orroit zuen haurrez : Zerurako bidean laguntza beharrez Zueri oihuz daude zerurat nigarrez. 3 - Aita zintzoak, entzun semeen galdea : Azkar dagola beti herrian fedea, Zuen gana dadien Euskaldun jendea. 4 - Anai-arrebak eta lehengo lagunak, Ez ahantz mundu huntan guduka daudenak, Batera gaitzan noizbat hango zorionak. 5 - Begira gain hartarik, erretor sainduak, Nehoiz ez ditzan, otoi, zuek Kristotuak Irakaspen maltzurrez irets ifernuak. 6 - Denez gabetu seror, misionest, fraideak, Beude zuek bezala geroko gazteak Kristoren amodioz eta suz beteak. 7 - Nihor ohartu gabe saindutu guziak, Noiz ditu argituko zaudezten Argiak Atsegin eta diruz itsutu begiak. W 03 - Fededunen deiak (Jondoni Martine) Saint Martin, priez pour nous ! Gu fedean atxik erne, Zuk Jondoni Martine : Biriatun, elgar lagun, gauden beti fededun. Aheztarrak Aiziritzen Altzürükün Ezpeiztarrak Lakartarrak Landibarren Larresoron Lasa huntan Lekunberrin Mendiarrak Miarriztarrak Saratarrak Zalgiztarrak Arrosatarrak Donamartirin Gerezietan Ortxankotarrak 1 - Fededunen deiak entzun, oi Jondoni Martine ! Gu nork izi, gutartean, sutan jartzen bazine. 2 - Fedeari jazartzen da gaurko mende berria. Zain bihotzak, zain etxeak eta Eskual-Herria. 3 - Errumesa bezti duzun Saindu bihotz zabala, Gaur erakuts behartsuen maitatzen zuk bezala. 4 - Herri huntan elgar maitez guziak bat gaudela : Dugun izan, ilunberi nausitzeko ahala. 5 - Ezagutu baititutzu armadan gal-bideak, Azkar atxik sinestean urrun diren gazteak. 6 - Bazter zatzu gure ganik gezur-erakaspenak ; Bazter gerlak, zorigaitzak eta eritasunak. 7 - Apezpiku eta fraide zeruetan baitzaude, Apezeri eman argi, munduari pitz fede. W 22 - Gauden Jainkoa baitan Unis à tous les saints, rendons grâce à Dieu Gauden Jainkoa baitan, bozkarioz kantuz, Diren saindu guziak bihotzez aipatuz Eta heiekin betan eskerrak bihurtuz. 1 - Zerutiar guziak ahuspez kantari... Andredena Maria, emozu Aitari Guretzat hil Jesusen bihotz saindu hori. 2 - Jesus Jaunak hautatu lehen Hamabiak, Eskain zuek argitu fededun herriak, Eskain arimak eta zeru-lur guziak. 3 - Denen gatik aitortuz Jesus Jainko dela, Martirek amodioz ixuri odola Jainkoari goreska igan dakiola. 4 - lzarrak bezein nasai zeruan zauztenak, Jainkoari uhainka zohazkote denak Bihotzez eskaintzeko zuen goresmenak. 5 - Zeruratuko gare gu ere hil-eta, Kanta zeru-lurretan, betiere kanta : Gora Jainko-Semea. Gora Jainko Aita. W 05 - Gu bat egin (San Benoat) Cantique à St Benoît Gu bat egin Kristo baitan Bai lan eta otoitzean : Zuk, San Benoat, indar eman Sinestean xut gabiltzan. (2) 1 - Jaunari zinen gaztetik eman, Harentzat denak utzirik ; Hil arte zira errotik izan Jainkoarena bakarrik. 2 - Egoiki zinen zerurat deika Salbatu nahiz mundua, Denetan zadin sar eta finka Aitaren nahi saindua. 3 - Zu ganat ziren kartsuki biltzen Gazteak elgarrekilan, Zu argitzaile saindutu ziten Eginez otoitz eta lan. 4 - Herrian orai pitz dakigula Sinestedunen bakea, Kristori beha dezagun bila Zorionaren betea. 5 - Europan sortu herrien aita, San Benoat kantuz gaur aipa ; Guziek molda, bat egin eta, Elgarren maitez Europa. W 11 - Herriz-herri François-Xavier, donne-nous ton zèle Gutan Xabier Saindua, eman zure sua ; Izan dadin mundua Kristok salbatua. 1 - Herriz Herri ditzala aintzinaraz Jaunak Goiko Berri Onaren hedatzailen oinak. 2 - Jainkoaren mintzoa nolaz jendek adi, Predikari kartsurik ager ez baladi ? 3 - Bi besoak zabalik gauaz otoitzean, Deika zagon Jaunari denak salba zitzan. 4 - Uzta zoin den handia, zoin langile guti ! Eskual lurrak sainduak eman bitza beti ! W 04 - Hil zare barkatzean St Étienne est mort en pardonnant Hil zare barkatzean, Jondoni Estebe, Bakea bihotzean eta beldur gabe : Jesus baino munduan ez baita deus hobe. 1 - Jesu Kristoren Izpirituak hoinbertze zaitu zu bete, Nun fedegabek zuk erran hitza ezin garraitu baitute. Ai ! Zuk bezala bihotz guziaz baginu Jauna guk maite ! (ber) 2 - Beldurrik gabe deneri gogor, mintzo baitzinen goraki, Zerurat beha tanpez diozu, begitartea iduzki : “ Hara zerua zabalik, eta Jesus han xutik egoki ! “ (ber) 3 - Herra gorrian denak orduan zuri jazarriz dabilzka : Garrasiaka joaten zaituzte eta xehatzen harrika. Zuk zeru alde : “Oi Jesus Jauna, Hiltzaileeri, zuk barka ! “ (ber) 4 - Jesus Jaunari lehen lehena zuk eman duzu odola. Nork erran ote nolakoa den zeruan zure ahala ? Herrian eta herritik kanpo zu laguntzaile goazila ! (ber) W 12 - Ibar-Garakotxeko Mixel St Michel Garikoitz, obtiens-nous une foi plus vive Ibar Garakotxeko Mixel, Gure Saindua, Ezar denen pizteko Gutan indar eta kar. Ibar-Garakotxeko Mixel, Argi mundua. 1 - Jainko Jaunaren graziak badu bere betiko indarra : Pitz-azu beraz euskal-etxetan Garakotxean zen karra, Beti geihago baitute gaztek sinestearen beharra. 2 - Euskal-Herriko gazte gehienak etxetik urrun doatzi. Amek deneri behar lukete zure karra pitz-arazi : Zuk bezalako fedearekin nor gal munduan ? nor izi ? 3 - Herritik urrun joanen beharrak zuk badakizu zoin diren... Ameriketan euskal-semeak apezik gabe baitzauden, Itsasoz harat zuhau joatea galdegin omen zinuen. 4 - Mundu guziko euskal-semeak denak fededun daudela. Eman heieri zure indarra, zure sineste zabala : Heien argiak Jainkoa-ganat mundua susta dezala. 5 - Garakotxeko Mixelen sua orai zoin urrun dabilan ! Afrikan, Xinan, Ameriketan, ezin geldituz sekulan, Betharram-eko zure apezek dabilate lan eta lan. 6 - Gure gaztentzat geroa zoin beltz eta zerua zoin goibel ! Euskal-lurreko seme zarela ez ahantz, otoi, zuk, Mixel : Lagun gaitzazu, argi gaitzazu zerurat gaiten denak hel. W 17 - Iñaki Hymne à St Ignace de Loyola Iñaki, Jainkoak igorria Lurrean izaitera Jesusen gudarien burua, Biltzarrak hartu zaitu Begirale saindutzat. Zu zira nausi lehen Hoberena guretzat. Iñaki, otoi, entzun gaitzazu Eta beira gaitzazu. Bai, denek, Euskaldunek, Hari gure bihotzak. Harena da herria, Ibai, oihan, mendi gora. Zerutikan, Saindu ona, Atxik bat Zazpiak. Atxik azu Jaungoikoa Eta Lege lehengoa. Etsaien garraitzeko Zuk mana Euskalduna. Guduan sarturik, Ezpata eskuan, Euskaldunen alde, Etsaia kendurik, Zeruko indarraz, Zuk begiraturik, Euskal-Herria Dohatsu izanen da, Zuk, Iñaki zaindua. W 08 - Jondoni Bixintxo Prière à St Vincent, martyr Jondoni Bixintxo, Gure Patroin handia, Beira gure Herria. Deneri eman fede, Joan gaiten zeru alde, Jondoni Bixintxo. 1 - Denen Jainko den Jesusi Hiltzeraino zaio josi. Bere hiltzaileri nausi, Zerua du ihardetsi. 2 - Eman du bere odola Aitortuz fededun zela. Guziak, hura bezala, Fededun ager ditela. 3 - Haren gaitzeko fedeak Argitu ditu jendeak. Eskualdunen sinesteak Xutik dauzkala etxeak. 4 - Dena zauri, etsaieri Egiten zioten irri : “ Sofritzea, zer da hori, So eginez zeruari ” ? 5 - Jainkoari josiz geroz, Nor daite beldur ala hotz ? Sofritzeko amodioz Nork ez luke aski bihotz ? 6 - Gure Jondoni Bixintxo, Egon eskualduneri so. Lur, mendi ala itsaso, Orotan gabiltzan oso. 7 - Beharko dugunean hil, Debrua gu-ganik ohil. Jujamenduan ez ixil, Denak gaiten zu-ganat bil. W 16 - Jondoni Joanes Batista Jean-Baptiste le précurseur Jondoni Joanes Batista, Kristori buruz dei mundua. Gezurrak oro ken eta Pitz bihotzetan zure sua. 1 - Ekartzen dauku zure egunak Urte guziez bozkario. Bazter orotan lurrari suak Zeru alderat doazkio. Ilunbetako gezurrak oro Ditzagun izan guk hastio. 2 - Basa -mortutik entzun dautzute Mintzoa eta larderia ; Fededuneri piztu zaiote Zure Kristoren egarria. Duela beti Jaun Zerukoak Gu-baitan ongi etorria. 3 - Aberastasun gurikeriek Ez gaitzatela nehoiz ito. Makur bidean lo gaudenetan Iratzartzerat otoi ! zato ! Jaidura tzarrer nausituz goazen, Handi dadien gutan Kristo. 4 - Atxiki duzu burua gora, Jaun bakarraren zerbitzari. Zuk Herodesi erran diozu Nahi ez zuen solas hori. Handi-mandien beldurrik gabe, Gauden josiak egiari. 5 - Atsegin eta diru sukarrak Dena leizerat baiterama, Zure suaren gar-dirdiretan Kristoren buruz gaiten berma. Zu ararteko, etor dadila Argi-semeen erresuma ! W 06 - Jondoni Laurendi Prière à St Laurent (Kanboarren)* patroin handi, * edo : Arbonarren... Jondoni Laurendi ! Izpurarren... Gure zaintzetik ez geldi, Mehaindarren... Gure deiak adi, Larzabaldarren... Jondoni Laurendi Arberaztarren... Suhuskundarren... 1 - Gure herria zure da, Jondoni Laurendi : Fededun jende guzia zerurat hel bedi : Behar-ordu guzietan gure deiak adi. 2 - Erromako Elizaren diakre saindua, Guzien gatik ez duzu Jauna ukatua. Hura maitez, bozik duzu oinkatu mundua. 3 - Orduko Aita-Saindua hiltzerat joan zuten, Eta zu, meza laguna beti baitzintuen, Har zaitzan azken Mezako zinuen otoizten. 4 - Elizak zauzkan guziak ditutzu emanak. Errumes eta beharrak bilduz gero denak, “ Huna, huna - erran duzu - gure ontasunak ”. 5 - Jaunaren herraz orduan surat aurtikia, Ez duzu halere galdu betiko irria : “ Alderdi bat errea dut, itzul errakia ”. 6 - Bihotzean ezar guri zure sinestea : Beti Aita Sainduaren erraneri beha, Ez dezagun sekulan utz zeruko bidea. 7 - Bertzeri emaiten dena Jaunari emana. Dirugoseak bihotza ez dugula jana. Gure ontasun maitena izan bedi : Jauna. 8 - Zerbeit kurutze bazaiku bidean gertatzen, Zu bezala beldur gabe Jaunari so goazen. Ai ! Zure irria balitz gutan ere jauzten... 9 - Munduko itzaletarik zerurat heltzean, Laurendik zuen kantua dugun denek eman : “ Eskerrak Zuri, Jainkoa, menderen mendetan ” ! W 18 - Jondoni Petri Apostolua Prière à St Pierre Jondoni Petri Apostolua, Herriko patroin saindua : Etxetan fede Pitz mendez mende : Zain zazu gure mundua. 1 - Jaunari zaio Jondoni Petri Deitu orduko etorri, Eta Elizan azpiko harri Petri du Jaunak ezarri. 2 - Jesusekin da joan berehala, Salbatzailea han zela. Harekin joan da gizonen bila, Lehen arraintzan bezala. 3 - Tabor mendian, zer zoriona : Lorian baitzen han Jauna ! Hil-aintzin gauan, zer bihotzmina : Hor Jaunak egin auhena. 4 - Jesusi baitzen gordez jarraiki, Ukatua du itsuski. Hura ikusiz beha egoiki, Izan du Petrik urriki. 5 - Petriri Jaunak : “ Maite nauk ote ” ? “ Bai, maite zaitut nik maite ”. Jaunak orduan : “ Izan sineste : Ardiak zain-zkik, hil arte ”. 6 - Guziak nolaz bil Erresuman Zer sua zaukan ariman ! Jaunak bezala eman du eman Bere odola Erroman. 7 - Jondoni Petrik sustaraz beza Girixtinoen bihotza Guziak ote norat dabiltza ? Azkar dohala Eliza ! W 13 - Mixel saindu handia St Michel Garicoitz, priez pour nous Mixel saindu handia, zuri oihuz gaude : Eman zaite zeruan herritarren alde, Eman zaite zeruan eskualdunen alde. 1 - Gure bihotza egun da bozkariatu, Mundu guzian ere berria hedatu : Oztibarre xokotik haur bat da agertu, Apaldanik Jainkoak gora du altxatu. 2 - Sainduen egoitzatik jar zaite begira, Eskualdunen artean, epelak baitira, Jauts ez dadin fedea sobera behera, Bihotzetan pitz-azu lehengo gar bera. W 19 - Ohore san Joseperi Louons Joseph, l'époux de Marie Ohore san Joseperi, Patroin boteretsuari. 1 - Josep, zare Jesusen aita lekukoa Bai eta Mariaren espos hautatua. 2 - Zeruan gora zare, oi saindu handia, Eliza guziaren patroin berezia. 3 - Zure garbitasuna gizonek balute, Bertutetan maitena preza lezateke. 4 - Zure umiltasuna zoin miragarria. Zure ixiltasuna zoin laudagarria. 5 - Zure urratser beti gare jarraikiko ; Ongia zoin den ezti dugu frogatuko. 6 - Guziz gaitzazu lagun azken orenean ; Etsaiak zaitzu urrun gu-ganik orduan. W 10 - Oi san Frantses Jatsukoa St François Xavier, montre-nous comment aimer le Père Oi San Frantses Jatsukoa, Zuk bezala dugun maita Gure Aita zerukoa, Zuk bezala dugun maita Jaun Goikoa. 1 - Eskual seme, gazte odol bero, Nola zinen kanbiatu gero ! Jesusentzat utzi tutzu oro, Amodioz zinelakotz erho. 2 - Joan zira herria utzirik, Elizaren deia aditurik, Bihotzean duzula bakarrik Nola salba arimak galtzetik. 3 - Zonbat mila ditutzu salbatu ? Berri Ona nola zuk hedatu ! Zure karra baituzu frogatu, Hoin gazterik Jaunak zaitu hartu. 4 - Itsas gizon itsas gizonekin, Arraintzari arraintzariekin, Oi ! Zer lanak ditutzun egin ! Zerukotzat hor zintuen mozkin. 5 - Oi San Frantses begira gazteak, Ez ditzala lotsa bizitzeak, Mundu hits hau argituz fedeak Xora ditzan zerurat heltzeak ! 6 - Erientzat, oi ! zer bihotz ona, Zer indarra agertu duzuna ! Orai ere beha heien gana, Emozute zuri galdegina. 7 - Eskualdunak mundu zabalean Zonbat dira Etxea gogoan ! ... Zuk bildurik, artalde berean, Gaiten kausi zurekin zeruan ! W 02 - Sainduekin Que le Christ nous réunisse dans la véritable Patrie 1 - Sainduekin otoitz eta lan Dugun egin bizi huntan. Zeruraino gaiten denak joan, Zerukoek, esku eman ! Egiazko denen Herrian Kristok denak han bil gaitzan, Gu lurrean, zuek zeruan, Oraitik bat gaiten izan. (2) 2 - Apostolu eta Martirak, Baginitu zuen karrak : Fedearen goiko dirdirak Argi ditzan herritarrak. 3 - Apezpiku, apez sainduak Ardientzat higatuak, Zuen baitan bizi zen suak Pitz ditzala epelduak. 4 - Zeruleak eta Birjinak Bihotz osoz Jaunarenak, Zuek izan garbitasunak Gaitzala gu salba denak. 5 - Kristau kartsu eta zuzenak, Ait-et-ama fededunak, Lur berean orai daudenak Atxik zuek bezein onak. 6 - Jainkoaren Ama maitea, Gu ganat, otoi, beha. Argi zazu gure bidea Eman Kristoz gozatzea. W 23 - San Bladiren beila St Blaise, évêque et martyr Otsartiko patroin, Bladi handia, Sainduetan guziz maitagarria Zuri oihuz dago, laboraria, Zerutik zitzaio, otoi, balia. 1 - Armeniar seme zen Bladi sortu, Jite oneko haur goizik agertu. Handitzearekin ez zen makurtu ; Saindutzeko zuen bidea hartu. 2 - Sebasten ez zagon apezpikurik. Nor zuketen Bladi baino hoberik Etzioten beraz eman bakerik Bera jarri arte kargaz onturik. 3 - Apezpiku handi oraino gazte Bainan ohoreak Bladik ez maite Kurutzea hobe ... mendian duke ; Borturat igan zen eta han gorde. 4 - Jauregitzat orai, harpe ilun bat Bladi abian da Jainkoa ganat. Etsaia haratu zen ihizirat, Saindua ereman presundegirat. 5 - Jainkoaren gizon bere bizian ; Jainkoaren gizon azken auzian. San Bladi martir zen heriotzean Jainkoak bere du zorionean. W 09 - San Frantses Jatsukoa St François Xavier, priez pour nous ! San Frantses Jatsukoa, Otoitz egizu guretzat. San Frantses Jatsukoa, Otoitz egizu guretzat. 1 - San Frantses, eskualdun semea, Eskual herriko lorea, Utzi duzulakotz mundua, Jaunak benedikatua. 2 - Amodioz Jainkoarentzat Utzi ditutzu bertzentzat Mundu huntako atseginak, Zuretzat hautatu penak. W 20 - San Josepe lagun Que St Joseph nous aide à aimer le Seigneur San Josepe lagun, oi Jesus, Bihotzez maita zaitzagun Eta hil ondoan, zeruetan ikus. 1 - San Josepen etxean zoin zitaken gozo : Jainkoari noiz nahi baitzitzaion mintzo. Oi guk ere so egin ahal baginezo ! 2 - Jaungoikoaren hautuz Josep izan baita Begiratu, goxatu, hazi duen aita. Harek bezenbat Jesus nork dezake maita ? 3 - Noiz zaiku amodioz sutuko bihotza ? Noiz dugu adituko San Josepen boza ? Zatozte, Jesus dugun elgarrekin goza.